MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Ezagutu

Hemen zaude: Hasiera » Ezagutu » Nortzuk gara? » Gizarte Segurantzaren Informatikako Gerentzia

Gizarte Segurantzaren Informatikako Gerentzia

Zer da Gizarte Segurantzaren Informatikako Gerentzia?

Gizarte Segurantzaren Zerbitzu Komun bat da, nortasun juridikorik ez duena eta azpizuzendaritza orokorraren maila organikoa duena, eta Gizarte Segurantzaren Estatuko Idazkaritzari atxikita egongo dena. Funtzionalki, Gizarte Segurantzaren Ordenazioko Zuzendaritza Orokorraren,  Gizarte Segurantzaren Erakunde Kudeatzaile ororen, Gizarte Segurantzaren Esku-hartze orokorraren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren menpe egongo da, bakoitzari dagokion programei eta proiektuei dagokienez.

Zer eskumen ditu?

  • Erakunde Kudeatzaileei, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari eta Gizarte Segurantzaren Esku-hartze Orokorrari informazio teknologien eta telekomunikaziokoen egitasmo zuzentzaileak jakinaraztea, gero Gizarte Segurantzako informazio teknologien eta komunikazioen Batzorde orokorrari haiek aurkezteko.
  • Informazioko sistemak sortzea, garatzea eta aldatzea proposatzea.
  • Indarrean dauden informatzeko sistemen ebaluazioa, auditoria eta inbentarioa eta haiek eraldatzea proposatzea, ekintzaren eskema orokorrean haren koordinazioa bermatzeko.
  • Informazioko sistema guztien homogeneotasuna, bateragarritasuna, elkarreragina eta transmisibilitatea bermatzeko, gaur egungoak eta etorkizunekoak, izaera teknikoko eta metodologikoko arauak onartzea, Azpidazkaritzari horren inguruan dituen gaitasunak kendu gabe.
  • Sistemaren datu-base korporatiboak sortzea, zaintzea eta administratzea, eta baita segurtasun sistemena eta konfidentzialtasunarena ere.
  • Informazioa transmititzeko erabilitako baliabide telematikoen mantentzea eta eguneratzea eta baita haiei dagozkien sistema informatikoenak ere.
  • Informazioko sistema guztien baliabideen inbentarioa egunean edukitzea.
  • Informatikako gaien eta zerbitzuen erosketei buruzko espedienteen txostena, izaera informatikoko lanpostuen zerrenden aldaketen espedienteena eta informazioko eta komunikazioko teknologietan trebakuntza-planak.
  •  Agintzen zaizkienak edo etorkizunean aginduko zaizkienak.

IGO



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa