MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa
Bilatzaile aurreratua

Glosarioa

Hemen zaude: Hasiera » Glosarioa


  • Ohiko lanbidea
    Istripua denean, lanekoa bada edo ez bada ere, istripua izan zuenean langilearen ohiko jarduera hartuko da ohiko jardueratzat. Gaixotasuna denean, arrunta edo lanekoa, ezintasun iraunkorra eragin zuen aldi baterako ezintasuna hasi dataren aurreko 12 hilabeteetan langilearen ohiko jarduera hartuko da kontuan. Besteen konturako langileei dagokienez, ohiko lanbidetzat hartuko da interesdunak aurretik egindako azken jarduera, zeinarengatik altan zegoen norberaren konturako edo autonomoen Erregimen Berezian hark babestutako ezintasun iraunkorra gertatu zenean.
  • Oinarri arautzailea
    Gizarte Segurantzako laguntza ekonomikoen kalkuluan sartzen diren eragileetako bat da. Zenbateko bat ezarri edo kalkulu formula baten bidez ateratzean datza (laguntza bakoitzeko zehazten diren epean kotizatutako oinarrien arabera zehaztua). Horri eransten zaizkio laguntza ekonomiko bakoitzean zehaztutako ehunekoak, onuradunak jaso beharreko azken zenbatekoa lortzeko.
  • Okerreko sarreren itzulketa.
    Akats bat dela eta, kuotak sartzeko betebeharra duen pertsonaren itzulketa, partziala zein erabatekoa, araudiak xedatutako baldintzen eta zehaztapenen arabera. Itzulketa jasotzeko eskubidea kuotak sartu eta hurrengo egunetik hasita, 4 urteko epean amaitzen da.
  • Ordainketa eskuordetua
    Ordainketan datzan nahitaez laguntzeko modua, aldi baterako ezgaitasunari dagozkien prestakuntzen Entitate kudeatzailearen eskuordetze bidez.
  • Ordainketaren berdintasun printzipioa
    Komunitateko Zuzenbidean, balio bera esleitzen zaion lan batentzat edo batzuentzat, elementuetan edo ordainketa baldintzetan, edozein baztertze egoera (arrazagatikoa edo genero arrazoiengatik egindakoa) bertan behera uztea esan nahi du.
  • Ordaintzeko gonbidapena
    Kotizazioak langileek ordaintzen dituztenean, Gizarte Segurantzaren diru-laguntza horiek onartzeko, beharrezkoa da Gizarte Segurantzaren kotizazioen ordainketa egunean edukitzea, haiei dagokien prestazioa onartuta badago ere, kotizazioen bata bestearekiko zenbaketaren ondorioz, besteentzat lan egiten duten langileen araudian. Baina, prestazioa jasotzeko eskubidea edukitzeko kotizatu beharreko gutxieneko aldian, hauxe eskatuko da, eta interesatuak, haren Gizarte Segurantzako Erregimena nahi dena izanda ere, prestazioa kausatutzat ematen den egunean eska daitezkeen gainerako kuoten ordainketa egunean ez badu, Erakunde kudeatzaileak gonbidapena egin eta 30 eguneko epean ordaindu behar dituen kuotak ordaintzera gonbidatuko dio. Interesatuak, gonbidapenari jarraituz, zor dituen kuotak aipaturiko epean ordainduko balitu, eskatutako prestazioari dagokionez, egunean dagoela onartuko da. Dirua epe horretatik kanpo ordainduko balitz, prestazioari ehuneko 20 kenduko zaio, ordainketa bakarrean egingo balitz edo aldi baterako subsidioak balira; pentsioak balira, hurrengo hilaren lehenengo egunetik emango zaio zor diren kuotak ordaindu zirenetik eragiteko.  
  • Ordu osagarriak
    Burutzeko aukera erabakia izan diren haiek lanaldi partzialeko kontratuan hitzartutako ordu arrunten gehigarri gisa Langileen Estatutuan ezarritako erregimen juridikoaren arabera egingo da, eta dagokionean, hitzarmen kolektibo sektorialaren arabera edo hauek izan ezean, behe alorrekoaren arabera. Arau bereziei lotuta daude.
  • Oroharreko zenbatekoa.
    Aldizkakoa ez den prestazio ekonomikoa, aldi bakarrean ordaintzen dena, arauak hala xedatutako gertakizunen eta behar egoeren truke (baliaezintasunik gabeko lesio iraunkorrak, ezintasun iraunkor partziala, kalte ordain berezia oroharreko zenbatekoan lan istripuen ondorio izan den heriotzagatik edo gaixotasun profesionalen ondorio, Ietab. ).
  • Osaera orekatua
    Emakumeen eta gizonen presntziaren parekotasuna, dagokion taldean sexu bakoitzeko pertsonak %60 baino gehiago eta %40 baino gutxiago ez diren heinean.
  • Osagarria, gutxienekoagatik
    Pentsioaren zenbatekoari gehitzen zaion zenbateko osagarria, bere kontribuzio modalitatean, legez ezarritako gutxieneko zenbatekora iristen ez denean, onuradunak kapital edo lan errenta pertsonala eskuratzen ez badu, edo jasota, Estatuaren Aurrekontuen Legean urtero ezartzen den zenbatekoa baino handiagoa ez denean.
  • Osasun Txartel Indibiduala
    Osasun Administrazio Autonomikoek eta Osasun Kudeaketaren Institutu Nazionalak eskualdean bizi diren (Ceuta eta Melilla)  eta osasun laguntza publikoaren eskubidea bermatua duen pertsonei igorritako administrazio dokumentua, informatika euskarria duen. Osasun txartel indibidualak, eskumeneko edozein osasun administraziok igorritakoak, Osasuneko Sistema Nazional osorako balioko du, eta indarrean dagoen legediak aurreikusitako terminoetan sistemaren osasun zerbitzu eta osasun zentroetarako sarbiderako aukera emango du. Baliotasuna eta erabilgarritasuna lurralde nazionalera soilik mugatuko da. Bakoitzaren datu normalizatuak edukitzeko asmoz, Osasunaren Sistema Nazionalaren erabiltzaile gisa, osasun laguntza eskubidera eta osasun administrazio igorlera sartzeko titulua aparte utzita, osasun txartel orok oinarrizko datu komunak dituzte eta Osasunaren Sistema Nazionalean herritar bakoitzarentzako indentifikazio kode pertsonal bakarra izango dute. Osasun txartel indibidualak, modu normalizatuan eta ikusgarrian, honako datuak izango ditu: Txartelaren osasun administrazio igorlea; txartelaren titularraren izen-abizenak; txartela igortzen duen osasun administrazioak izendatutako indentifikazio kode pertsona; farmazia laguntzaren modalitatea eta Osasunaren Sistema Nazional osoan baliagarritasuna adierazten duen legenda.
  • Osasun-laguntza (OL)
       Osasun-laguntza bermatuko zaie funts publikoen kontura, Osasun Sistema Nazionalaren bidez, aseguratu edo onuradun diren pertsonei. Aseguratutzat hartuko dira kasu hauetako batean dauden pertsonak:

    - Bere konturako edo besteren konturako langileak izatea, Gizarte Segurantzako afiliatua eta alta-egoeran edo antzekoan egotea

    - Gizarte Segurantzaren sistemaren pentsiodunaren izaera izatea

    - Aldizkako prestazioak jasotzea, langabezia-prestazioa eta -laguntza barne

    - Langabezia-prestazioa edo -laguntza agortuta izatea eta langabezia  egoeran egotea, aseguratuaren edo beste baten izaera egiaztatu gabe.

       Kasu horiek bete ez arren, Espainiako edo Europar Batasuneko Estatu kide baten, Europako Esparru Ekonomikoko edo Suitzako nazionalitatea dute pertsonek, Espainian bizi badira, eta Espainiako lurraldean bizitzeko baimen bat duten atzerritarrek, aseguratu ere izan daitezke, urtean 100.000 euro baino handiagoko diru-sarrerak ez dituztela egiaztatzen badute.    Bestalde, aseguratu baten onuradunak izango dira, Espainian bizi badira, ezkontidea edo antzeko afektibitate-harremana duen pertsona (dagokion inskripzio ofiziala egiaztatu beharko dute), aseguratuaren ardurapeko ezkontide ohia, 26 urtetik beherako edo % 65eko ezgaitasuna edo hortik gorakoa duten haren ondorengoak eta antzeko pertsonak.    Horrez gain, Espainiako egoiliar moduan erregistratuta edo baimenduta ez dauden atzerritarrek osasun-laguntza jasoko dute, modalitate hauetan:

    a) Premiaz, gaixotasun larri edo istripu bat izateagatik, edozein dela arrazoia, medikuaren alta jaso arte.

    b) Haurdunaldian, erditzean edo erditu ostean laguntzekoa.

       Hala ere, hamazortzi urtetik beherako atzerritarrek espainolen baldintza beretan jasoko dute osasun-laguntza.

  • Egoitza Elektronikoa. Beste web orri batera esteka; ez dugu ezinduentzat irisgarritasuna bermatzen. Esteka leiho berri batean

Zerikusia duen informazioa

Copyright © Seguridad Social 2013. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.