
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Enpresaburuak
Hemen zaude: Hasiera » Enpresaburuak » Izen ematea » Enpresariaren izen ematea » Datuak aldatzea eta enpresaren iraungipena
Datuak aldatzea eta enpresaren iraungipena
Enpresariak, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiari, ondoko aldaketen berri eman beharko dio:
-
Pertsona fisikoaren izena edo pertsona juridikoaren izendapena aldatzea.
- Egoitza aldatzea.
- Gaixotasun profesionalak eta lan istripuak, eta beharrezkoa bada, aldi baterako ezgaitasunagatik jasotako laguntza estaltzen duen erakundea aldatzea.
-
Jarduera ekonomikoa aldatzea.
-
Kotizazioaren Kontua ireki aurretik edo enpresaren izen ematearen aurretik aitortutako datuei eragiten dieten bestelako aldaketak.
Modu berean, enpresariek enpresaren iraungipena edota haren jarduera aldi baterako edo betirako eten dela komunikatu beharko dute.
Enpresaria, edo bere kasuan, haren kotizazioaren kontua aldi baterako bajan egongo da, langile guziten bajaren berri emanten denean, enpresaren iraungipena edo jarduera eten dela administrazioari edo Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiari komunikatu gabe.
Haren jarraipena egiaztatu gabe hamabi hil igaro ondoren, ofiziozko espedientea hasiko da, enpresariaren egiaztatutako alegazioen arabera edo bertan ziurtatutako gertakarien arabera, enpresaren iraungipenari edo eteteari, edo jarraipenari dagokion erabakia hartzeko.
Datuen aldaketak eta enpresaren etetea eta iraungipena TA7 "kotizazioaren kontua" ereduan komunikatu beharko dira, sortzen diren egunaren ondorengo sei egun naturaletako epean.
Lan istripuen eta gaixotasun profesionalen gertakizunak, edo bere kasuan, aldi baterako ezgaitasunagatik jasotzen den laguntza ekonomikoa estaltzen dituen erakundearen aldaketa, haren eragingarritasuna baino hamar egun natural lehenago aurkeztu beharko da.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





