MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Enpresaburuak

Hemen zaude: Hasiera » Enpresaburuak » Izen ematea » Enpresariaren izen ematea » Izen ematearen berri emateko modua eta epeak

Izen ematearen berri emateko modua eta epeak

Lehen aldiz langileak kontratatuko dituen enpresariak, jarduera hasi aurretik, enpresa moduan eskatu beharko du izen ematea, haren egoitzatik hurbilen dagoen Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren administrazioan.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  1. Enpresari indibiduala:
    1. Eskariaren eredu ofiziala.
    2. Enpresaren titularra identifikatzen duen dokumentua, enpresari indibidualarena edo familia etxeko titularrarena. 
    3. Enpresaren Jarduera Ekonomikoa azaltzen den Identifikazio Fiskaleko Zenbakia esleitzeko Ekonomia eta Ogasuneko Ministerioak igorritako dokumentua (dokumentu hori ez da beharrezkoa Etxeko Langileen Erregimen Bereziaren kasuan).
  2. Enpresaburu kolektiboa eta Espainiako Elkarteak:
    • Aurreko paragrafoan azaldutako 1, 2 eta 3 agiriak.
    • Eraketako eskritura, behar den moduan erregistratuta edo dagokion erregistroaren ziurtagiria (jabekideen elkarteen kasuan, akta liburua)
    • Izen emateko eskakizuna sinatu duenaren NAN -ren fotokopia
      Sinatzailearen botereak ziurtatzen dituen agiria, eskrituran zehaztuta ez badaude.
  3. Enpresaburu kolektiboa eta Atzerriko Elkarteak:
    •  Lan zentroa  Espainian ezartzen badute:
      • Aurreko paragrafoan adierazitako agiriak, haien egoitza Espainara aldatzen duten enpresen eta sukurtsalen kasuan.
    •  Lan zentroa  Espainian ezartzen ez badute:
      • Orokorrean aipatutako 1, 2 ta 3  agiriak eta atzerriko enpresaren eraketa eskrituraren fotokopia, dagokion erregistroan izena emanda edo Europar Batasunean enpresentzako legerian eskatutakoaren parekoa.
      • Orokorrean aipatutako 1, 2 eta 3 agiriak eta Espainiako kontsulak emandako ziurtagiria, haren herrialdeko legezko eraketarekin eta baimenarekin (beste herrialde batzuen kasuan).
      • Egoitza Espainian duen legezko ordezkariaren izendapena edo ordezkapen ahalmena.

                              



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa