Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Kudeaketa / Eskaerak

Non?

Prestazio-eskaera honela aurkez daiteke:

Prestazioak eskatzeko epeak

  • Todas las prestaciones derivadas de accidente escolar: 1 año.
  • Las prestaciones sanitarias se deben solicitar con carácter previo a la asistencia médica para el reconocimiento del derecho, con la excepción siguiente: en casos de urgencia debidamente acreditada por el facultativo, puede presentarse en el plazo de 5 años.
  • Las prestaciones económicas y gastos de sepelio que no deriven de accidente escolar: 5 años.
  • Las prestaciones por infortunio familiar: 5 años, con una retroactividad máxima de 3 meses.

Eskariarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak

DOKUMENTUEN HAUEN JATORRIZKOA ETA INDARREAN DAGOENA ERAKUTSI:
  • NAN edo Familia Liburua.
  • Atzerritarrek, nortasuna egiaztatzeko agiria.
  • Legezko bizilekuaren egiaztagiria, beharrezkoa bada, Atzerritarren Erregistro Zentralean inskribatuta edo egoitza-txartela edo -baimena emanda.

ONDOKO DOKUMENTUEN EDO EGIAZTATUTAKO FOTOKOPIAREN EDO ONDOREN EGIAZTATZEKO KOPIAREN AURKEZPENA:

  • Unibertsitateaz kanpoko ikasleek, ikastegiaren ziurtagiria, burutzen ari den kurtsoa eta espezialitatea, eta Eskola-Aseguruaren kuoten ordainketa zehazten dituena.
  • Unibertsitateko ikasleen kasuan, maila, ikasgaiak eta Eskola Aseguruaren kuotaren ordainketa jasotzen diren matrikularen inprimakiaren frogagiria.
  • Aurreko puntuan zehaztutako dokumentazioa, eskaeraren aurreko ikasturteari dagokiona, urte bateko kotizazioa ziurtatzeko, eskolako istripua, familia-ezbeharragatiko prestazioa eta tokologia izan ezik (Eskola-Aseguruaren barne ez dauden azken kurtsoko ikasketak egin dituzten ikasleak baldintza honetatik kanpo geratuko dira).

a) Osasun-prestazioak:

  1. Eskola istripuagatikoak:
    • Istripu-agiria, eskaeraren 4. puntuan beteko dena.
    • Bajaren mediku-ziurtagiria.
  2. Kirurgia, tokologia, neuropsikiatria eta birika eta hezur tuberkulosia:
    • Mediku-agiri ofiziala, osasun-laguntza emango duen fakultatiboaren izena, kide-zenbakia, zentroaren edo kontsultaren helbidea, espezialitatea, data eta ingresatuko den ospitalea zehazten dituena. Halaber, hala badagokio, diagnostikoa, errezetatutako tratamendua eta osatzeko beharrezkoa den gutxi gorabeherako epea zehazten dituena.
    • Aurreko ziurtagiria, hala badagokio, urgentzia medikoaren txostenaz ordezka daiteke.
    • Neuropsikiatriarako, diagnostikoa DSM-III edo CIE/10 nazioarteko sailkapenen arabera, pazientearen egungo egoera, tratamendu farmakologikoa eta psikologo batek edo psikiatrak berak egingo duen terapia psikologikoa zehaztu beharko ditu psikiatrak.
  3. Fisioterapia, erradioterapia, kobaltoterapia, erradioterapia eta giltzurrun artifiziala: aurreko puntuan zehaztutakoaz gain, eskaera eragiten duen historial medikoa. Bertan, saioen zenbatekoa, hauen izaera eta tratamenduaren guztizko aurrekontua zehaztuko da.

Paragrafo honetako 2 eta 3 puntuetan bildutako prestazio guztien eskaera osasun-laguntzaren aurretikoa izan beharko da eskubidea aitortzeko. Eskaera aurkeztu ondoren emandako tratamenduak, aurrekoak ez direnak, itzultzeko eskubidea baino ez da onartuko. Betiere fakultatiboak ziurtatuta, urgentzia handia denean baino ezingo da 5 urteko epean aurkeztu.

b) Prestazio ekonomikoak:

  1. Familiako ezbeharragatiko kalte-ordainak: Familia Liburua eta familia ugariaren titulua, hala badagokio.
    • Famili buruaren heriotza: Heriotza-ziurtagiria.
    • Aurri edo porrota: aurri edo porrotaren egintza eragilea  egiaztatzen dituzten agiriak, baita gertatu zeneko data ere.
    • Familia-ezbeharragatiko prestazioaren luzapena: aurreko  ikasturtean egindako ikasgaien egiaztagiria,  era honetan kurtsoaren aprobetxamendua egiaztatzeko.
  2. Eskolako istripuagatiko ezgaitasunengatiko kalte-ordainak:
    • Eskolako istripu-agiria.
    • Mediku-ziurtagiria, prozesuaren eboluzioa eta behin betiko sekuelak, eta burutzen zituen ikasketen arabera, istripua pairatu duen pertsonaren gaitasunen murrizketa zehazten dituena.
  3. Istripuagatiko, eskolakoa zein ez eskolakoa, eta gaixotasunagatiko ehorzketak eragin gastuengatiko kalte-ordainak.
    • Istripu-agiria (eskolako istripua denean baino ez).
    • Gaixotasunagatiko heriotza denean, mediku-txostena, hildako afiliatua gaixotasuna harrapatu zuen data osteko bi urteetan gaixotasun horren ondorioz hil dela eta ikasketekin jarraitzeko ezgaitasunak hil arte iraun duela zehazten dituena.
    • Heriotza-ziurtagiria bai istripu bai gaixotasunagatikoa.

Tratamenduarekiko adostasuna adierazteko erantzukizunpeko adierazpena


En la siguiente tabla podrá descargarse los siguientes Documentos.
Documentos Descarga Fecha
Declaración responsable conformidad del estudiante con el tratamiento Descargar documento Declaración responsable conformidad del estudiante con el tratamiento. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Declaración responsable conformidad del estudiante con el tratamiento. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,219 KB) 21/04/2022

Eskumena

Prestazio ekonomikoak badira, eskaera aurkeztu den GSINeko Zuzendaritza probintzialak ebatziko du eskaera.

Osasun-prestazioak eskatu behar badira, osasun-laguntza eman den tokiko GSINen Zuzendaritza probintzialak ebatziko du eskaera, ikaslea zein probintziatan matrikulatuta dagoen edo familiaren bizilekua non dagoen kontuan hartu gabe. Ikaslea Eskola Aseguruaren osasun-estaldura duen beste probintzia batera joan edo aldatuz gero, Probintzia zuzendaritzari jakinarazi beharko dio lekualdatzea eskuduna zela, bere espedientea probintzia berrira eraman ahal izateko.

Informazio garrantzitsua

Eskola Aseguruaren osasun estaldura eskaera aurkeztearen mende egongo da. Aurkeztu aurretik emandako zerbitzuak ezin izango dira ordaindu, salbu eta presako laguntza bada eta Institutu honek hala onartzen badu.

Neuropsikiatria luzatzeko, aurreko seihilekoaren azken hogeita hamar egunetan eskatu beharko da. Hogeita hamar egun horiek igaro ondoren ezin izango da eskatutako luzapena onartu.

Osasun-laguntza zentro ez-laguntzaile batean jaso bada, eta ikasleak fakturak ordaindu baditu, horiek aurkeztean zentroan ordaindu duela justifikatu egin beharko du GSINen. Faktura ordaindu izanaren frogagiri baten bidez (banku-transferentzia) edo ikastetxeak fakturaren ordainketa zigilatuz.

Complementary Content
${loading}