Gastuen itzulketa
Egoera batzuetan, beharrezko tratamendu medikoaren edo tratamendu mediko programatuaren gastuak itzultzeko eskubidea izan dezakezu.
Programatutako tratamendu medikoaren gastuen itzulketa
Batzuetan, “Tratamendu programaturako eskubidea” izeneko S2 inprimakia aurkeztuta ere, programatutako osasun-laguntza jaso zuen herrialdeko legediak ezartzen du zenbateko finko bat edo gastuen ehuneko bat (koordainketa) ordaindu behar dela, medikuak, ospitalizazioa edo tratamendua ordaintzeko, eta ordainketa hori zuzenean egin beharko da, Estatu horretako aseguratuen baldintza berberetan.
Hala ere, Espainiara iristean osasun-gastuak itzultzeko eskatu ahal izango duzu, GSINaren bidez, telematikoki, hemendik, hala badagokio.
Halaber, Osasun-laguntzagatiko Gastuak Itzultzeko Eskaera - Tratamendu programatua deskarga dezakezu, aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko beharrezko informazioa duena. Aurretiko hitzordua eska dezakezu hitzordua eskatzeko zerbitzuaren bidez edo 901 10 65 70 / 915412530 telefonoan.
Beste zalantzaren bat izanez gero, kontsulten postontziaren bidez helaraz diezagukezu,” Nazioarteko Osasun-laguntza” gaia hautatuta.
Beharrezko tratamendu medikoaren gastuen itzulketa
Espainian aseguratuta bazaude eta aldi baterako Islandia, Liechtenstein, Norvegia, Suitza, Erresuma Batua edo Europar Batasuneko herrialde batean egon bitartean laguntza medikoa behar izan baduzu, baliteke gastu guztiak edo batzuk ordaindu behar izatea, baita Europako Osasun Txartela edo Behin-behineko Ordezko Ziurtagiria aurkeztu baduzu ere.
Egonaldiko herrialde berean ezin izan baduzu gastuen itzulketa eskatu, Espainiara itzultzen zarenean eskatu ahal izango duzu. Kasu batzuetan, laguntza medikoa jaso zuen herrialdeko legediak zenbateko finko bat edo horren ondoriozko gastuen (koordainketa) ehuneko bat ordaintzea ezartzen du. Kasu horretan, pazienteak bere gain hartu behar ditu zenbateko edo koordainketa horiek, estatu horretako aseguratuen baldintza berberetan, eta, beraz, ez dira itzulgarriak izango.
Tratamendua jaso duen herrialdeko arau eta baremoen arabera itzuliko dira gastuak.
Eskaera telematikoki eskuratu eta aurkeztu dezakezu hemen.
Osasun-laguntzagatiko Gastuak Itzultzeko Eskaera - Beharrezko tratamendua deskarga dezakezu, aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko beharrezko informazioa duena. Aurretiko hitzordua eska dezakezu hitzordua eskatzeko zerbitzuaren bidez edo 901 10 65 70 / 915412530 telefono-zenbakietan.
Beste zalantzaren bat izanez gero, kontsulten postontziaren bidez helaraz diezagukezu,” Nazioarteko Osasun-laguntza” gaia hautatuta.