COVID-19aren egoera bereziari buruzko galderak
Gaia: Prestaciones familiares
-
Pentsioak
-
1. Dei bat jasotzen badut Gizarte Segurantza dela esanez eta mugikorrean aplikazio bat instala dezadan eskatuz prestazio bat kobratzeko, instalatu behar al dut aplikazio hori edo daturen bat eman?
Kategoria: Pentsioak > Gaia: Prestaciones familiares- Ez, gure funtzionarioak ez dira zurekin harremanetan jarriko mugikorrerako aplikazioak instala ditzazun eskatzeko partikularren artean ordainketak egin, atzerapenak ordaindu edo prestazio baten ohiko ordainketak egiteko asmoz.
- Gizarte Segurantzak zuk emandako bankuko kontuaren bidez egingo ditu soilik ordainketak edo txeke bidez, horretarako aurreikusitako kasuetan.
- Horrelako deirik jasoz gero, gure Entitateari jakinarazi diezaiokezu Kontsulten Postontziaren bidez, zure telefono-datuak, egoeraren deskribapena eta harremanetarako datuak emanez.
- GARRANTZITSUA: Prestazioei buruzko kudeaketaren bat izapidetzen ari bazara, baliteke zurekin harremanetan jarri behar izatea zure prestazioa bidaltzean edo kudeatzean izan daitezkeen gorabeherak zuzentzeko. Horrelakoetan, funtzionarioa identifikatu egingo da eta zuk egindako jakinarazpenari buruzko datu zehatzak eman ahal izango dizkizu, noiz bidali den kasu, datuak eskaera ofizial eta legezkoa denaren berme gisa.
Eskura dauden ekintzak -
2. Prestazio bat edo onartutako prestazio baten aldaketa eskatu behar badut, nola egin dezaket eskaera?
Kategoria: Pentsioak > Gaia: Prestaciones familiares- Ziurtagiri digitala edo cl@ve baduzu, erabili egoitza elektronikoaren zerbitzua eta sinatu zure eskaera elektronikoki.
- Ziurtagiri elektronikorik edo cl@ve-rik ez baduzu, Eskaera eta Gizarte Segurantzako izapideak plataforma erabil dezakezu.
- Azken kasu horretan, une horretan bertan hartutako argazki bat sartzeko eskatuko dizugu; argazkian zure aurpegia eta nortasun-agiria ikusi beharko da, eta eskaera pantailan sinatu ahal izango duzu.
Eskura dauden ekintzak -
3. Eska al dezaket nire pentsio edo prestaziorako kontu-zenbakia aldatzea kanalaren bidez ziurtagiri digitalik gabe?
Kategoria: Pentsioak > Gaia: Prestaciones familiares- Zure prestazioa kobratzeko kontua zuzenean alda dezakezu Gizarte Segurantzarekin lankidetzan diharduen finantza-erakundean. Horretarako, finantza-erakundeari baimena eman behar diozu kudeaketa hori egiteko, eta haiek arduratuko dira aldaketa Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalean zuzenean kudeatzeaz. SMS bat edo mezu elektroniko bat jasoko duzu kontu-aldaketa berresteko.
- Identifikazio elektronikorako baliabiderik ez baduzu, prestazioa kobratzeko kontuaren aldaketaren berri eman dezakezu zerbitzu honetan: Aldatu pentsioa kobratzeko banku-datuak | Eskaera eta Gizarte Segurantzako izapideak.
Eskura dauden ekintzak -
4. Langile autonomoa naiz eta nire erretiroaren % 100 kobratzen dut nire kargura langileak izateagatik. Baina, langile horiek orain ABEEE batean badaude, egoera horrek nire erretiro aktiboari eragingo al dio?
Kategoria: Pentsioak > Gaia: Prestaciones familiares- Beren enpresaren jarduerari eutsi eta bertan pertsonalki lanean jarraitzen duten langile autonomoek erretiro-pentsioaren % 100 jaso ahal izango dute, nahiz eta kontratatuak dituzten besteren konturako langile guztiek lan-harremana murriztu edo eten duten ABEEE batengatik (edo TRLETeko 45. artikuluan jasotako beste edozein arrazoirengatik), autonomoaren kotizatzeko betebeharrak bere horretan irauten badu.
- Irizpide bera aplikatuko da enpresaburu autonomoa kotizaziotik salbuetsita badago, COVID-19 delakoaren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko premiazko neurri bereziei buruzko martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 24. artikuluaren arabera.
Eskura dauden ekintzak -
Langabezia
-
1. ERTEak eragiten dieten langileek langabeziagatik babesteko zer nolako neurri espezifiko dituzte?
Kategoria: Langabezia > Gaia: Prestaciones familiares- Langabeziagatik ordaindutakoaren araberako prestaziorako eskubidea izango dute, nahiz eta halakorik jasotzeko eskatzen den gutxieneko okupazio-aldi kotizazioa ez bete.
- Ez da kontuan hartuko zenbat denboraz jaso den ezohiko egoeren ondorioz eragindako ordaindutakoaren araberako langabeziagatiko prestazioa; hots, prestazioa jasotzeko ezarri diren gehienezko aldiak.
Eskura dauden ekintzak - Langabeziagatik ordaindutakoaren araberako prestaziorako eskubidea izango dute, nahiz eta halakorik jasotzeko eskatzen den gutxieneko okupazio-aldi kotizazioa ez bete.
-
2. Zer gertatuko zaie langile kaltetuei enpresak erabakia hartu zuen unean aurrez langabeziagatiko prestazio edo subsidioa jasotzeko eskubidea etenda bazuten?
Kategoria: Langabezia > Gaia: Prestaciones familiaresOrdaindutakoaren araberako langabeziagatiko prestazioa jasotzeko eskubide berria aintzatetsiko zaie berdin-berdin.
Eskura dauden ekintzak -
3. Zenbatekoa izango da ordaindutakoaren araberako langabeziagatiko prestazioa jasotzeko eskubide berria?
Kategoria: Langabezia > Gaia: Prestaciones familiaresKotizatutako azken 180 egunen oinarriaren batez bestekoaren %70ekoa izango da, edo, halakorik ez badago, aldi txikiagokoarena, hots legezko langabezia-egoera baino lehenago lan egindakoarena, kontratua etetea edo lanaldia murriztea zuzenean eragin duten ezohiko egoerek bultzatu duten lan-harremanean.
Eskura dauden ekintzak -
4. Zenbat denboraz aintzatetsiko zaie ordaindutakoaren araberako langabeziagatiko prestazioa jasotzeko eskubide berria?
Kategoria: Langabezia > Gaia: Prestaciones familiaresPrestazioaren iraupena luzatu egingo da lan-kontratua edo lanaldiaren aldi baterako murrizketa-aldia amaitu arte.
Eskura dauden ekintzak -
5. Ba al dago babes espezifikorik kooperatibetako bazkide-langileetarako?
Kategoria: Langabezia > Gaia: Prestaciones familiaresERTEren batean barne hartzen diren langileentzat ezartzen diren neurri berdinak aplikatuko zaizkie langabeziagatik kotizatu duten laneko eta kooperatibetako bazkide-langileei.
Eskura dauden ekintzak -
6. Ba al da inolako babes espezifikorik aldizkako kontratu finkoko langileentzat?
Kategoria: Langabezia > Gaia: Prestaciones familiaresCOVID-19aren ondorioz, lan-kontratua eten zaien aldizkako kontratu finkoko langileei, hots, ezohiko egoera jazoko ez balitz jarduera izango zutenei, langabeziagatiko prestazioa berrezarriko zaie 90 egunera arte, berriz eta legez langabezian daudenean.
Eskura dauden ekintzak -
8. Zer gertatzen da legez ezarritako epeaz kanpo eskatzen bada langabeziagatiko prestazio eta subsidioren hasierako alta edo berrabiaraztea?
Kategoria: Langabezia > Gaia: Prestaciones familiaresEzohiko neurriak indarrean dauden bitartean, ez da zertan murriztuko dagokion prestazioa jasotzeko eskubidearen iraupena.
Eskura dauden ekintzak -
9. Zer egin behar dut langabeziagatiko subsidioaren onuraduna banaiz eta luzapen-eskaera bat aurkeztu behar badut sarbide-baldintzak mantentzeko eskatzen den egiaztatzeko agiriekin batera?
Kategoria: Langabezia > Gaia: Prestaciones familiaresEzohiko neurriak indarrean dauden bitartean, ofizioz luzatuko du erakunde kudeatzaileak; beraz, interesdunak ez du inolako luzapen-eskaerarik aurkeztu behar.
Martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren azken xedapenetako hamargarrenak ezartzen duen bezala, alarma-egoeraren iraunaldia amaitu ondorengo hilabetera arte egongo da indarrean neurri hau, Gobernuak errege-lege dekretu bidez luzatzea erabakitzen ez badu. Horrenbestez, alarma-egoera amaitu eta hilabete igaro arte, ofizioz luzatuko ditu IGIk luza daitezkeen subsidio guztiak, baldin eta urtarrilaren 31ren ondoren agortu bada aurreko sei hileko eskubidea.
Alarma-egoera bukatu eta hilabete igaro ondoren, subsidioa luzatzeko eskabidea aurkeztu beharko dute onuradunek, TRLGSSaren 276.2. artikuluan xedatutakoarekin bat.
Eskura dauden ekintzak -
10. Zer egin behar dut berrogeita hamabi urte baino gehiagoko langileentzako subsidioa jaso eta errenta-aitorpena erakunde kudeatzaileari aurkeztu behar badiot?
Kategoria: Langabezia > Gaia: Prestaciones familiaresEzohiko neurriak indarrean dauden bitartean, ez da Gizarte Segurantzaren subsidioa eta kotizazioaren ordainketa etengo, nahiz eta legez ezarritako epeaz kanpo aurkezten bada urteko nahitaezko aitorpena.
Martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren azken xedapenetako hamargarrenak ezartzen duen bezala, alarma-egoeraren iraunaldia amaitu ondorengo hilabetera arte egongo da indarrean neurri hau, Gobernuak errege-lege dekretu bidez luzatzea erabakitzen ez badu.
Aurreko paragrafoan adierazitako denboraldian, IGIk ordainduko ditu 52 urtetik gorakoentzako subsidioak eta Gizarte Segurantzarako kotizazioa, onuradunek errenten urteko aitorpena egiten ez badute ere. 2020ko otsailaren 23an edo geroago eskubidea sortzetik edo azkenengoz jarraitu zen datatik hamabi hilabeteak bete diren subsidio guztietan izango du eragina neurriak.
Aipatutako denbora igarotakoan, errenten urteko aitorpena aurkeztu beharko dute 52 urtetik gorakoentzako subsidioa jasotzen duten pertsonek, TRLGSSaren 276.3. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Alarma-egoerak iraun bitartean aitorpena aurkeztu behar zuten pertsonei hitzordua emango zaie hura gauzatzeko.
Eskura dauden ekintzak -
11. Lan-eskatzaile gisa izen eman behar al dut langabeziagatiko prestazioa edo subsidioa eskatzeko, ERTEren batek eragiten badit?
Kategoria: Langabezia > Gaia: Prestaciones familiaresAutonomia-erkidegoetako enplegu-zerbitzuak neurriak hartzen ari dira telefono edo web kanalaren bidez izen eman ahal izateko. Egiaztatu zure autonomia-erkidegoko enplegu Zerbitzu Publikoaren argibideak lan-eskaera nola berritu edo altan nola eman jakiteko.
Eskura dauden ekintzak -
12. Zein da erakunde kudeatzaile eskuduna?
Kategoria: Langabezia > Gaia: Prestaciones familiaresGizarte Segurantzan izen emanda zauden erregimenaren arabera, SEPE edo ISMa (itsasoko langileentzat) izango da.
Eskura dauden ekintzak -
7. Nola eskatzen da langabeziagatiko prestazioa?
Kategoria: Langabezia > Gaia: Prestaciones familiares- Langile bati ERTE batek eragiten dionean, dagokion prestazioaren kudeaketa enpresaren eta erakunde kudeatzailearen artean izapidetuko dute.
- Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa (SEPE)
-
Itsasoko Gizarte Institutua (ISM)
- Langilea ERTEak bultzatu gabeko langabezian badago:
- DNI elektronikoa baduzu, ziurtagiri digitala edo cl@ve erabiltzailea bazara, zure eskaera internet bidez aurkeztu dezakezu. Zerbitzu hau SEPEren Egoitza Elektronikoan dago, “pertsonak” izeneko atalean, “Prozedurak eta zerbitzuak” > “Izapideak online” > “Prestazioa eskatzea (ordaindutakoaren araberakoak-subsidioa-txertatze errenta aktiboa)”
-
Itsasoko Langileen Erregimen Berezian bazaude eta ez baduzu DNI elektroniko, ziurtagiri digital edo cl@ve erabiltzailerik, Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan aurkeztu ahal izango duzu eskaera: Idazkiak, eskaerak eta beste dokumentu batzuk aurkeztea (Itsasoko Gizarte Institutua).
- Salbuespen gisa, eskaera telefono bidez egin daiteke: Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren (SEPE) Telefono bidezko arreta-zerbitzuan edo ISMari deituz Itsasoko langilea bazara - Itsasoko Gizarte Institutuaren (ISM) Telefono bidezko Zuzendaritza.
- Posible bada, eskaera-inprimakia eskuz sinatuta eta posta elektroniko bidez bidaltzea eskatuko zaizu. Eta ezin baduzu halakorik egin, zure DNI/NIEko filiazio-datuak egiaztatuko dira. Gero, beharrezko kontrolak egingo dira, hala behar izanez gero.
- DNI elektronikoa baduzu, ziurtagiri digitala edo cl@ve erabiltzailea bazara, zure eskaera internet bidez aurkeztu dezakezu. Zerbitzu hau SEPEren Egoitza Elektronikoan dago, “pertsonak” izeneko atalean, “Prozedurak eta zerbitzuak” > “Izapideak online” > “Prestazioa eskatzea (ordaindutakoaren araberakoak-subsidioa-txertatze errenta aktiboa)”
Eskura dauden ekintzak - Langile bati ERTE batek eragiten dionean, dagokion prestazioaren kudeaketa enpresaren eta erakunde kudeatzailearen artean izapidetuko dute.
-
14. Nola jakinarazi ERTE aldaketak
Kategoria: Langabezia > Gaia: Prestaciones familiaresJarraian, ERTEetan jarduera pixkanaka hartzeagatik egiten diren ALDAKETAK jakinarazteko Oinarrizko Gida bat aurkituko duzu:
Eskura dauden ekintzak -
13. Baja eman diezaioket ABEEEn horren barruan zegoen langileren bati?
Kategoria: Langabezia > Gaia: Prestaciones familiaresBai, lanean hasi ahala ABEEEn baja eman diezaiekezu langileei, baina enpleguan mantendu behar dituzu.
Eskura dauden ekintzak -
17. Informazioa enpresek eskaera egiteko prozedurari buruz
Kategoria: Langabezia > Gaia: Prestaciones familiaresErantsitako dokumentazioan dokumentu hauek deskarga ditzakezu:
- Informazio-orria
- 30/2020 ELDaren arabera ABEEE eskaera kolektiboaren txantiloia
- Aldizkako kontratu finkoko langileen kanpaina-amaierako langabezia-prestazioen eskaera kolektiborako txantiloia (30/2020 ELD)
Eskura dauden ekintzak -
16. Zein neurri berri onartu dira aldizkako langile finkoentzat 30/2020 Errege Lege Dekretuaren 9. artikuluan.
Kategoria: Langabezia > Gaia: Prestaciones familiaresAldizkako langile finkoentzat eta data jakinetan errepikatzen diren lan finko eta aldizkakoak egiten dituztenentzat aparteko prestazio berri bat ezarri da, 2021eko urtarrilaren 31 arte iraunen duena. Prestazio berri hau jaso ahalko dute:
- COVID ABEEEren eraginpean egoteari uzten diotenek, jarduera-epea amaitzeko datara iritsi izanagatik. Kasu horretan, enpresak eskaera kolektiboa aurkeztu behar du bere langileen izenean. Prestazio arrunt hau onartuko zaie, kotizaziopeko prestazio arrunta eskuratzeko behar beste kotizazio izan arren.
- 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 25.6. artikuluko b) letratik d) letrara bitartean ezarritako neurrietako baten edo batzuen onuradun diren edo izan diren langileek, baldin eta, 2021eko urtarrilaren 31 baino lehen agortu ondoren, langabezian jarraitzen badute eta kotizaziopeko edo laguntza-mailako langabeziagatiko prestazioak jasotzeko eskubiderik ez badute. Kasu horretan, langileek berek aurkeztu beharko dute eskaera.
Eskura dauden ekintzak - COVID ABEEEren eraginpean egoteari uzten diotenek, jarduera-epea amaitzeko datara iritsi izanagatik. Kasu horretan, enpresak eskaera kolektiboa aurkeztu behar du bere langileen izenean. Prestazio arrunt hau onartuko zaie, kotizaziopeko prestazio arrunta eskuratzeko behar beste kotizazio izan arren.
-
15. Zer neurri berri onartu dira langabezian 30/2020 ELDaren ondorioz COVID-19 ABEEEak aplikatzean.
Kategoria: Langabezia > Gaia: Prestaciones familiaresCOVID-19ak eragindako ABEEEren eraginpean dauden langileei 2020ko urriaren 1etik 2021eko urtarrilaren 31ra bitarteko kotizaziopeko prestazioa jasotzen duten egunak kenduko zaizkio, 2026ko urriaren 1a baino lehen jasotzen dituzten prestazioen iraupenari.
Halere, kontsumo hori ez zaie kontuan hartuko 2022ko urtarrilaren 1a baino lehen prestazio berri bat jasotzen dutenei, baldin eta iraupen mugatuko kontratu bat amaitu badute edo arrazoi ekonomiko, tekniko, antolakuntzako edo produkzioko arrazoiengatik iraitzi badituzte, edo iraizpena bidegabea bada, beste edozein arrazoirengatik.
Prestazioaren zenbatekoa oinarri arautzailearen % 70 izanen da, langabeziako prestazioen gehieneko eta gutxieneko zenbatekoen kalterik gabe, 180 egun baino gehiago jaso badira ere.
2020ko irailaren 30etik aurrera, ABEEEren eraginpean dauden pertsonei onartutako prestazioen zenbatekotik ez da kenduko ABEEEk eragindako unean izan ditzaketen beste lanpostu batzuetan lan egindako orduen zati proportzionala.
- ABEEEren eraginpean langileek, prestazioaren zenbatekotik beste lanpostu batzuetan lan egindako denboraren zati proportzionala kendu bazaie, konpentsazio ekonomikoa ordainketa bakarrean jasotzeko eskubidea dute.
- Martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 22. edo 23. artikuluetan ezarritakoaren arabera izapidetutako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileak dituzten enpresek, 2020ko irailaren 30ean indarrean badaude, langabezia-prestazioen eskaera kolektibo berri bat egin beharko dute 2020ko urriaren 20a baino lehen. Enpresek langileen jarduera-aldien fitxategia (XML) igorri beharko dute 2020ko irailean, urriaren 20a baino lehen.
- Martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretu Legearen 23. artikuluan ezarritako arrazoiengatik enplegua aldi baterako arautzeko prozeduretan, enpresak bere erabakiaren berri ematen badio lan-arloko agintaritzari 2020ko irailaren 30etik aurrera, langabeziagatiko prestazioen eskaera kolektiboa egin beharko du langabeziako legezko egoera gertatu eta hurrengo hamabost egun balioduneko epean. Langile horiei 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 25.1 artikuluan ezarritako prestazioa onartuko zaie gehienez ere 2021eko urtarrilaren 30a arte, nahiz eta horretarako behar adinako kotizaziorik ez izan.
- Martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 22. eta 23. artikuluetan araututako ABEEEren eraginpeko pertsonek, eta uztailaren 1etik aurrera horren eraginpean daudenek, nahiz 2020ko martxoaren 1etik aurrera COVID-19tik eratorritako ezinbesteko arrazoiengatik aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean daudenek, murrizketa edo euste-neurri berriak (berragerraldiak) hartzearen ondorioz, martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 25. artikuluaren 1 a) atalean ezarritako langabezia-prestazioa jaso ahalko dute edo jasotzen jarraitu ahal izango dute, 2021eko urtarrilaren 31ra arte, horretarako behar beste kotizazio ez izan arren, baldin eta lan- edo sozietate-harremana 2020ko martxoaren 18a baino lehen hasi bada.
Eskura dauden ekintzak
-
-