Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Pentsiodunak eta Pentsio Nazionalak

Gaia: Bateragarritasunak/Bateraezintasunak

  • Bateragarritasunak/Bateraezintasunak

    • Bateragarriak al dira erabateko ezintasun iraunkor edo baliaezintasun handiaren pentsioak jasotzea eta lana?
      Kategoria: Ezintasun iraunkorra > Gaia: Bateragarritasunak/Bateraezintasunak

      Pentsio biak bateragarriak dira ezinduaren egoerarekin bateragarriak diren irabazizko edo ez irabazizko jarduerekin, betiere Erakunde kudeatzailearen berrikustea eragin dezaketen pentsiodunaren lanerako gaitasunean aldaketarik eragin ezean. Egindako jarduerek ezarri baldintzak gainditzen badituzte, bateraezinak izango dira eta pentsioa eten dezakete.

      Gizarte Segurantzako erregimenen batean sar daitekeen lanik eginez gero, alta eta kotizatzeko beharra dago, eta norbere edo inoren konturako lana hastea Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari jakinarazi behar zaio, laneko gaixotasunagatikoa denean izan ezik, aurretiazko baimena beharko baita.

      Eskura dauden ekintzak
    • Bateragarriak al dira ezintasun iraunkorreko pentsioa jasotzea eta lana?
      Kategoria: Ezintasun iraunkorra > Gaia: Bateragarritasunak/Bateraezintasunak

      Erabateko ezintasun iraunkorreko pentsioa jasotzea eta kategoria edo lanbide-talde bereko jarduera egitea bateraezinak dira, enpresa berean edo beste batean egin beste jarduera batekin bateragarria denean.

      Hori bai, erabateko ezintasun iarunkorraren oinarri arautzailearen %20ko goititzea jasotzea eta norbere edo inoren konturako lanak egitea bateraezinak dira, baita lan hauengatiko Gizarte Segurantzako prestazioak ere (lan-harremanetatik kanpo irauten duten aldi baterako ezintasuna edo amatasun subsidioa, edo hauengatiko langabeziagatiko prestazioak.

      Pentsiodunak egindako edozein jardueraren berri Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari jakinarazi beharko zaio, laneko gaixotasunagatikoa denean izan ezik, kasu honetan aurretiazko baimena beharrezkoa izango baita.

      Eskura dauden ekintzak
    • Bateragarriak al dira langabeziagatiko prestazioa jasotzea eta ezintasun iraunkorra?
      Kategoria: Ezintasun iraunkorra > Gaia: Bateragarritasunak/Bateraezintasunak

      Ezintasun egoeran izanda, ezintasun iraunkorreko pentsiodunari bere pentsiodun egoerarekin bateragarria den lana galtzen edo eteten bazaio, pentsioaz gain, langabeziagatiko prestazioa edo subsidioa jasotzeko eskubidea izango du.

      Eskura dauden ekintzak
    • Bateragarriak al dira ezintasun iraunkorreko pentsioa eta erretiroa?
      Kategoria: Ezintasun iraunkorra > Gaia: Bateragarritasunak/Bateraezintasunak
      • Bateraezina da erregimen bereko erretiro-pentsioarekin, eta bietako bat aukeratu behar da.

      • Ezintasun iraunkorreko pentsioa eta beste erregimen bateko erretiro-pentsioa bateragarriak izan daitezke, eskubidea egiaztatzeko, edo honen hobekuntzarako, erretiroa aitortzen duen erregimenera jo behar denean izan ezik (alta edo altaren pareko egoera, ezaren egiaztapena, oinarri arautzailearen zenbatekoa), eta orduan, bietako bat aukeratu behar da.

        Hala ere, erretiroa aitortzen deneko erregimeneko kotizazioek ezintasun iraunkorraren zenbatekoa kalkulatzeko baino balio izan ez badute, alde batera utz daitezkeenak eskubidea aitortzeko, bada bateragarriak diren bi pentsio aitortzerik, erregimen bakoitzeko kotizazioekin kalkulatuta bakoitza. Honetarako, beharrezkoa litzateke pentsioa berkalkulatzea, erretiroa aitortzen duen erregimenaren kotizazioak kontuan izan barik. 

      • 1956-06-22ko antzinako Lan-Istripuen Araudiaren babesean jasotako LIgatiko ezintasun pentsioa denean, beste edozein prestaziorekin litzateke bateragarria.
      Eskura dauden ekintzak
    • Bateragarriak al dira baliaezintasunik gabeko lesio iraunkorrengatiko kalte-ordainak jasotzea eta ezintasun iraunkorreko pentsioa, edozein gradutan?
      Kategoria: Ezintasun iraunkorra > Gaia: Bateragarritasunak/Bateraezintasunak
      • Ezintasun iraunkorrerako ezarri prestazioekin bateraezina da, lesio, mutilazio edo deformazioak erabat independenteak badira ezintasun iraunkorra eta bere gradua aitortzeko kontuan hartutakoekin.

      • Bateragarria da enpresa berean egindako lanarekin.
        Eskura dauden ekintzak
      • Beharrezkoa da GSINren berariazko baimena ezintasun iraunkorreko pentsioa jasotzea eta lan-jarduera bat bateratzeko?
        Kategoria: Ezintasun iraunkorra > Gaia: Bateragarritasunak/Bateraezintasunak

        Jarduerak eragin dezakeen bateragarritasuna edo bateraezintasun alde batera utzita, hasiera atean erakunde Kudeatzaileari jarduera jakinaraztea baino ez da eskatzen.

        Hala ere, laneko gaixotasunagatiko ezintasun iraunkorraren pentsiodunek, aurretiazGSINren baimena izan badute baino ezingo dute inoren konturako lanak burutu.

        Eskura dauden ekintzak
      • Bateragarriak al dira aitak eta amak eragindako zurztasun-pentsioak?
        Kategoria: Alarguntza, Zurztasuna eta Familia-aldekoa > Gaia: Bateragarritasunak/Bateraezintasunak

        Bai, alarguntzari dagokion ehunekoarekiko goititzea eragileetako batek sortu pentsioetan baino ez da aplikatuko. Gehieneko pentsioa, bakoitzeko (aita/ama), oinarri arautzailearen %100 da.

        Eskura dauden ekintzak
      • Bateragarriak al dira zurztasun pentsioa jasotzea eta lan egitea?
        Kategoria: Alarguntza, Zurztasuna eta Familia-aldekoa > Gaia: Bateragarritasunak/Bateraezintasunak

        Bateragarria da 21 urtetik beherako umezurtz baten edo adinez nagusi baten lanarekin, baldin eta lanerako gaitasuna ezintasun iraunkor absolutuaren edo baliaezintasun handiaren graduan baloratutako portzentaje batean murriztuta badu.
         
        Umezurtzak 21 urtetik gorakoak eta 25 urtetik beherakoak badira eta ezinduak ez badira, zurztasun-pentsioa bateragarria izango da norberaren edo besteren konturako irabazizko lan batekin, baldin eta lortzen dituen diru-sarrerek ez badute gainditzen, urteko zenbatekoan, LGSaren % 100, aparteko bi pagak barne.
         
        Umezurtzak % 33ko edo hortik gorako ezgaitasuna badu, 25 urte arteko onuraduna izan daiteke, baldin eta lanik egiten ez badu, edo, lan eginez gero, indarreko LGSaren urteko zenbatekoa baino txikiagoak badira diru-sarrerak.

        Urte naturalean jardun eta jardun gabeko epeak txandakatzen badira, eskubidea mantenduko da ezarritako muga gainditzen ez den bitartean.


        Eskura dauden ekintzak
      • Familiartekoen aldeko pentsioa jasotzen dut eta 65 urte betetakoan ZBDAko zahartzaro-pentsioa eskatuko dut, badut bi pentsioak kobratzerik?
        Kategoria: Alarguntza, Zurztasuna eta Familia-aldekoa > Gaia: Bateragarritasunak/Bateraezintasunak Familiartekoen aldeko pentsioak eta beste pentsio publikoren bat jasotzea bateraezinak dira, eta bietako bat aukeratu beharko da.

         

        Eskura dauden ekintzak
    Complementary Content
    ${loading}