Eskaerak eta datuak jakinaraztea
Gaia:
-
Eskaerak eta datuak jakinaraztea
-
Zein datu jakinarazi behar dio pentsiodunak bere erakunde kudeatzaileari?
Kategoria: > Gaia:Honako aldaketaren bat gertatuz gero, gertatu osteko 30 egunean zehar pentsiodunak erakunde kudeatzaileari jakinarazi beharko dio:
-
Helbide-aldaketa: ohiko bizilekua edo bizileku fiskala.
-
Lan jardueren hasiera
-
Egoera ekonomikoan aldaketak: laneko errentak, nazional edo atzerriko prestazio edo pentsioen aitorpena eta/edo kobrantza edo beste errenta mota batzuk.
-
Familia-egoeraren aldaketak: egoera zibila, jaiotzak, heriotzak...
Pentsioduna atzerrian bizi bada, urte bakoitzeko lehen hiruhileko naturalean ere bidali behar du bizi dela frogatzen duen ziurtagiria, pentsioa jasotzen jarraitu ahal izateko eta bertan behera uztea saihesteko.
Halaber, urte bakoitzeko martxoaren 1a aurretik, haien pentsioan gutxienekoengatiko osagarriak aitorturik dituzten eta lan, kapital edo beste kontzeptu batzuen errentengatiko (urtero ezartzen den zenbatekoa baino handiagoak) sarrera gordinak eskuratu dituzten pentsiodunek, berauen berariazko aitorpena aurkeztu beharko dute.
Aldaketa horien berri emateko pentsiodunak Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoa erabil dezake, edo Gizarte Segurantzaren atariaren bidez, “Kudeatu zure prestazioa” atalean. Horretarako, ziurtagiri digitala, DNI elektronikoa edo cl@ve izan behar duzu. Aldaketa hauek jakinarazteko, pentsiodunak hainbat inprimaki ditu eskura, web orrialde honetan aurki ditzakeenak: Behin pentsiodunak berak inprimakia beteta eta sinatuta, ohiko postaz bidali edo Gizarte Segurantzaren Harreman eta Argibideetarako edozein zentrotan (CAISS) aurkez dezake.
Eskura dauden ekintzak -
-
Nola jakinarazi banku-erakunde eta bizileku aldaketak?
Kategoria: > Gaia:Aldaketa horien berri emateko pentsiodunak Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoa erabil dezake, edo Gizarte Segurantzaren atariaren bidez, “Kudeatu zure prestazioa” atalean. Horretarako, ziurtagiri digitala, NAN elektronikoa edo cl@ve beharko du. Halakorik ez badu, pentsiodunak Bankuaren eta Helbidearen datuak aldatzea deritzon inprimakia du eskura.
Pentsioduna atzerrian bizi bada, bankuko datuak bete behar ditu BIC edo SWIFT gehituta, bizi den herrialdearen arabera.
Behin pentsiodunak inprimakia bete eta sinatu duenean, ohiko postaz bidali edo Gizarte Segurantzaren Harreman eta Argibideetarako edozein zentrotan (CAISS) aurkez dezake.
Eskura dauden ekintzak -
Beharrezkoa da pentsiodunaren heriotza jakinaraztea?
Kategoria: > Gaia:Nolanahi ere, heriotzaren berri eman behar da pentsiodunaren heriotza-ziurtagiria aurkeztuta, Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoaren bidez (horretarako, ziurtagiri digitala, NAN elektronikoa edo cl@ve izan beharko du) edo aurrez aurre Gizarte Segurantzaren Arreta eta Informazio Zentroetan (CAISS).
Pentsioduna atzerrian bizi bada, horren berri eman beharko zaio pentsioa kudeatzen duen INSSko Zuzendaritza Probintzialari edo, bestela, bizi den lekuko Espainiako Enbaxadako lan sailari.
Eskura dauden ekintzak -
Nola eskuratu Gizarte Segurantzako pentsioren bat jasotzen edo jasotzen ez den egiaztatzeko ziurtagiria?
Kategoria: > Gaia:-
Ziurtagiri digitala, NAN elektronikoa edo cl@ve izanez gero, pentsioa jasotzen duela egiaztatzen duen ziurtagiria lor dezakezu zuzenean; bestela, “Prestazioen ziurtagiriak” izeneko egoitza elektronikoaren zerbitzuaren bidez edo Zure Gizarte Segurantzaren Atariaren bidez, pentsio publikoaren titularra ez zarela egiaztatzen duen ziurtagiria.
-
Baliabide horiek eduki ezean, Gizarte Segurantzako pentsiorik jasotzen duen edo ez egiaztatzeko ziurtagiria eskatzeko, "Ziurtagirien eskaera" deritzon inprimakia du eskura. Behin inprimakia beteta eta sinatuta, ohiko postaz bidali edo Gizarte Segurantzaren edozein Arreta eta Informazio Zentrotan (CAISS) aurkez daiteke.
-
Atzerrian bizi bazara eta ziurtagiri digitalik ez baduzu, ziurtagiria zuzenean lor dezakezu zure pentsioa kudeatzen duen INSSren Zuzendaritza Probintzialaren bidez.
Eskura dauden ekintzak -
-
Nola eskura daiteke aurkeztu prestazio-eskaerarekin zerikusia duen informazioa?
Kategoria: > Gaia:-
Interesdunak ziurtagiri digitala, NAN elektronikoa edo cl@ve badu, Egoitza Elektronikoko zerbitzuaren bidez bere prestazio-eskaerari buruzko informazio zuzena izan dezake, “Zein egoeratan da nire prestazioa?” deitutakoan edo Zure Gizarte Segurantzaren Atarian, “Zure datuak – kudeaketak” atalean.
-
Horrelako baliabiderik ez badu, informazio hori eskuratzeko, interesdunak Gizarte Segurantzaren Arreta eta Informazio Zentroetara (CAISS) jo behar du.
Eskura dauden ekintzak -
-
Prestazio bat edo onartutako prestazio baten aldaketa eskatu behar badut, nola egin dezaket eskaera?
Kategoria: > Gaia:- Ziurtagiri digitala edo cl@ve baduzu, erabili egoitza elektronikoaren zerbitzua eta sinatu zure eskaera elektronikoki.
- Ziurtagiri digitalik edo cl@ve-rik ez baduzu, Eskaera eta Gizarte Segurantzako izapideak plataforma erabil dezakezu.
- Azken kasu horretan, une horretan bertan hartutako argazki bat sartzeko eskatuko dizugu; argazkian zure aurpegia eta nortasun-agiria ikusi beharko da, eta eskaera pantailan sinatu ahal izango duzu.
Eskura dauden ekintzak
-