Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Baldintzak eta zenbatekoa

Baldintzak


Orokorrean:

  • Hilabetez enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea, enplegu-eskaintza egokiei muzin egin gabe eta sustapen, prestakuntza edo birmoldaketa profesionalerako ekintzetan parte hartzea ukatu gabe, justifikaturiko arrazoirik ez bada tartean.
  • Indarrean den Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren % 75etik gorako errentarik ez izatea hilabetean, aparteko ordainsarien zati proportzionala alde batera utzita.

Horrez gain, honako egoera batean aurkitzea:

  • Ordainketaren araberako pentsioa agortuta izatea eta familia-kargak izatea.
  • Ordainketaren araberako pentsioa agortuta izatea, familia-kargak ez izatea eta agortze-datan 45 urte baino gehiago izatea.
  • Europako Esparru Ekonomikokoak ez diren herrialdeetatik edo langabeziaren babeserako Hitzarmenik gabeko herrialdeetatik itzulitako etorkina izatea, ordainketaren araberako pentsioa jasotzeko eskubiderik ez izatea eta Espainiatik ateratako azken alditik, azken sei urtetan, gutxienez, 12 hilabetez atzerrian, herrialde horietan, lan egin izana.
  • Espetxetik askatua izatea eta ordainketaren araberako pentsioa jasotzeko eskubiderik ez izatea, betiere, askatasun gabetze hori 6 hilabetetik gorakoa izan bada eta, gutxienez, 6 hilabetez desintoxikazioaren tratamendu bat egin izanagatik kondena arindua duten pertsonak.
  • Erabat gaitu edo ezindu partzial modura deklaratuta egotea.  
  • Legezko langabezia-egoeran izatea, 360 eguneko kotizazio-epea ez izateagatik prestaziorako eskubiderik ez izatea; betiere, gutxienez hiru hilabetez kotizatu badu familia mailako ardurak baditu, edo sei hilabetez kotizatu badu familia-kargarik ez badu, eta hilabeteko itxaronaldiaren betekizuna bete beharrik gabe.
  • 52 urtetik gorakoa izatea, lan-bizitzan zehar langabezian 6 urtez kotizatuz eta erretiroa hartzeko baldintzak betez (adinari dagokiona izan ezik), baldin eta aurreko ataletan adierazitako egoeretako batean badago.

    Aurreko ataletan aurreikusitako kasuren batean dauden egunean langileek berrogeita hamabi urte bete ez badituzte, baina egun horretatik aurrera enplegu-eskatzaile gisa etengabe izena emanda badaude enplegu-zerbitzu publikoetan, adin hori betetzen dutenean diru-laguntza eskatu ahal izango dute. Ondorio horietarako, enplegu-eskatzaile gisa etengabe izena emanda egoteko baldintza betetzat joko da balizko etenaldi bakoitzak laurogeita hamar egun baino gutxiago iraun badu, eta ez dira kontuan hartuko norbere edo besteren kontura egindako jarduerari dagozkion aldiak. Azken kasu horretan, langileak ezin izanen du sorospena jaso azken lana borondatez utzi badu.

    52 urtetik gorakoentzako sorospenari eusteko, urtero diru-sarreren aitorpena aurkeztu beharko du.


Zenbatekoa


  • Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoaren (IPREM) % 80: % 80 * hilero 600,00 euro = hilero 480,00 euro. 

    • Lanaldi partzialeko lana galtzeagatik langabeziaren kasuan,  zenbateko hori aldez aurretik lan egindako orduen proportzioan jasoko da, baldin eta kotizaziopeko prestazioa agortzeko egoeran badaude, familia-kargekin edo horiek gabe, edo aurreko atalean jasotako langabeziako legezko egoeran badaude, baldin eta arrazoi horiengatik 52 urtetik gorakoentzako sorospena jasotzen bada, eta ez da partzialki kobratuko.  
    Complementary Content
    ${loading}