Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Erditze edo adopzio anitzengatiko prestazio ekonomikoa

 

Izapideak eta Kudeaketak atalera jo bertsio erraztua ikusteko.

Ordainketa bakarrean eman laguntza honen helburua familietan jaiotza batek edo bi edo hiru baino seme-alaba gehiago adopzioa hartzeak edo adopzio anitzek suposatzen duten gastuen handitzea konpentsatzea da.

 

Prestaziorako eskubidea ematen duten seme-alabak

Erditze edota adopzio anizkunetan jaiotako edota adoptatutako seme-alabak izango dira kausatzaile, baldin eta:

  • Jaiotako zein adoptatutakoen kopurua bi edo bi baino gehiago bada. Xede horietarako:
    • Jaiotzat joko dira Kode Zibilaren 30.artikuluak adierazten dituen baldintzak biltzen dituztenak: "Nortasuna bizirik jaiotze-unean lortzen da, behin amaren sabeletik guztiz askatuta".

    • Seme-alabaren batek % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna badu, bi halako kontatuko dira. Ez du prestazioa jasotzeko eskubiderik sortzen % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duen seme-alaba bakarra jaiotzen edo adoptatzen bada. 

  • Jaiotza edota adopzioaren gauzatzea Espainian gertatu izana. Xede horietarako, Espainian gertatutakotzat joko da atzerrian gertatutako jaiotza edota adopzioa, egiaztatzen bada seme-alaba berehala integratu dela Espainiako lurraldean bizilekua duen familia-nukleo batean. 

Onuradunak

Hurrengo baldintzak betetzen dituztenak:

  • Legez Espainiako lurraldean bizitzea. Espainiako lurraldetik kanpo enpresak lekualdatutako langileek, alta egoeran eta Espainiako Gizarte Segurantzako dagokien erregimenean kotizatzen dutenek, baldintza hau beteta izango dute.
  • Izaera honetako prestazioetarako eskubiderik ez izatea babes-ekintzako beste edozein erregimenetan.

Pertsona onuraduna zehaztea

  • Gurasoen edo adopzio emaleen elkarbizitza denean, onuraduna izango da:
    • Bietako bat, euren artean adostua. Laguntza onuradunetako batek eskatzen duenean, badela kontuan hartuko da.

    • Adostasunik ezean, ama izango da onuraduna

    • Guraso edo hartzaileen elkarbizitzarik ezean, seme-alaben zaintza eta kustodia duena izango da onuraduna
    • Eragileak guraso edo hartzaile bien umezurtz edo utzitakoak badira, jaiotako edo hartutakoak legez kargura dituena izango da onuraduna.

    Zenbatekoak

    Prestazioa ordainketa bakarra da, eta zenbatekoa:

    |Jaiotako ume kop.  Lanbide arteko gutxieneko soldataren (LGS) hileko zenbatekoa zenbat alditan Uneko LGSaren araberako zenbatekoak
    2 4 4.536 euro
    3 8 9.072 euro
    4 eta gehiago 12 13.608 euro


    HILEKO LGS: 1.134 euro

    LGS EGUNEKO: 37,8 euro

    Bateragarritasunak

    Erditze edota adopzio anizkunagatiko prestazioak honakoak ditu bateragarri:

    • Familia ugari, guraso bakarreko familia edo subjektu berak edo desberdinak eragindako desgaitasuna duen aita edo ama izateagatiko familia-prestazioa.
    • Ardurapeko adingabeagatik edota seme-alabengatiko laguntza ekonomikoak.
    • Zurztasunagatiko pentsioa eta biloben eta neba-arreben aldekoa, horrela dagokionean.
    • Toki Administrazio batek zein Autonomia Administrazio batek emandako beste antzeko laguntza ekonomiko batzuk.
    • Erditze anizkunagatiko amatasun-subsidio berezia, pertsona berak eragindakoa.
     

    Bateraezintasunak

    • Guraso edo adopzio-hartzaile biengan, edo hala bada hartzaileengan familia-laguntza jasotzeko baldintzak ematen direnean, laguntza jasotzeko eskubidea haietako baten alde baino ez da aitortuko.
    • Prestazio hau ezingo dute jaso guraso edo adopzio-hartzaileek edo hala bada hartzaileek baldin eta aldi berean gizarte-babeseko gainontzeko erregimen publikoetan ezarritako antzeko prestazioak jasotzen badituzte.
    • Guraso edo adopzio-hartzaileetako batek, duen jardueragatik edo pentsioduna izateagatik, Gizarte Segurantzako erregimen publiko batean barne hartzen bada, bere erregimenak zehaztuko du aipatu prestazioa jaso dezakeen edo ez, beti ere prestazioaren onuradun izateko beharrezko baldintzak betetzen baditu.
    • Onuradunek gizarte-babeseko erregimen publiko ezberdinetan pertsona eragile beragatik prestazio bera jasotzeko eskubidea dutenean, bietako bat aukeratu beharko dute.

    Eskariarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak

    ERAKUTSI HONAKO DOKUMENTU HONEN JATORRIZKOA ETA INDARREAN DAGOENA:

    1. Espainiarrek: Eskatzailearen eta adopzioa egindako beste gurasoaren Nortasun Agiri Nazionala (NAN).

    2. Atzerritarrek:    

    • EB/|EEEko edo  Suitzako herritarrek: herritarraren erregistroaren ziurtagiria edo bizileku iraunkorra izateko eskubidearen ziurtagiria, pasaportearekin edo indarrean dagoen nortasun agiriarekin batera (|  otsailaren 16ko 240/2007 EDren 7.1. eta 10.1. artikuluak).
    • Estatu horietako bateko nazionalitatea ez duten EB/EEEko edo Suitzako herritar baten familiako kideek: Batasuneko herritarraren senidearen egoitza-txartela edo txartelaren eskaera aurkeztu izanaren gordekina ( otsailaren 16ko 240/2007 EDren 8. eta 10.3. artikuluak).
    • EB/EEE edo Suitzako nazionalak ez direnek, lurralde nazionalean bizi direnean:

      • Atzerritarren identitate-txartela (AIT) eskatzaile, beste guraso eta eragileentzat edo aldi baterako edo behin-betiko bizileku-baimena, halakorik behar denean.
      • Nortasun-agiri eskaera edo bizileku-baimena, EB, EEE edo Suitzako nazionalak ez direnen Espainian jaiotako seme-alabentzat.

        Atzerritarren identifikazio-zenbakia (AIZ) kasu guztietan.

    AURKEZTU HONAKO DOKUMENTU HAUEN JATORRIZKOA ETA INDARREAN DENA ETA KONPULTSATUTAKO FOTOKOPIAK EDO ONDOREN KONPULTSATZEKO KOPIAK:

    3. Onuradunen eta eragileen errolda-ziurtagiria (apirilaren 28ko 523/2006 EDn aurreikusitako kasuetan bakarrik).

    4. Familia liburua edo seme-alaben jaiotza-agirien Ziurtagiri laburtua, dagokion Erregistro Zibilak luzatutakoa.

    HAUETAKO EGOERAREN BATEAN BAINO EZ BADAGO:

    5. Banaketa judizialeko edo dibortzioko kasuetan: egoera horiek egiaztatzen duten ebazpen judiziala edo seme-alaben zaintza ebazteko agiria.

    6. Desgaitasunak dituzten seme-alaben kasuan: IMSERSOk edo autonomia-erkidegoko eskumeneko erakundeak luzatutako desgaitasun-titulua. 

    7. Tutoretzaren kasuan: Tutoretza eratzen duen ebazpen judiziala.

    Eskaera-inprimakia


    En la siguiente tabla podrá descargarse los siguientes Documentos.
    Documentos Descarga Fecha
    Familia ugarietan, guraso bakarrekoetan eta ama edo aita desgaitua duten familietan seme-alaba jaiotzeagatiko edo adoptatzeagatiko prestazio-eskaera - Erditze edo adopzio anizkoitza Descargar documento Familia ugarietan, guraso bakarrekoetan eta ama edo aita desgaitua duten familietan seme-alaba jaiotzeagatiko edo adoptatzeagatiko prestazio-eskaera - Erditze edo adopzio anizkoitza. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Familia ugarietan, guraso bakarrekoetan eta ama edo aita desgaitua duten familietan seme-alaba jaiotzeagatiko edo adoptatzeagatiko prestazio-eskaera - Erditze edo adopzio anizkoitza. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,3251 KB) 16/08/2023
    Complementary Content
    ${loading}