Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Langileen afiliazioa

Izapideak eta Kudeaketak atalera jo bertsio erraztua ikusteko.

Kontzeptua

Administrazio egintza honen bidez, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak aitortzen du Gizarte Segurantzako Sistemaren aplikazio eremuan barneratutako jarduera bat lehen aldiz egiten duen pertsona fisikoa aipatutako sistemaren barruan dagoela.

Gizarte Segurantzako Afiliazioa eta Zenbakia

Gizarte Segurantzako Sisteman barne hartzea eskatzen duen lan-jarduera bat hasi behar duen pertsona orok afiliazioko zenbaki bat eskatu beharko du.

Afiliazioak honako ezaugarriak ditu:

Sistema honetan barne hartutako pertsona guztientzat derrigorrezkoa da, bere eskubide eta betebeharren ondorioetarako, zerga-modalitatea kontuan hartuta.

Bakarra eta orokorra da Sistemaren Erregimen guztientzat

Sisteman barne hartu eta bizitza osorako da.

Bakarra da.

Afiliazio eskaera "Gizarte Segurantzako Afiliazio/Zenbakiaren eskaera" TA.1 ereduan egiten da. Ziurtagiri digitala baduzu, zure eskaeraren izapideak zuzenean gauza ditzakezu Egoitza Elektronikoko Gizarte Segurantzako zenbakiaren esleipena zerbitzuaren bitartez.

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak Gizarte Segurantzako Zenbaki bana izendatuko dio herritar bakoitzari, hura Gizarte Segurantzako harremanetan identifikatzeko. Era berean, Sistemaren pentsioetako edo bestelako prestazioetako onuradunei ere esleituko zaie.

Gizarte Segurantzako Zenbakiak honako ezaugarriak ditu:

Nahitaezkoa da afiliazioa eskatu eta Gizarte Segurantzako erregimenetako batean alta eman aurretik.

Nahitaezkoa da Sistemaren pentsioetako edo bestelako prestazioetako onuradunentzat.

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren Ebazpenean azalduko da, baita izen-abizenak eta DNI zenbakia ere.

Afiliatuentzat beren afiliazio-zenbakiaren berdina izango da.


Gizarte Segurtasuneko Zenbakiaren eskaera egiteko, erabili TA.1 eredua, "Gizarte Segurantzako Afiliazio/Zenbakiaren eskaera".

Egiteko erak

Gizarte Segurantzako afiliazioa ondoren aipatzen den eran egin ahal izango da:

Enpresaburuak eskatuta

Enpresaburuek eskatu behar dute euren zerbitzura sartzen diren eta afiliatuta ez dauden Gizarte Segurantzako afiliazioa.

Langileak eskatuta

Norberaren konturako edo asimilatutako langileek, jarduera bat izaera horrekin hastean afiliatuta ez badaude, afiliazioa eskatu behar dute nahitanahiez.

Era berean, besteen konturako edo asimilatutako langileen enpresaburuak ez badu aurreko atalean aipatutakoa egiten, Sistemaren afiliazioa eskatu ahal izango dute.

Ofizioz

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiko Probintziako Zuzendaritzek edo bertako Administrazioek afiliazioa ofizioz egin ahal izango dute kudeaketa erakundeetan eragiten duten datuen arabera edo beste prozeduren bidez, nahita nahiez afiliazioa eskatu behar duten langileek edo enpresaburuek ez dutela egin egiaztatzen denean.

Afiliazioa eskatzeko lekua eta epea

Afiliazio eskaera TA.1 eredua ) zuzenduko da besteen konturako langileaak edo asmilatuak lan egiten duen enpresa edo langile autonomoaren denda kokatutako probintziako Gizarte Segurantzako Diru-zainza Nagusiko Zuzendaritza Probintzialari edo bertako Administrazioari.

 Afiliazioa eskatu behar da besteen konturako langilea zerbitzuak eskaintzen hasi aurretik.

 
Complementary Content
${loading}