RED Oharrak eremuan, COVID 19 izeneko atala sortu da. Bertan, gai horri buruzko informazio eguneratu guztia argitaratuko da, bai kudeatzaileentzat, bai RED Sistemaren erabiltzaileentzat interesgarria izan daitekeena.
2021/11/11: Informazio-ohar bat argitaratu da "RED Oharrak” eremuan, honi buruz: " Akatsa RED Sistemarako afiliazioan aldaketak egiteko argibideetan. 18/2021 ELD".
2021/11/11. Informazio-ohar bat argitaratu da "RED Oharrak” eremuan, honi buruz: “Datuak aldatu eta zuzentzeko epe berriei buruzko azalpena, RED sistemaren erabiltzaileentzat.".
2021/10/28: Informazio-ohar bat argitaratu da "RED Oharrak” eremuan, honi buruz: "Gizarte Segurantzako zenbakia esleitzearen funtzionalitatea handitzea: AIZ duten langileak".
Likidazio Zuzeneko Sistema
Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak (TGSS) azken urte hauetan lan asko egin du Gizarte Segurantzari egindako kotizazioen Likidazio Zuzeneko Sistema sortzeko. Hari esker, aktiboki parte hartu ahalko duzu diru-bilketaren prozesuan, autolikidazioaren eredutik fakturazio eredura pasata. Halaber, kotizazioei buruzko informazio gehiago eman ahalko zaie enpresa eta langileei, arreta-eredu pertsonalizatu eta kanal anitzeko baten bidez.
Hauek dira Likidazio Zuzeneko Sistemaren helburu nagusiak: TGSSk kotizazio arauak aplikatzerakoan egindako akatsak saihestea eta likidazioa gauzatu aurretik datuak kontrastatzea. Halaber, gardentasuna eta enpresekiko harremana ere hobetu nahi da, erabat telematikoa den sistema baten bidez, aurrez aurreko eta papereko jardueren beharra murriztuta.
Sistema horrek aldaketak ekarri dizkio informazio trukeari, tratamenduari eta RED Sistemako erabiltzaileek TGSSrekin harremanetan egoteko erabiltzen dituzten fitxategien egitura eta formatuari.
Egun, eduki hauek daude eskuragarri: