Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Hitzarmenean dauden prestazioak

Informazio Orokorra

Hitzarmena honako prestazio hauei aplikatzen zaie:

Espainiari dagokionez:

Gizarte Segurantzaren Sistemaren honako prestazioei:

  • Amatasunagatiko, gaixotasun arrunta edo gaixotasun profesionalagatiko eta lanekoa edo lanez kanpoko istripuagatiko osasun-laguntza.
  • Gaixotasun arruntaren eta lanekoa ez den istripuaren ondoriozko aldi baterako ezgaitasunagatiko prestazio ekonomikoak.
  • Amatasunagatiko prestazio ekonomikoak.
  • Ezgaitasun iraunkorragatiko, erretiroagatiko, heriotzagatiko eta biziraupenagatiko prestazioak.
  • Lan istripuaren edo lanbide gaixotasunaren ondoriozko prestazio ekonomikoak.

Andorrari dagokionez

Gizarte Segurantzaren Sistemaren honako prestazioei:

  • Amatasunaren, gaixotasun arruntaren eta laneko istripuaren kasuetako osasun-laguntza.
  • Gaixotasun arruntaren eta laneko istripuaren ondoriozko aldi baterako ezgaitasunagatiko prestazio ekonomikoak.
  • Amatasunagatiko prestazio ekonomikoak.
  • Baliaezintasunagatiko, erretiroagatiko, heriotzagatiko, alarguntzagatiko eta zurztasunagatiko prestazioak.

Prestazio horiei dagokienez, kontuan hartu behar da honako hau:

  • Hitzarmenean aurreikusitako ordaindutakoaren araberako prestazioak jasotzeko, Espainian eta Andorran betetako aseguru aldiak batu daitezke, aldi berean egindakoak ez badira behintzat.
  • Ordaindutakoaren araberako prestazio ekonomikoak jaso ahal izango dira nahiz eta interesduna Espainian edo Andorran bizi edo egon.
  • Herrialde bakoitzak bere prestazioak ordainduko dizkio zuzenean onuradunari. Hala ere, emango zaion pentsioaren lehen ordainketetatik beste herrialdeko Gizarte Segurantzak zor diona baino zenbateko handiagoko kopuruan egindako prestazioen ordainketei dagokien zenbatekoa kendu ahal izango da.
  • Bi herrialdeetako legeriek ordaindutakoaren araberako pentsioa jasotzeko eskubidea izateko ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonek ordaindutakoaren araberako pentsioa jaso ahal izango dute herrialde horietako bakoitzean.

Osasun-laguntza

Legedi nazionalaren arabera, osasun-laguntza langilea aseguratuta dagoen herrialdeak onartuko du, behar denean, bi herrialdeetako aseguru aldiak batuz, aldi berekoak ez baldin badira behintzat; edo pentsiodunarentzat, pentsioa ordainduko duen herrialdeak.

Normalean, aitortzen duen herrialdeak ordaintzen du, baina ondoko kasuetan beste herrialdera joaten direnean edo bertan bizi direnean jaso dezakete:

  • Herrialde batean aseguratutako langileak eta beren senideak, aldi baterako beste herrialdera joaten direnak eta berehalako osasun-laguntza behar dutenak.
  • Herrialde batean aseguratutako langileak eta beste herrialdera lanera joandakoak, bi urte baino denbora gutxiagorako edo urtebeterako norbere konturako langileen kasuan, eta baita haiekin diren familiakoak ere.
  • Herrialde batean aseguratutako eta beste herrialdean bizi diren langilearen familiakoak.
  • Herrialde bateko pentsiodunak eta beren senideak, beste herrialdeko lurralde batean badaude edo bizi badira. Aldi baterako egonaldietan, berehalako beharragatiko prestazioetarako eskubidea baino ez dute.
  • Beste herrialde batera lekualdatzeko baimena jaso duten langile gaixoak. 
  • Herrialde batean bizi diren eta bestean lan egiten duten langileek bi herrialdeetako edozeinetan jaso ahal izango dute osasun-laguntza.

Osasun-laguntzak onuraduna dagoen herrialdean eskaintzen dira, eta osasun legedian eta herrialde horretako Osasun Zerbitzu Publikoetan ezarritakoaren arabera, langilea afiliatuta dagoen edo pentsioa ordaintzen duen herrialdeko erakundeak baimentzen duen denboraz eta Erakunde horren kargura.

Amatasuna eta aldi baterako ezgaitasuna

Kontingentzia hauetatik eratorritako prestazio ekonomikoak onuraduna aseguratua dagoen herrialdeak onartzen ditu, beharrezkoa bada beste herrialdeko aseguru aldia kontuan izanda, gainjartzen ez diren bitartean.

Ezgaitasun iraunkorra, erretiroa eta heriotza eta biziraupena

Herrialde bakoitzak bere aldetik prestaziorako eskaria aztertuko du, era honetan:

  • Interesdunak prestazioa jasotzeko eskubidea duen egiaztatuko da, soilik bertako aseguru aldiak kontuan hartuta, beste herrialdekoak batu gabe.
  • Halaber, prestazioa kalkulatuko da, bertako aseguru aldiei beste herrialdean egiaztatutakoak batuta (pentsio teorikoa). Kasu honetan, prestazioaren zenbatekoa ez da osoa izango, baizik eta ematen duen herrialdean betetako aseguru aldien artean dagoen proportzioaren eta Espainiako eta Andorrako aldien baturaren araberakoa (hainbanako pentsioa).

    Salbuespen bat dago bi herrialdeetako batean egiaztatutako aseguru aldien guztizko iraupena urtebetetik beherakoa den kasuetarako eta beren aldetik herrialde horretan pentsioa jasotzeko eskubidea ematen ez duten kasuetarako. Beste herrialdeak beretzat hartuko ditu, baina "prorrata temporis" klausula aplikatu gabe.

    Bi herrialdeetan egiaztatutako aseguru aldiak urtebetetik beherakoak baldin badira, guztizko zenbaketa eta hainbanaketaren arau orokorra aplikatuko da.
  • Aurreko ataletan adierazitakoaren arabera kalkulatutako prestazioak alderatuko dira, eta herrialde bakoitzak interesdunarentzat mesedegarriena den prestazioa aitortu eta ordainduko du.

Pentsioa aitortzeko eta kalkulatzeko, honako hau hartuko da kontuan:

  • Pentsioa kalkulatzen duen Erakundeak kontuan izango du langilea bere araudiaren mendean dela, beste herrialde batean aseguratua badago edo bere aseguru aldietan oinarrituta herrialde horretako prestazio bat jasotzen badu. Biziraupenagatiko pentsioak onartzeko ere irizpide bera aplikatuko da.
  • Prestazioa onartzeko aseguru aldi batzuk ekintza eragilea baino lehen beteta izatea eskatzen bada, baldintza hori ere betetzat joko da interesdunak beste herrialdeko prestazioa onartu aurretik egiaztatzen baditu.
  • Herrialde sinatzaileren bateko legeriak pentsioa murrizteko, baliogabetzeko edo kentzeko klausulak baldin baditu lan jarduera bat gauzatzen duten pentsiodunentzat, klausula horiek aplikagarriak izango dira lan jarduera hori beste herrialdean gauzatu arren.
  • Espainiako pentsioa onartzeko Andorrako aseguru aldiak batu behar izan badira, pentsio horren kalkulua Espainiako Gizarte Segurantzaren azken kotizazioaren ordainketaren aurreko urteetan Espainian asegurudunak egiaztatutako benetako kotizazio oinarrien arabera egingo da. Horrela lortutako zenbatekoa gertaera eragilea gertatu arte mota bereko prestazioetarako urtero ezarritako birbalorizazioen arabera gehituko da.
  • Zenbait erregimen bereziren onurak jasotzeko (adibidez, Itsasoko langileak, Ikatz Meatzaritza), lanbide edo lan berean bete diren beste herrialdeko aldiak bakarrik hartuko dira kontuan.
  • Espainiako Gizarte Segurantzaren erretirorako andorrako aseguru aldien guztizkoa zenbatu bada, guztizko zenbaketa hori erabiliko da pentsioa zein adinetan jaso ahal izango den kalkulatzeko.

Lan istripua eta lanbide gaixotasuna

Lan istripuen eta lanbide gaixotasunen prestazioak jasotzeko eskubidea istripua gertatutakoan edo gaixotasuna agertutakoan langileari aplikagarri zaion legeria duen herrialdeak erabakiko du.

Complementary Content
${loading}