Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Pentsiodunak eta Pentsio Nazionalak

Gaia: Eragileak eta Onuradunak /Baldintzak

  • Eragileak eta Onuradunak /Baldintzak

    • Bada heriotza edo biziraupeneko-prestazioetarako eskubiderik hildakoa alta ez zen egoeran bazen?
      Kategoria: Alarguntza, Zurztasuna eta Familia-aldekoa > Gaia: Eragileak eta Onuradunak /Baldintzak

      Bai, alarguntza, zurzatsun eta familartekoen aldeko prestazioak eragin daitezke, betiere, eskatu gainontzeko baldintzez gain, hildakoak 15 urteko gutxieneko kotizazio epea egiaztatzen badu.

      Ez da Heriotzagatiko laguntzarik , prestazio honetarako eskubidea izateko ezinbesteko baldintza baita hildako eragilea altan edo altaren pareko egoeran izatea.

      Eskura dauden ekintzak
    • Eskatutako kotizazio-aldia egiaztatzeko, aintzat hartu al daiteke lan nekagarri edo elbarritasunagatiko hobaria?
      Kategoria: Alarguntza, Zurztasuna eta Familia-aldekoa > Gaia: Eragileak eta Onuradunak /Baldintzak

      Ezin dira gabealditzat jo lan nekagarri edo elbarritasunagatiko hobari epeak.

      SEPEk egindako kotizazioak ere ez dira zenbatuko, 52 urtetik gorako subsidioak jaso bitartean, erretirorako baino ez baitute kotizatzen. Kotizazio horiek konputagarriak izango lirateke, hura jasotzen ari den bitartean hildako kausatzaileak kotizazioko hitzarmen berezi bat sinatu izan balu, gainerako prestazioak barnean hartzeko.

      Eskura dauden ekintzak
    • Kotizazio epea egiaztatzeko, zenbagarriak al dira epez kanpo egindako kotizazioak?
      Kategoria: Alarguntza, Zurztasuna eta Familia-aldekoa > Gaia: Eragileak eta Onuradunak /Baldintzak

      Sartzea ekintza-eragilearen ostekoa denean baino ez du baliorik izango, edo ostekoa izanda, sartzea honetarako arauzko epean edo aurretiaz baimendu luzapen edo zatikapenaren arabera denean.

      Eskura dauden ekintzak
    • Lan-istriputzat jotzen dira erregimen guztietan "in itinere" gertatutako istripuak?
      Kategoria: Alarguntza, Zurztasuna eta Familia-aldekoa > Gaia: Eragileak eta Onuradunak /Baldintzak

      Inoren konturako langileen erregimenetan, "in itinere" gertatu istripuak (langileak lanerako joanean edo etorrian pairatutakoak), lan-istriputzat joko dira.
       
      Ordea, norbere koturako langileen erregimenetan (autonomoak eta bere konturako itsasoko langileak ), in itinere gertatu istripuak ez dira lan-istriputzat joko. 

      Eskura dauden ekintzak
    • Suizidioa eta drogak irensteagatiko heriotza jo daitezke lanez kanpoko istriputzat?
      Kategoria: Alarguntza, Zurztasuna eta Familia-aldekoa > Gaia: Eragileak eta Onuradunak /Baldintzak

      Suizidioa istriputzat jo behar da. Berau lanekoa edo lanez kanpokoa bada zehazteko bi kontingentziei aplika dakiekeen araubide juridikoa izan behar da kontuan.

      Gehiegizko substantzia toxikoen irensteagatiko (sobredosia) edo kalitate txarragatiko (adulterazioa edo baldintza txarrak) heriotzak, lanez kanpoko istriputzat joko dira. Heriotzaren eta aipatu substantzien irensketaren arteko lotura, fakultatiboak edo auzitegiko medikuak luzatu agiriaren bidez egiaztatu beharko du, edo hala bada, dagokionak.

      Eskura dauden ekintzak
    • Zer gertatzen da Gizarte Segurantzaren Mutualitate Laguntzaileak lan-istripu bat gertatu dela aitortzen ez badu?
      Kategoria: Alarguntza, Zurztasuna eta Familia-aldekoa > Gaia: Eragileak eta Onuradunak /Baldintzak

      Mutuaren prestazioen ebazpen ukatzailerik bada, lan- istripua ez denean, betiere onuradunek kontingentzia izan dela aitortzeko eskaera jarrita, GSIN-n eskatuheriotza eta biziraupenagatiko prestazioak aitor daitezke, eta kontingentzia arruntzat joko dira, ebazpena epaiaren edukira baldintzaturik.

      Eskura dauden ekintzak
    • Noiz jotzen da hildakotzat istripu batean desagertutako langilea?
      Kategoria: Alarguntza, Zurztasuna eta Familia-aldekoa > Gaia: Eragileak eta Onuradunak /Baldintzak

      Istripuren batean desagertu langileak hildakotzat joko dira, laneko zein lanez kanpoko istripua izan, bere heriotza suma daitekeenean, eta istripu osteko 90 egun naturaletan berririk izan ez denean.

      Kasu hauetan, heriotza eta biziraupenagatiko prestazioetarako eskubidea sor daiteke, heriotzagatiko subsidioa izan ezik, betiere aipatu 90 eguneko epea amaitzen den ondoko 180 egun naturaletan eskatzen bada, istripua gertatu eguna hartuta ekintza-eragilearen datatzat.

      Epea iragan ostean, araubide -zibilaren arabera aurretiaz heriotza jakinarazi beharko da, aitorpen horretan agertu heriotza data hartuko da ekintza-eragilearen datatzat.

      Eskura dauden ekintzak
    • Hildako eragilea lan-istripuagatiko (LI) ezintasun iraunkorraren pentsioduna bazen, biziraupeneko-pentsioak lan-istripuagatikoak jotzen dira?
      Kategoria: Alarguntza, Zurztasuna eta Familia-aldekoa > Gaia: Eragileak eta Onuradunak /Baldintzak

      Eragileak LIgatikoerabateko ezintasun iraunkorreko edobaliaezintasun handiko prestazioak jasotzen bazuen, heriotza kontingentzia horrengatikotzat joko da.
       
      Eragileak LIgatiko ezintasun iraunkor osoko prestazioa jasotzen bazuen, heriotza kontingentzia horrengatikoa izan dela frogatu beharko da. Froga onartuko da betiere istripua gertatu zenetik 5 urte baino gehiago iragan ez direnean. Heriotza epe hau iragan ostean gertatzen bada, ez da LI-gatiko heriotzatzat joko, nahiz eta honengatikoa izan dela frogatu.

      Eskura dauden ekintzak
    • Hildako eragilea laneko gaixotasunagatiko (LG) ezintasun iraunkorraren pentsioduna bazen, biziraupeneko-prestazioak laneko gaixotasunagatikoak jotzen dira?
      Kategoria: Alarguntza, Zurztasuna eta Familia-aldekoa > Gaia: Eragileak eta Onuradunak /Baldintzak

      Eragileak LG-gatikoerabateko ezintasun iraunkorreko edobaliaezintasun handiko prestazioa jasotzen bazuen, heriotza kontingentzia honek eragindakotzat joko da.

      Eragileak LG-gatiko ezintasun iraunkor osoko prestazioa jasotzen bazuen, heriotza kontingentzia horrengatikoa izan dela frogatu beharko da. Froba onartuko da edozein delarik ere heriotza arte iragan epea.

      Eskura dauden ekintzak
    • Langile autonomoa Langile Autonomoen Erregimen Berezian baja izan zen osteko 90 egunetan hiltzen bada, alta ez den egoeran da?
      Kategoria: Alarguntza, Zurztasuna eta Familia-aldekoa > Gaia: Eragileak eta Onuradunak /Baldintzak

      Azken erregimena Autonomoena denean eta prestazioaren ekintza-eragilea aipatu 90 egunetan ematen bada, langilea alta edo altaren pareko egoeran dela hartuko da kontuan erregimen ezberdina aukeratu behar duenean, izan ere, kotizazioen elkarrekiko konputuaren arauen arabera, alta edo altaren pareko egoera azken erregimenak zehazten du eta eskubidea aitortzen duen erregimenerako egokia da.

      Eskura dauden ekintzak
    • Zurztasuna. Ezkontzara emandako bizi den ezkontidearen seme-alabak, izan daitezke zurztasun-pentsioaren onuradun?
      Kategoria: Alarguntza, Zurztasuna eta Familia-aldekoa > Gaia: Eragileak eta Onuradunak /Baldintzak

      Bai, betiere eragilea hil aurreko bi urteetan egin bazen, bere kontura bizi baziren eta Gizarte Segurantzako beste pentsio baterako eskubiderik ez dutenean, baita araudi-zibilaren arabera elikagaiak emateko behar edo aukerarekin familiartekoak geratzen direnean ere.

      Eskura dauden ekintzak
    • Zurztasuna. Bada zurztasun-pentsioa eskatzerik adinaren muga bete osteko datarekin honetarako eskubidea izateko?
      Kategoria: Alarguntza, Zurztasuna eta Familia-aldekoa > Gaia: Eragileak eta Onuradunak /Baldintzak

      Bai. Onuradunak jasotzeko adinaren mugara heldu aurretik inolako zurztasun-pentsiorik jaso ez balu, adinaren betetze osteko datan eskatzeagatik, pentsioaren urtekoa eta aparteko pagak ordainduko zaizkio, ekintza-eragilearen datan onuradun izateko baldintzak betetzen bazituen.

      Eskura dauden ekintzak
    • Zurztasuna. 25 urtetik gorako eta berau hil arte bere aitaren kontura bizi izan den umezurtzak, badu pentsioren baterako eskubiderik?
      Kategoria: Alarguntza, Zurztasuna eta Familia-aldekoa > Gaia: Eragileak eta Onuradunak /Baldintzak

      Familiartekoen aldeko subsidioa jasotzeko eskubidea izango dute, seme-alabek, 22 urtetik gorako neba-arrebek, ezkongabeek, alargunek, epai bidez bananduek edo dibortziatuek, pentsiodun izateko baldintzak egiaztatu barik, eskatu baldintzak betetzen badituzte:

      • Bi urteko epean eragilearekin elkarbizi eta bere kontura bizi izana edo elkarbizitzako familiartekoaren heriotza datatik, berau aipatu epealdian gertatu bazen.

      • Pentsio publikorako eskubiderik ez izatea.

      • Biziraupenerako baliabiderik ez izatea, lanbide arteko gutxieneko soldataren pareko edo gutxiagoko diru-sarrerak izateagatik, eta elikagaiak emateko beharra eta aukera duten familiartekoak izateagatik.
      Eskura dauden ekintzak
    • Zurztasuna. Nortzuk izan ahal dira onuradunak?
      Kategoria: Alarguntza, Zurztasuna eta Familia-aldekoa > Gaia: Eragileak eta Onuradunak /Baldintzak

      Zurztasun pentsioaren onuradun izan daitezke, aita edota ama hil zen egunean eskatutako baldintzak betetzen zituzten eta honako egoeraren batean aurkitzen diren seme-alabak:

      • 21 urtetik beherako seme-alabak.
      • Lanerako gaitasuna murriztuta duten seme-alabak, ezintasun iraunkor absolutuan edo baliaezintasun handian baloratutako portzentajean.
      • 21 urte baino gehiago eta 25 urte baino gutxiagoko seme-alabak, besteren edo norbere konturako lanik egiten ez badute, edo egiten badute, urtean dituen diru-sarrerak Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarako indarreko zenbatekoa baino txikiagoak badira (aparteko ordainsariak barne).
      • Zurtza ikasketetan badabil eta ikasturtean zehar 25 urte beteko  balitu, zurztasun pentsioa mantendu egingo da, hurrengo ikasturtea hasi eta hurrengo hilabeteko lehenengo egunera arte.
      Eskura dauden ekintzak
    • Alarguntza. Nire bikotearekin bizi naiz baina ezkondu gabe, ni hilko banintz, izango al luke berak (emakumezkoak) pentsiorako eskubiderik?
      Kategoria: Alarguntza, Zurztasuna eta Familia-aldekoa > Gaia: Eragileak eta Onuradunak /Baldintzak

      2008ko urtarrilaren 1etik aurrera sartutako aldaketen arabera, izatezko bikote batean bizirik dirauen pertsonak alarguntza-pentsioa jasotzeko eskubidea sor dezake, Legeak ezarritako baldintzak betetzen baditu.

      Eskura dauden ekintzak
    • Bere ama pentsiodunarekin bizi den eta zaintzen duen dibortziatutako emakumezkoak, bere amaren diru-sarrerak baino ez dituenak, ba al luke pentsioren baterako eskubiderik bere ama hildakoan?
      Kategoria: Alarguntza, Zurztasuna eta Familia-aldekoa > Gaia: Eragileak eta Onuradunak /Baldintzak

      Erretiro edo ezintasun iraunkorreko pentsiodunen seme-alabak, 45 urtetik gorakoak, ezkongabeak, alargunak, epai bidez banadurik edo dibortziatuak, familiartekoen aldeko pentsioaren onuradunak izan daitezke, hildakoa luzaroan zaindu eta berarekin eta bere kontura bizi izan direla egiaztatuta, hil aurreko bi urteko aurrerapenarekin.

      Eskura dauden ekintzak
    • Hildako pentsiodunaren familiak, badu ehorzketagatiko laguntza jasotzeko eskubiderik?
      Kategoria: Alarguntza, Zurztasuna eta Familia-aldekoa > Gaia: Eragileak eta Onuradunak /Baldintzak

      Kontribuzio-mailako erretiro edo ezintasun iraunkorreko pentsiodunaren heriotzak, ehorzketagatiko gastuak izan dituztenek laguntza gisa zenbateko bat jasotzeko eskubidea eragingo du.

      Eskura dauden ekintzak
Complementary Content
${loading}