Kategoria:
> Gaia:
Gizarte Segurantzako pentsioak enbarga daitezke, Prozedura Zibilaren Legearen 607art. aurreikusi eslalaren arabera, betiere prestazioaren zenbatekoak indarrean den LGSren zenbatekoa gainditzen badu.
Soldatak, pentsioak edo ordainketak izaera publikoko deskontu etengabe edo iragankorrek kargaturik baleude, zergei buruzko edo Gizarte Segurantzako araudiaren arabera, titularrak jaso beharreko zenbateko garbia, hauek deduziturik, izango da enbargoa arautzeko balioko duena.
Arau orokorretik kanpo dira elikagaien ordainketara kondenatu epaia betetze oro, asetzeko beharra Legetik zuzenean datorrenean, ezkontide edo seme-alabei zorretan diren elikagaiei buruzko nulitate, banantze edo dibortzio prozesuetan diren epaien aurretiazko erabakiak. Kasu hauetan eta dagokien zuhurtasunezko neurrietan, organo judizialak enbarga daitekeen zenbatekoa zehaztuko du.