MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Langileak

Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak  » Familia laguntzak » Seme-alaba jaiotzeagatiko prestazio ekonomikoa, familia ugarien, guraso bakarreko familien eta ama ezinduen kasuetan

Seme-alaba jaiotzeagatiko prestazio ekonomikoa, familia ugarien, guraso bakarreko familien eta ama ezinduen kasuetan

Izapideak eta Kudeaketak atalera jo bertsio erraztua ikusteko.

Familia ugarietan seme-alaben jaiotzarengatik edo adopzioarengatik onartzen den oroharreko ordainketa bakarreko prestazio ekonomikoa, edo arrazoi horregatik, izaera hori hartzen dutenak guraso bakarreko familietan eta amek % 65eko eta hori baino handiagoko ezintasuna duten kasuetan; betiere diru-sarreren maila jakin bat gainditzen ez bada.

Ez da onartzen prestazioa familia-harrera kasuetan.



Kausatzaileak izango dira 2007/11/16tik aurrera familia ugarian jaiotako edo adoptatutako seme-alabak edo, arrazoi hori dela eta, izaera hori hartuko dutenak, guraso bakarreko familian edo amak %65eko edo gehiagoko ezintasuna duten kasuan, betiere jaiotza Espainiako estatuan gertatu bada edo adopzioa dagokion Espainiako agintaritzak eratu badu edo onartu badu. Ondorio horietarako:

  • Jaiotakotzat hartuko da gizaki itxura duen eta amarengandik at 24 orduz bizi den umekia  (Kode Zibileko. 30. artikulua).

  • Familia ugaritzat hartzeko, familia ugariak babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legean ezarritakoa hartuko da.

  • Guraso bakarreko familiatzat hartuko da ?guraso bakarrak? eratutakoa, eta harekin jaiotako edo adoptatutako semea edo alaba bizi dena, sostengatzaile bakarra bera izanik.

IGO



Guraso edo adoptatzaileak, semea edo alaba jaiotzeagatik edo adoptatzegatik, betiere, baldintza hauekin:

  • Legez Espainiako lurraldean bizitzea.
  • Ezarritako mugak gainditzen dituen edozein izaeratako urteko diru-sarrerarik ez jasotzea. Bizikidetza kasuetan, gurasoen edo adoptatzaileen sarreren baturak ezarritako mugak gaindituko balitu, horietako inor ez da hartuko onuradun gisa.
  • Izaera honetako prestazioetarako eskubiderik ez izatea babes-ekintzako beste edozein erregimenetan.

IGO



  • Familia ugarien kasuan, onuraduna izango da::
    • Bizikidetza baldin badago, gurasoetako edo adoptatzaileetako edozein, biak ados jarrita. Adostasunik ezean, ama izango da onuraduna.

    • Guraso edo adoptatzaileen elkarbizitzarik ezean, seme-alaben zaintza eta kustodia duena izango da onuraduna.

  • Familia guraso bakarren kasuan: jaiotako edo adoptatutako seme-alabarekin bizi den gurasoa izango da onuraduna, familiako sostengatzaile bakarra bera bada.

  • Ezintasuna duten amen kasuan: %65eko edo gehiagoko ezintasuna egiaztatzen duen ama izango da onuraduna.

  • Seme-alaba bi gurasoez umezurtz geratuz gero edo utzita badago, legez haren kargu egingo den pertsona fisikoa izango da onuraduna.

IGO



  • Laguntza ordainketa bakarrean izango da, eta zenbatekoa 1,000.00 eurokoa, beti ere onuradunaren diru-sarrerek ezarri muga gainditzen ez dutenean.

  • Zenbatekoa aldeen arabera: Urteko jasotako edozein izaeratako diru-sarrerek ezarri muga gainditzen badute, (Lm) baina muga honi diru-laguntzaren zenbatekoa gehituta (LM) txikiagoak badira, abonatu beharreko zenbatekoa onuradunak jaso doru-sarreren eta orotako zenbatekoaren arteko aldea izango da.

  • Ez da prestazioa jasotzeko eskubiderik egongo aurreko paragrafoak aipatzen duen aldea 24,25 euro baino gutxiagokoa denean.

FAMILIA EZ UGARIAK
SEME-ALABAK ARDURAPEAN DIRU-SARREREN GUTXIENEKO MUGA URTEKO ESLEIPEN OSOA (A)(1) GEHIENEKO MUGA (LM) Diru-sarrerak > Lm < LM (2) ALDEENGATIKO URTEKO ESLEIPENA (D) (3) DIRU-SARREREN GEHIENEKO MAILA (4)
1 11.376,66 1.000,00 12.376,66 12.376,66 -I> = 24,25 12.352,41
2 13.083,16 1.000,00 14.083,16 14.083,16 -I> = 48,50 14.034,66
3 14.789,66 1.000,00 15.789,66 15.789,66 -I> = 72,75 15.716,91
4 16.496,16 1.000,00 17.496,16 17.496,16 -I> = 97,00 17.399,16
5 18.202,66 1.000,00 19.202,66 19.202,66 -I> = 121,25 19.081,41
6 19.909,16 1.000,00 20.909,16 20.909,16 -I> = 145,50 20.763,66
7 21.615,66 1.000,00 22.615,66 22.615,66 - I> = 169,75 22.445,91
8 23.322,16 1.000,00 24.322,16 24.322,16 -I> = 194,00 24.128,16
9 25.028,66 1.000,00 26.028,66 26.028,66 - I> = 218,25 25.810,41
10 26.735,16 1.000,00 27.735,16 27.735,16 - I > = 242,50 27.492,66
n Lm = 11.376,66 + +1.706,5
(n - 1)
A  = 1.000,00  LM  = Lm + A  D  = LM - I  D > = 24,25 euro/urtean/seme-alabako Gehienezko maila =
LM  - (24, 25 n)


FAMILIA UGARIAK
SEME-ALABAK ARDURAPEAN (n) GUTXIENEKO MUGA (Lm) Diru-sarrerak <Lm> URTEKO ESLEIPEN OSOA (A)(1) GEHIENEKO MUGA (LM)Diru-sarrerak > Lm < LM (2) ALDEENGATIKO URTEKO ESLEIPENA (D) (3) DIRU-SARREREN GEHIENEKO MAILA (4)
3 17.122,59 1.000,00 18.122,59 18.122,59- I> = 72,75 18.049,84
4 19.895,98 1.000,00 20.895,98 20.895,98- I> = 97,00 20.798,98
5 22.669,37 1.000,00 23.669,37 23.669,37- I> = 121,25 23.548,12
6 25.442,76 1.000,00 26.442,76 26.442,76-I> = 145,50 26.297,26
7 28.216,15 1.000,00 29.216,15 29.216,15- I> = 169,75 29.046,40
8 30.989,54 1.000,00 31.989,54 31.989,54- I> = 194,00 31.795,54
9 33.762,93 1.000,00 34.762,93 34.762,93-I> = 218,25 34.544,68
10 36.536,32 1.000,00 37.536,32 37.536,32-I> = 242,50 37.293,82
n Lm  = 17.122,59 + 2.773,39 (n-3) n I>=  3 A= 1.000,00 LM = Lm + A D  = LM  - I, betiere D = 24,25 euro/urtean/seme-alabako edo hartutako adingabeko Gehieneko maila =
LM -  (24,25 n )

APLIKAZIO-ARAUAK:

  • (1) Prestazio osoa jasoko da (A), urteko diru-sarrerak (d) gutxieneko mugaren (gm) parekoak edo gutxiago baldin badira seme-alaben kopuruaren arabera.
  • (2) Gehienezko muga konputagarria (LM) aldeen araberako esleipena (D) dagokion egiaztatzeko. Gehienezko muga gutxienezkoa gehi 1.000 I , hau da, LM=Lm+1.000€. 
  • (3) Aldeengatiko laguntza (D) ez da aitortuko LMren eta jasotako diru-laguntzen (I) arteko aldea zehaztu zenbatekoak baino txikiagoa denean.
  • (4) Urteko diru-sarrerak zenbateko hauek baino handiagoak direnean, ez da laguntzarik jasoko.

IGO



Prestazioa bateragarria da honekin:


IGO



  • Guraso edo adoptatzaile biengan familia-laguntza jasotzeko baldintzak ematen direnean, laguntza jasotzeko eskubidea haietako baten alde baino ez da aitortuko.


  • Prestazioa bateraezina izango da guraso edo adoptatzaileetako batek gainerako gizarte-babeseko erregimen publikoetan (MUFACE, ISFAS, MUGEJU?) ezarritako antzeko laguntzaren bat jasotzen badu.


  • Onuradunek gizarte-babeseko erregimen publiko ezberdinetan eragile beragatik laguntza bera jasotzeko eskubidea dutenean, bietako bat aukeratu beharko dute.

IGO



ONDOKO DOKUMENTUEN JATORRIZKOA ETA INDARREAN DAGOENA ERAKUTSI:

  1. Espainiarrek:Eskatzailearen eta beste guraso adoptatzailearen Nortasun Agiri Nazionala (NAN).

  2. Atzerritarrek:

    • EBko herritarrak/|EEE    edo Suitza: Batasuneko herritar erregistroaren ziurtagiria edo indarrean dagoen nortasun agiriarekin edo pasaportearekin batera behin betiko izaerarekin bizitzeko eskubidearen ziurtagiria (|artikuluak.  7,1 eta 10,1 |ED  otsailaren 16ko 240/2007).

    • EB/EEEko edo Suitzako herritarren familiako kideak, Estatu hauetakoren bateko naziontasuna ez badute: Batasuneko herritarraren familiako egoiliar txartela edo txartela eskatu izanaren ziurtagiria (artikuluak. otsailaren 16ko 240/2007 EDko 8 eta 10,3).

    • EB/EEEkoak edo Suitzakoak ez direnak eta lurralde nazionalean bizi direnak:

      • Atzerritarren nortasun-agiria (ANA) eskatzaile, beste guraso eta kausatzaileentzat edo aldi baterako edo behin-betiko egoitza baimena, halakorik behar denean.

      • Nortasun-agiri eskaera edo bizileku-baimena, EB, EEE edo Suitzako nazionalak ez direnen Espainian jaiotako seme-alabentzat.

      Atzerritarren identifikazio-zenbakia (AIZ) kasu guztietan.

    ONDOKO DOKUMENTUEN JATORRIZKOA ETA INDARREAN DENA ETA KONPULTSATUTAKO FOTOKOPIAK EDO ONDOREN KONPULTSATZEKO KOPIAK AURKEZTU:

  3. Onuradunen eta kausatzialeen errolda ziurtagiria (2006ko apirilaren 28ko 523/2006 EDn aurreikusitako kasuetan bakarrik).

  4. Dagokion Erregistro Zibilak luzatutako Familia liburua edo seme-alaben jaiotza-agirien Ziurtagiri laburtua.

  5. Sarreren ziurtagiria. Behar izanez gero, eskarian azaldutako errenten maila egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du.


    HAUETAKO EGOERAREN BATEAN EZ BADA BAKARRIK:

  6. Banantze judizial edo dibortzio kasuetan:Egoera hauek egiaztatzen dituen ebazpen judiziala edo seme-alaben zaintza ebazten duen agiria.

  7. Ezintasuna duten seme-alaben kasuan:Komunitate Autonomoko erakunde eskudunak edo IMSERSOk emandako baliaezintasun titulua.

  8. Familia ugarien kasuak: familia ugariaren titulua.

  9. Ama ezindua den kasuak:Komunitate Autonomoko erakunde eskudunak edo IMSERSOk emandako baliaezintasun titulua.

IGO



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa