
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen kotizazioa/diru-bilketa » Erregimenak » Langile autonomoen Erregimen Berezia » Informazio orokorra » Zenbat kotizatu behar da?
Zenbat kotizatu behar da?
Kuota
Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kopuruak, kuota deitutakoak, kotizazio-oinarriari tasa aplikatuz kalkulatzen dira.
Kotizazio-oinarria
Erregimen Berezi honetan dagokion gehienekoaren eta gutxiengoaren artean langileak aukeratutakoa izango da kotizazio-oinarria.
2011. urtean aukeratutako oinarriak hilean gutxieneko ondoko kotizazio-oinarria izango du: 850,20 eta gehieneko ondokoa: 3.230,10.
2011ko urtarrilaren 1ean 48 urtetik beherakoak diren langileek aukeratutakoa izango da, gutxieneko eta gehieneko oinarrien mugen barruan.
Halaber, oinarriak hautatzeko aukera bera izango dute egun horretan 48 eta 49 urte dituzten eta 2010eko abenduan hilean 1.665,90 euro edo handiagoko kotizazio-oinarria izan duten edo erregimen berezi horretan alta hartzen duten langile autonomoek. Kotizazio-oinarria hilean 1.665,90 eurokoa baino txikiagoa bada, ezin izango dute aukeratu 1.682,70 euro baino handiagoa den oinarria, aukera hori erabiltzen badute salbu, betiere 2011ko ekainaren 30aren aurretik, edo negozioaren titularraren alarguna bada, haren heriotza dela-eta negozioaren ardura hartu eta 48 edo 49 urterekin Erregimen Berezi horretan alta eman behar izan duelako. Kasu horretan ez da mugarik egongo.
2010eko urtarrilaren 1ean 50 urte edo gehiago beteak dituztenean, kotizazioaren oinarria hilean 1.682,70 eta 916,50 euro bitartean egongo da, haren heriotzaren ondorioz, ezkontidearen negozioaren buruan jarri behar izan duenean ezik eta, ondorioz, LAEB, 45 urte edo gehiagorekin, alta eman duenean, kasu horretan 850,20 eta 1.682,70 euro bitartean kotizatuko dituelarik.
Izan ere, Erregimenean alta emango duten autonomoen kotizazio oinarriak eta 50 urteak baino lehenago Gizarte Segurantzaren Sistemaren edozein Erregimenetan kotizatu dutenean, 5 urte edo gehiagoz, ondorengo arauak jarraituko dituzte:
- Egiaztatu den azken kotizazio-oinarria hileko 1.665,90 eurokoa edo txikiagoa izan denean, 850,20 eta 1.682,70 euro bitarteko oinarria kotizatu beharko du.
- Egiaztatutako azken oinarria hileko 1.665,90 eurokoa baino handiagoa izan denean, hileko 850,20 euroren eta Erregimen Berezi horren gehienezko kotizazio-oinarria gehitu den portzentaje berean (ehuneko 1,00) areagotutako zenbatekoaren arteko oinarria kotizatu beharko du.
Horretarako, egiaztatutako azken oinarri gisa hartzen da langileak kotizatu duen azken oinarria, 50 urte bete baditu eta ez baditu ere bai.
Kalean edo etxeetan saltzen duten langileek (CNAE 09.4781, 4782, 4789 eta 4799) kotizatzeko oinarri minimo gisa aukeratu ahal izango dute Erregimen orokorrean - 850,20 euro hilean- edo hilean 748,20 euroko kotizazio-oinarria.
Etxeetan saltzen duten autonomoek (CNAE 09.4799 - etxerako txikizkako salmenta) kotizatzeko oinarri minimo gisa aukera dezakete Erregimen orokorrean zehaztutakoa - hilean 850,20 euro - edo hilean 467,70 euroko kotizazio-oinarria.
Erosleen dirua zuzenean jasoko duten kalean saltzeko Lan Elkarteen Kooperatubetako bazkide langileak, Gizarte Segurantzari dagokionez, Norberaren Konturako Langilen edo Autonomoen Erregimen Berezian sartuko dira.
Erregimenean, oro har, ezarritako gutxieneko kotizazio-oinarria aukeratu ahal izango dute, hilean 850,20 euro, edo hilean 748,20 euro, salmenta ibiltaria merkatu tradizionaletan edo merkatu txikietan egiten dela eta salmenta-ordutegia egunean 8 ordukoa baino gutxiagokoa dela egiaztatzen badute. Kasu horretan, hilean 850,20 euroko edo 467,70 euroko oinarriak aukera ditzakete. Oinarri aukeraketa hori, merkatu tradizionaletan edo merkatu txikietan, egunean zortzi ordu baino gutxiagotan salmenta ibiltarian jarduten duten pertsonei ere aplikatuko zaie, betiere establezimendu finkorik ez badute, eta saltzen dituzten gai edo produkturik ez badituzte ekoizten.
Edozein kasutan ere, Lan-istripuen eta gaixotasun profesionalen kontingentzien kotizaziorako, abenduaren 28ko, 2007 urterako Estatuko Aurrekontu Orokorren, 42/2006 Legearen laugarren xedapen osagarrian zehaztutako primaren tarifaren tasak aplikatuko dira aukeratutako oinarriaren gainean, abenduaren 23ko, 2010eko Estatuko Aurrekontu Orokorren, 26/2009 Legearen zortzigarren azken xedapenaren arabera idatzitakoa, eta enpresak ordaindu beharko ditu, haien arabera, haien ondoriozko kuotak.
Saldu bakarrik egiten duten langileek edo bazkide langileek oinarri minimo zehatz horiek erabili ahal izango dute, saltzen duten produktuak egiten dituztenek ezik.
Erregimen Berezian alta ofizioz egin zaien langileen kasuan, Gizarte Segurantzaren ofiziozko bajaren edo besteentzat lan egiten duten langileen beste erregimen batetiko bajaren ondorioz denean, alta emandako unean edozein adin duelarik, kotizazio-oinarri berarekin jarraitu edo aurreikusitako arauen arabera, Erregimen Bereziaren arabera dagozkien oinarriak aukeratu ahal izango dute.
Kotizazio Aginduaren lehen xedapen iragankorraren arabera, erregimen berezi horretan dauden langileak, kotizazio-oinarri berriak indarrean sartzen diren unean, ordura arte erabil zitezkeen oinarri maximoak aukeratu dituztenean, otsailaren 28ra arte aukeratu ahal izango dute kotizatzen ari direnen eta aplika dakiozkeen gehienezko mugaren artean, eta errekargurik gabe ordaindu ahal izango dituzte martxoaren 31ra arte. Aukeratutako oinarri berriak 2011ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.
Uztailaren 11ko 20/2007 legean, Langile Autonomoaren Estatutuarena, menpekotasun ekonomikoko langilearen irudia sortu zen, oinarrian bezero batentzat bakarrik lan eginez, idatzizko kontratu bat medio, bere irabazien ehuneko 75 gutxienez hartatik lortzen dutenentzat.
Otsailaren 23ko 197/2009 Errege Dekretuak kontratu horren araudia garatzen du.
Langile horientzat kotizazio-oinarri desberdinak zehazteko aukera hori, Estatutuan biltzen dena, ez da 2011ra arte arautu.
Babesteko ekintzari dagokionez, langile horiek kontingentzia arrunten eta lan istripuen zein lan gaixotasunen aldi baterako ezintasuna derrigorrez estaltzen dute, eta horiengatik ez dute kotizatuko.
Kotizazio-oinarria aldatzeko eskaera:
Beraientzat lan egiten duten langileek edo autonomoek, urtean bi aldiz alda dezakete kotizazio-oinarria, eta beste bat aukeratu, arauan zehaztutakoen artean, beti ere Gizarte Segurantzaren Probintziako Zuzendaritzan eskatzen dutenean, haren Administrazioan edo Interneteko Zerbitzuaren bitartez, maiatzaren 1aren ondoren, eta uztailaren 1ean sartuko da indarrean, eta azaroaren 1aren ondoren, eta eragina hurrengo urteko urtarrilaren 1ean hasiko dira. Eskakizuna Egoitza Elektronikoa>Hiritarrak>Ziurtagiri digitala eta SILCON Ziurtagiria duten Zerbitzuak atalaren bitartez egin ahal izango da. Kotizazio-Oinarrien aldaketa-eskaera (Autonomoak)
LAEB-ren oinarri maximo horietako bat kotizatzen badaude, oinarria maximoak areagotzen diren portzentaje berean automatikoki areagotzea eska dezakete, gehienezko mugaren topearekin. Gutxieneko oinarriengatik kotizatzen ez denean ere, oinarria maximoak areagotzen diren portzentaje berean automatikoki areagotzea eska daiteke, langileari aplika dakiokeen gehienezko mugaren barruan.
Urte bakoitzeko azaroaren 1a baino lehen egindako eskaerak hurrengo urteko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean.
Aukera horiek ukatu ahalko dira epe berean, eta eskaera egindako urteko abenduaren 31tik aurrera jarriko da indarrean.
Hobariak kotizazioan.
65 urte edo gehiago duten langile autonomoek, 35 urtez edo gehiagoz efektiboki kotizatu dutela ziurtatzen dutenean, kuotak ordaindu beharra kenduko zaie, aldi baterako ezintasun edo lan kontingentzien kasuan ezik, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren hogita hamabigarren xedapen osagarrian zehaztutakoaren arabera.
Ondorioz, aldi baterako ezintasuna estalita ez duten langile autonomoek, aipaturiko eskakizunak betetzen dituztenean, ez dute zertan kotizaziorik ordaindu beharko.
Kontingentzia hori aplikatzea aukeratu zuten langile autonomoek 100eko 3,30 tasa aplikatu beharko dute eta lan kontingentziengatik dagokien prima ordaindu beharko dute, haiek aukeratu dutenean.
Hala ere, arauak bildutako beharra kentze horri dagokionez, langile autonomoak aurretik kotizatzen zuen moduan jarraitu ahal izango du.
RETAn sartutako (Lan Elkarteko Kooperatinen langile bazkideak barne) langileei Langile Autonomoaren Estatutua indarrean sartu zenetik, 30 urte edo gutxiago baldin badituzte (35 baino gutxiago, emakumezkoen kasuan), altaren eraginetarako datatik hurrengo 15 hilabeteetan dagokion gertakari arrunten kuotaren gaineko beherapena aplikatuko zaie, gutxieneko kotizazio-oinarriaren indarrean den gutxieneko tipoa aplikatuta ateratzen den kuotaren %30aren parekoa (% 29,80 edo % 29,30 jarduera uzteagatiko babesari lotuta badago), eta aurreko beherapena bukatu eta hurrengo 15 hilabeteetan zenbateko bereko hobaria.
Gizarte Segurantzaren aurrekontuen kargura izango da murrizketa hori, eta hobaria Estatuko Enpleguko Herri Estatuko aurrekontuen kargura (Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren hogeita hamabosgarren xedapen osagarria).
Hobariak hasierako alta bada edo 2005eko urtarrilaren 1aren ondoren jarduerari berriro ekin dionaren Erregimenean alta ematen denean. Alta hori ondoriozkoa izan dadin, ez da jarraitua izango, eta aurreko bajaren eta hurrengo altaren eraginkortasunaren artean hilabetea egon beharko du.
Guztira 30 hilabete iraun beharko ditu, etenik gabekoak, epe horren barruan Erregimenean izandako baja-epeen kopuruak eraginik ez duelarik, eta 30 hile gisa zenbatuko direnak.
Amatasuna dela eta, norbere konturako jarduera eten eta dagokien atsedenaldia gozatu duten emakumezko langile autonomoek, erditu osteko bi urteetan atzera ere jarduerara bueltatuko balira, hamabi hilabetetan kotizazio-tasari Erregimenean indarrean den gutxieneko oinarria aplikatuta lortu gertakizun arruntengatiko kuotan %100eko hobarirako eskubidea izango dute. Kotizazioaren onura hau jaso ahal izateko, langileak, gutxienez, erditu eta 42 egun naturaleko atsedenaldia (sei aste) burutu beharko ditu.
Norbere konturako jarduera etetea ez da zertan behin betikoa izan behar (LAAB baja); izan ere, aldi baterakoa izan daiteke (amatasunagatiko atsedenaldia).
Amatasuna, adopzioa, harrera, aitatasuna, haurdunaldia bitarteko arriskua edo edoskitze naturala bitarteko arriskuagatiko atsedenaldiak direla eta, langabetuekin egindako hobaritutako bitarteko izaerako lan-kontratuen bidez ordezkatutako langile autonomoek (irailaren 4ko 11/1998 Errege Lege-Dekretua), dagokion gutxieneko oinarriaren gainean Erregimen honetan derrigorrezkoa den oinarri minimoaren kotizazio-tasa aplikatuta lortu kuotaren %100eko hobarirako eskubidea izango dute.
Hobari hauek epealdi honetan jardueraren etetea eta ordezkoaren bitarteko izaerako lan-kontratuak dirauen bitartean aplikatuko dira, hala badagokio, etenaldiko gehieneko mugarekin.
Merkataritza, ostalaritza, turismoa eta industriako sektoreetako berariazko jardueretan diharduten langile autonomoek , lanaldi osoan lan egiten dutenak, elkarteko lan kooperatibetako langile bazkideak barne (energia eta ura sektoreetan izan ezik), Ceutan eta Melillan bizi eta lan egiten dutenek, bi urtean gertakizun arruntengatiko kuotan %40eko hobaria izango dute, otsailaren 20ko 471/2004 TAS Agindua indarrean sartu zen hurrengo hilabeteko lehen egunetik aurrera, aplikaziorako arauak ezartzen direnekoa, martxoa/2006 kitapen epera arte, berau barne.
Martxoaren 5eko 530/2010 GET Aginduak hobari hauen aplikatzea luzatzen du, martxoa/2012 kitapen epera arte, berau barne.
LAABn hasierako alta diren ezinduek, Erregimeneko gutxieneko oinarriari indarrean den tasa aplikatuta lortu kuotan %50eko hobarirako eskubidea izango dute, alta izan osteko 5 urteetan.
Bere aurrekontuetan hobari hori barne hartzen duen Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak ezarritako irizpidearen arabera, alta, hasierakotzat hartzeko, Erregimeneko hasierakoa izan behar du (alta hasierako kontzeptuaren interpretazio zorrotza).
Irabazi horiek LAABen barnean dauden Elkarlaneko kooperatiben barnean dauden langile bazkideei ere aplika daitezke, ondorengo baldintzak betetzen badituzte.
Gizarte Segurantzan epetik kanpo alta emango duten langile autonomoei, ez zaie hobaririk aplikatuko kotizazioan, beraz, alta eman aurreko aldiei dagozkien kuotak ordainduta, epetik kanpo egin denean, haietan sartzeko Gizarte Segurantzaren betebeharrak ezagutzen direla ez baita onartuko.
2008ko urtarrilaren 1a baino beranduago nekazal jardueran eta Sistema Berezian barneratu diren langileak, une horretan 40 urte edo gutxiago dutenean, eta nekazaritzako ustiategiko titularra haren ezkontidea denean, nahitaez estali beharreko kontingentzia arruntengatiko kotizazioan aplikatuko zaio 100eko 18,75 tasa oinarri minimoari 5 urtetan aplikatzearen ondoriozkozko murrizketa.
Salmenta ibiltarian aritzen diren elkartutako lan kooperatibetako bazkide langileek, 2009. urterako abenduaren 23ko 2/2008 Legearen 120.4.8. artikuluaren arabera, 2010eko abenduaren 31 aurretik Langile Autonomoen Erregimen Berezian sartuta badaude, 2011. urtean sartu beharreko kuotan ehuneko 50eko murrizketa izateko eskubidea izango dute.
Murrizketa hori izateko eskubidea ere izango dute 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera jarduera hasi eta Erregimen Berezian sartuta geratu diren salmenta ibiltarian aritzen diren elkartutako lan kooperatibetako bazkide langileek.
Murrizketa hori, aukeratutako gutxieneko oinarriari aplika daitekeen kotizazio-tasa (% 29,80 edo % 29,30, interesduna jarduera uzteagatiko babes sistemaren barruan badago) aplikatzearen ondorioz sortzen den kuotari aplikatuko zaio.
Aldi berean besteentzat lan egin duten langile autonomoek, 2010ean kotizatu dutenean, jarduera anitzeko erregimenean kontingentzia arruntengatik, eta kontuan izanik enpresaren ekarpenak, Erregimen Orokorrean langileari dagozkionak, eta Erregimen Bereziari dagozkionak, 10.860,00 euro edo gehiagokoa, eskubidea izango dute ehuneko 50 bueltan jasotzeko artutako kotizazioak kantitate hori baino handiagoak direnean, Erregimen Berezian ordaindutakoaren ehuneko 50 izango dena gehienez, nahitaez estali beharreko kontingentzia arruntengatiko kotizazioaren arabera.
10.860,00 euroak zenbatzeko, adierazi beharra dago atzeratu ahal izango diren kantitateak ez direla kontuan hartuko.
Interesatuak eskatuta egingo da itzulera, eta eskaera 2011ko lehen hiruhilabetean egin beharko du.
Kotizazio mota.
2011. urtean, Erregimen Berezi hori % 29,80koa izango da, edo % 29,30ekoa interesduna jarduera uzteagatiko babes-sistemaren barruan badago. Interesdunak aldi baterako ezgaitasun-babesik ez duenean, Erregimen horretako kotizazio-tasa % 26,50ekoa izango da.
Lan-istripu eta -gaixotasunen kontingentziak estalita dituzten langile autonomoen jarduera uzteagatiko berariazko babes-sistema ezartzen duen abuztuaren 5eko 32/2010 Legaren arabera, aipatutako kontingentzia estaltzeko ezarritako kotizazio-tasa % 2,2koa da. Jarduera uzteagatiko babes-sistemaren barruan dauden langile autonomoek % 0,5 puntuko murrizketa izango dute kontigentzia arruntek sortutako adldi baterako ezgaitasun-estalduragatiko kotizazioan.
Lan-istripuen eta gaixotasun profesionalen kontingentzien kotizaziorako, abenduaren 28ko, 2007 urterako Estatuko Aurrekontu Orokorren, 42/2006 Legearen laugarren xedapen osagarrian zehaztutako primaren tarifaren tasak aplikatuko dira, abenduaren 23ko, 2010eko Estatuko Aurrekontu Orokorren, 26/2009 Legearen hamahirugarren azkn xedapenaren arabera idatzitakoa, eta enpresak ordaindu beharko ditu, haien arabera, haien ondoriozko kuotak.Primen tarifa - Laugarren Xedapen Osagarria.
Lan istripuen eta an gaixotasunen kontingentziak ez estaltzea aukeratu duten langileek %0,10eko kotizazio osagarria aplikatu beharko diote aukeratutako kotizazio-oinarriari, haurdunaldiko arriskuaren eta edoskitze naturalean arriskuarengatiko prestazioak finantzatzeko.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





