
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Pentsiodunak
Hemen zaude: Hasiera » Pentsiodunak » Pentsioak » Modalitateak / Motak
Modalitateak / Motak
-
Iraupen mugagabea duten prestazio ekonomikoak dira, nahiz eta beti horrelakoak ez izan. Prestazio horiek jasotzeko, oro har, harreman juridikoa izan behar da Gizarte Segurantzarekin (kotizazioko gutxieneko aldia egiaztatu behar da zenbait kasutan...) baldin eta exijitutako gainontzeko baldintzak betetzen badira.
-
Bere zenbatekoa zehazten da langileak eta enpresaburuak eginiko ekarpenen arabera, besteen konturako langileak badira, dena delako pentsioaren oinarri erregulatzailearen ondorioetarako kontuan hartutako aldian.
-
Gizarte Segurantzako Araubide Orokorraren eta Araubide Berezien ekintza babeslearen barruan, kasu eta modalitae bakoitzean egon daitezkeen salbuespenak salbuespen, dagokion araubide bereziaren barruan honako pentsioak adierazten dira:
-
Erretiroarengatik: erretiro arrunta, erretiro aurreratua mutualista izaera edukitzeagatik, erretiro aurreratua mutualista izaera eduki gabe, erretiro aurreratua gutxineko adina murrizteagatik jarduera neketsuak, toxikoak eta osasgungaitzak egin dituelako, langile ezgaituen erretiro aurreratua, erretiro partziala, erretiro malgua eta 64 urtetako erretiro berezia
-
Ezgaitasun iraunkorrarengatik: totala, absolutua eta elbarritasun handia.
-
Hiltzeagatik: alarguntza, zurztasuna eta senitartekoen alde.
-
Zahartzaroko eta Baliaezintasuneko Derrigorrezko Aseguruaren Ekintza babeslearen barruan (ZBDA), honako pentsioak aipatzen dira:
-
Zahartzaroa.
-
Baliaezintasuna.
-
Alarguntza.
Babesteko moduko behar egoeran dauden eta bizitzeko behar beste baliabide ez duten herritarrei (legearen arabera ezarritako baldintzei jarraiki) eskaintzen zaizkien prestazio ekonomikoak dira. Berdin da inoiz ez duten kotizatu edota, kotizatuta ere, kontribuzio mailako prestazioak jasotzeko adina denbora metatu izan ez. Honakoak dira modalitate honetako pentsioak:
Autonomia erkidego bakoitzeko erakunde eskudunek eta Zaharren eta Gizarte Zerbitzuetako Institutuko zuzendaritza probintzialek kudeatzen dituzte pentsio ez kontributibo horiek (IMSERSO) Ceuta eta Melilla hirietan.
| Bandera | Autonomia Erkidegoa | Bandera | Autonomia Erkidegoa | Bandera | Autonomia Erkidegoa | Bandera | Autonomia Erkidegoa |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | Andaluzia | ![]() | Gaztela-Mantxa | ![]() | Galizia | ![]() | Murtzia |
![]() | Aragoi | ![]() | Gaztela eta Leon | ![]() | Balear Uharteak | ![]() | Nafarroa |
![]() | Asturias | ![]() | Katalunia | ![]() | Errioxa | ![]() | Euskadi |
![]() | Kanariak | ![]() | Ceuta | ![]() | Madril | ![]() | Valentziakoa |
![]() | Kantabria | ![]() | Extremadura | ![]() | Melilla |
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.
























