MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Izapideak eta Kudeaketak

Hemen zaude: Hasiera » Izapideak eta Kudeaketak » Edoskitze naturala bitarteko arriskuagatiko prestazioa

Edoskitze naturala bitarteko arriskuagatiko prestazioa



IGO




Helburua:

Edoskitze naturala bitarteko epea dela eta, lan-kontratua etetean galtzen diren errenten galera betetzea helburu duen prestazio ekonomikoa,  langilea bere egoerarekin bateragarria den lanpostuz edo jardueraz aldatu behar denean, aldaketa hori teknikoki edo objektiboki ezin denean egin edota ezin denean eskatu arrazoizko  kontuak direla eta.

Onuradunak / Baldintzak:

Inoren konturako edo norbere konturako langileak, Gizarte Segurantzako edozein Erregimenetan sartuta, lan jarduera eteteagatik edo lan kontratuaren etendura egoeran daudenak, edoskitze naturala bitarteko arriskuan, eta eskatutako baldintzak betetzen dituztenak:

  • Afiliatuta eta altan izatea.
  • Kuoten ordainketan egunean izatea, kotizatzeko betebeharra duten langileen kasuan.

Informazio gehiago onuradunei eta baldintzei buruz

Edukia/zenbatekoa:

Dagokion oinarri-arautzailearen  %100aren pareko sorospena, laneko gertakizunek eragindako ABE ezarritakoaren parekoa izango da.

Ordainketa egitean, Gizarte Segurantzaren kotizazioen zenbatekoak kenduko dira eta PFGZ-aren atxikipenak ere.

Iraupena / Iraungipena:

Langilearen edota fetuaren osasuna babesteko beharrezkoa den epean ordainduko da, eta ordainketa amaituko da:

Inoren konturako langileak:

  • Seme-alabak 9 hilabete betetzen dituenean.
  • Aurreko lanpostura edo bere egoerarekin bat datorren beste batean hasten denean.
  • Legezko arrazoiengatik lan-kontratua iraungitzeagatik.
  • Edoskitze naturala eten duelako.
  • Heriotzagatik.

Norbere konturako langileak:

  • Seme-alabak 9 hilabete betetzen dituenean.
  • Lan-jardueran berriro ere hastegagatik.
  • Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian baja emateagatik.
  • Heriotzagatik.

Galera / etetea:

  • Prestazioa lortzeko edo mantentzeko iruzurrak egitea.
  • Bere egoerarekin bateragarria ez den jarduera etetearen ondoren hasitako edozein lan hastea.
Inprimakiak:

Dokumentazioa:

Nortasuna eta eskubidea eragiten duten gertaerak egiaztatzeko beharrezkoak diren dokumentuak aurkeztuko dira.

Non izapidetu?

Eskaera eta behar den dokumentazioa aurkezteko Erakunde kudeatzailearen edozein Gizarte Segurantzaren Arreta eta Informazio zentrotara edo, hala badagokio, LI  eta LG  Mutuara jo behar duzu..

Erakunde eskuduna:

Prestazioaren kudeaketa eta ordainketa, interesdunak bizilekua duen Erakunde kudeatzailearen Zuzendaritza Probintzialari (INSS edo ISM), edo LI eta LGen Mutuari dagokio, arrisku profesionalak estaltzen dituen Erankundearen arabera .

Epeak:

Interesdunaren bizilekua dagoen probintziako Erakunde kudeatzailearen Zuzendari Probintzialak emango du ebazpena eta interesdunari jakinarazi beharko dio 30 eguneko epean.

Prestazioak jasotzeko eskubidea 5 urteko epean preskribatuko da, prestazioa eragin duen gertaera jazo ondorengo egunetik aurrera zenbatuta, alde batera utzi gabe aitorpenaren ondorioak eskaera egin aurreko hiru hilabeteetatik aurrera ematen badira.

Informazio gehiago epeei buruz

Beste datu interesgarri batzuk:

Ohiko galderak


IGO



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa