MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Izapideak eta Kudeaketak

Hemen zaude: Hasiera » Izapideak eta Kudeaketak » Haurdunaldiko Arriskuagatik prestazioa

Haurdunaldiko Arriskuagatik prestazioa



IGO




Helburua:

Prestazio  ekonomikoa, haurdunaldian bitarteko arriskuagatik lan kontratuaren  etete epean zehar sortzen den  errenten galera estaltzen saiatzen da, langileak  bere egoerarekin bateragarri den beste lanpostu edo jarduera   batera aldatu behar duenean,    aldaketa hori teknikoki edo objektiboki posible ez denean edo zergati justifikatuak direla-eta edo zentzuz exijitu ezin denean.

Onuradunak / Baldintzak:

Lan kontratua etete egoeran duten edo haurdunaldian bitarteko arriskuagatik jarduera profesionalaren etete egoeran dauden besteren edo norbere konturako langileak, exijitzen diren ondoko baldintzak betetzen badituzte:

  • Afiliatuta eta altan izatea.
  • Kuoten ordainketan egunean egon beharko dute erantzule zuzenak direnekoetan.

Informazio gehiago onuradunei eta baldintzei buruz

Zenbatekoa:

Dagokion oinarri-arautzailearen  %100aren pareko sorospena, laneko gertakizunek eragindako ABE ezarritakoaren parekoa izango da.

Ordainketa egitean, Gizarte Segurantzaren kotizazioen zenbatekoak kenduko dira eta PFGZ-aren atxikipenak ere.

Informazio gehiago zenbatekoari buruz

Iraupena / Iraungipena:

 

 

 

Diru-laguntza jasotzeko eskubidea  lan-kontratua edo haurdunaldian arrisku egoera dela eta baimena hasten den egun berean hasiko da, haurdunaren edo fetuaren osasuna babesteko beharrezkoa izango den denboraz ordainduko zaio eta amatasun atsedenaldia hasi aurreko egunean edo lanera itzuli aurreko egunean bukatuko da.

Eskubidea  ondoko arrazoiengatik buka daiteke:

  • Besteen konturako langileak: Amatasunagatik kontratua eten denean;  aurretik zuen lanpostura edo bere egoerarekin bateragarria den beste batera itzuli izanagatik; legezko arrazoiak direla eta kontratua eten delako; haurdunaldia eten delako; heriotzagatik.
  • Norbere konturako langileak:  Amatasun atsedenaldia hasi duelako;  lan jarduera  berriz  hasi duelako;  Gizarte Segurantzaren  Erregimen Berezian baja eman duelako; haurdunaldia eten delako;  heriotzagatik.

Baliogabetzea/ Etendura:

  • Iruzurrez jokatzen badu subsidioa lortu edo mantentzeko.
  • Edozein lan edo jarduera burutzea, norbere kontura edo besteenera, jarduera anitzeko kasuetan ezik.
Inprimakiak:

Eskaera-eredua.

Dokumentazioa:

Nortasuna eta eskubidea eragiten duten gertaerak egiaztatzeko beharrezkoak diren dokumentuak  aurkeztuko dira.

Non egin izapideak:

Eskaera eta behar den dokumentazioa aurkezteko Erakunde Kudeatzailearen  edozein Gizarte Segurantzaren Arreta eta Informazio zentrotara edo, hala badagokio, LI eta LGen Mutuara jo behar duzu.
Erakunde eskuduna:

Prestazioaren kudeaketa eta ordainketa, interesdunak bizilekua duen Erakunde kudeatzailearen Zuzendaritza Probintzialari (GSIN edo IIS),   LI eta LGen   Mutuari dagokio, arrisku profesionalak estaltzen dituen Erankundearen arabera.

Epeak:

Interesdunaren bizilekua dagoen probintziako Erakunde kudeatzailearen Zuzendari probintzialak emango du ebazpenaeta interesdunari jakinarazi beharko dio 30 eguneko epean.

Prestazioak jasotzeko eskubidea 5 urteko epean preskribatuko da, prestazioa eragin duen gertaera jazo ondorengo egunetik aurrera zenbatuta, alde batera utzi gabe aitorpenaren ondorioak eskaera egin aurreko hiru hilabeteetatik aurrera ematen badira. 

Informazio gehiago epeei buruz

Beste datu interesgarri batzuk:

Ohiko galderak


IGO



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa