Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Baldintzak, oinarri arautzailea, zenbatekoa eta mugak.

Baldintzak


  • Gizarte Segurantzan afiliatuak eta alta egoeran edo altara asimilatuta.
  • Gutxienez, 360 eguneko kotizazio-epea izatea langabeziako legezko egoeraren aurretiko sei urteen barruan edo kotizatzeko betebeharra amaitu zenean.
  • Langabeziako legezko egoeran egotea, enplegua aktiboki bilatzeko eta enplegu egokia onartzeko prestasuna egiaztatzea, Enpleguari buruzko otsailaren 28ko 3/2023 Legearen 3. artikuluak aipatzen duen jarduera-akordioa sinatuz.
  • Erretiro-pentsioa jasotzeko eskubidea izateko adin arrunta betetzeke izatea.
  • Enplegu zerbitzu publikoan lan-eskatzaile moduan izen emanda izatea

Jarduera-akordiotzat hartuko da enplegu zerbitzu publikoen eskatzailearen eta dagokion Enplegu Zerbitzu Publikoaren arteko akordio dokumentatua, zeinaren bitartez eskatzailearen enplegagarritasuna handitzeko eskubideak eta betebeharrak ezartzen diren, lehentasunezko taldeen beharrak kontuan hartuta, hala badagokio.

Laneratze egokitzat hartuko da langileak eskatzen duen lanbidean lanean hastea, haren prestakuntzaren, ezaugarri profesionalen, aldez aurreko esperientziaren edo lan-interesen arabera, bai eta bere ohiko lanbideari dagokiona edo bere gaitasun fisikoekin eta prestakuntza-gaitasunekin bat datorren beste edozein.

Azken bi kasuetan, gainera, eskaintzak lanpostua eskaintzen den sektorean ezarritakoaren pareko soldata izan beharko du.

Eskaintzen den lanpostua iraupen mugagabekoa izanen da, eta lanbidearteko gutxieneko soldata baino txikiagoa ez den soldata izanen du.

Borondatez onartutako jarduera-akordioaren esparruan, laneratze egokitzat hartuko da ere laneratzeko ibilbidean hitzartutakoa, lanpostu-erreserbarako eskubidea duen langile bat ordezkatzeko iraupen jakin batekoa barne, baldin eta kontratuan zehazten bada ordeztutako pertsonaren izena eta ordezkapenaren arrazoia, eta lanaldi partzialeko laneratzea. Esparru horretan bakarrik, laneratzea egokia izanen da eskaintzen den lanpostua langilearen bizitokia ez den herri batean kokatuta dagoenean.

Oinarri Arautzailea


180 lanegunetako langabezi ordainketaren batez bestekoa, aparteko orduen ordainketa kenduta.


Zenbatekoa


  • Oinarri Arautzailearen % 70 lehen 180 egunetan.
  • Oinarri Arautzailearen % 60 prestazioak irauten duen gainerako denboran.

Mugak


  • Gutxienekoa:

    • Seme-alabarik gabe: Eskubidea sortu den unetik indarrean dagoen hileko Eragin Anitzeko Errenten Adierazle Publikoaren (IPREM) % 80, seiren batean handituta (560,00 euro/hilean 2023an sortutako prestazioetarako).
    • Seme-alabekin: Eskubidea sortu den unetik indarrean dagoen hileko IPREMaren % 107, seiren bat handituta (749 euro/hilean 2023an sortutako prestazioetarako)
  • Gehienekoa:

    • Seme-alabarik gabe: Eskubidea sortu den unetik indarrean dagoen hileko IPREMaren % 175, seiren bat handituta (1225 euro/hilean 2023an sortutako prestazioetarako)
    • Seme-alaba batekin: Eskubidea sortu den unetik indarrean dagoen hileko IPREMaren % 200, seiren bat handituta (1400 euro/hilean 2023an sortutako prestazioetarako).
    • Bi seme-alabarekin edo gehiagorekin: Eskubidea sortu den unetik indarrean dagoen hileko IPREMaren % 225, seiren bat handituta (1575 euro/hilean 2023an sortutako prestazioetarako).

Lanaldi partzialeko lanik gabe geratuz gero, honela kalkulatuko da prestazioaren muturreko gehienekoa eta gutxienekoa: enpresan normalean egiten den lanaldiaren ehunekoaren ezarritako muturreko gehienekoak eta gutxienekoak aplikatuta.

Complementary Content
${loading}