Diru-laguntza jasotzeko eskubidearen aitorpena enpresak kontingentzia profesionalen estaldura hitzartuta duen Erakunde kudeatzaileari edo Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileari dagokio.
Prozeduraren hasiera:
-
Prozedura langileak eskatuta hasiko da, Osasun Zerbitzu Publikoko medikuak eginiko txostenaren bitartez; bertan haurdunaldi egoera egiaztatu beharko da, baita erditzearen balizko data ere.
-
Txosten horrekin enpresaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko du langileak, non garatzen duen jardueraren eta lanpostuaren baldintzen berri emango duen, eta haurdunaldia bitartean arriskua dagoela ziurtatzen duen medikuaren agiria aurkeztuko du dagokion Erakunde kudeatzailearen edo lankidearen aurrean.
Erakunde kudeatzaileak edo lankideak aintzat hartzen badu ez dagoela arrisku egoerarik haurdunaldian zehar, eskatutako medikuaren ziurtagiria ukatuko du, eta langileari jakinaraziko dio ez dagokiola prestazio hori lortzeko prozedura hasterik.
-
Arriskua ziurtatu denean, ezin izan bada langilea lanpostuz aldatu, enpresak aipatu langilea kontratua eteteko egoeran dagoela aitortuko du, haurdunaldiko arrisku egoeragatik.
Prestazio-eskaera:
-
Sorospena jasotzeko, langileak bere eskaera aurkeztu beharko du haren bizilekuari dagokion Erakunde kudeatzailearen Zuzendaritza probintzial eskudunean edo dagokion Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzailean.
-
Eskaera eredu normalizatuetan formalizatu beharko da eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 70. |artikulua k xedatutako baldintzak eta datuak bildu beharko ditu, eta beharrezko agiriekin batera aurkeztu beharko da. Aipatutako legea Administrazio Publikoen eta Administrazio Prozedura Erkideko Erregimen Juridikoarena da.
Ebazpena eta jakinarazpena:
Dagokion Erakunde kudeatzaileko probintziako Zuzendari eskudunak emango du berariazko ebazpena eta interesdunari jakinaraziko dio 30 eguneko epean, interesdunaren eskaera jasotzen denetik zenbaten hasita.
Haurdunaldiko arriskuaren prestazioa eskatu edo jasotzen duten pertsonei zuzendutako jakinarazpenak, prestazioaren ebazpenak barne, ez dira paperean bidaliko, baliabide elektronikoen bidez baizik.
Egoitza elektronikoko Jakinarazpen telematikoak atalaren bidez sar daiteke. Bideo honetan zerbitzuaren funtzionamenduari buruzko informazioa aurkituko duzu: https://youtu.be/KCuTpYlv0yE
Prestazio ekonomikoa jasotzeko eskubidea hasieran onartzen ez denean, egoera babestua ez delako, prestazioa noiztik aurrera onartu ahal izango den jakinaraziko zaio interesatuari horrela badagokio, arriskua dagoela adierazten duen ziurtagiri medikua kontuan izanik, eta haren gestazio-egoeraren eboluzioa kontuan harturik, lanpostuaren ondoriozko arriskuari dagokionez. Ondorioz, kasu horietan, ez da beste eskaera bat egin beharko; nahikoa izango da eskatzen den dokumentazioa ekartzea.
Eskaerarekin batera aurkeztuko diren adierazpenen eta ziurtagirien artean kontraesanak badaude, edo prestazioa jasotzeko elkar-hartze frogarik badago, txostena eskatu ahal izango da Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzan, enpresak hartutako erabakiekin haren adostasuna edo ezadostasuna adierazteko, sorospena jasotzeko eskubidea zehazten lagun dezaketenean. Txostenaren eskaera aurkeztutako dokumentazioarekin batera bidali beharko du.
Txostena 15 eguneko epean igorriko da. Epe hori igarotakoan, ebatzi egin ahal izango da, hura kontuan izan gabe, prestazio ekonomikoa onartzeko edo ukatzeko. Kasuak kasu, eta ohiz kanpo, 30 eguneko epea eten egingo da Erakunde kudeatzailearen txostena jaso arte.
Preskripzioa
Prestazioak jasotzeko eskubidea 5 urteko epean baliogabetuko da, prestazioa eragin duen gertaera jazo ondorengo egunetik aurrera zenbatuta. Hala ere, prestazioa jasotzeko eskubidea dagokion eskaera aurkeztu aurreko 3 hilabeteetatik aurrera aitortuko da.