Informazio orokorra

Gizarte Segurantzako Sistema

Gizarte Segurantzako Sistema erregimenen multzoa da. Erregimen horien bidez, erregimenaren aplikazio eremuan dauden petsonei eta euren ardurapean dauden familiarteko edo parekatuei, lanbide jarduera bat burutzeagatik edo ordaindutakoaren araberako modalitatean eskatutako baldintzak betetzeagatik, Estatuak legeak zehazten dituen gertaera eta egoeretan babes egokia ematen die.

Aplikazio eremua

Ordaindutakoaren araberako modalitateko prestazioak jasotzeko orduan, Espainian bizi diren espainiarrak egongo dira Gizarte Segurantzako Sistemaren aplikazio eremuaren barnean, sexu, egoera zibil edota lanbidea edozein izanda ere, eta baita Espainian legalki bizi diren edo bertan dauden atzerritarrak ere; betiere, kasu bietan, euren jarduera lurralde nazionalean burutzen badute eta honako atalen baten barnean baldin badaude:

  • Besteen konturako langileak.
  • Norbere konturako langileak edo autonomoak.
  • Kidetutako lan-kooperatibetako bazkide langileak
  • Ikasleak.
  • Funtzionario publiko, zibil edo militarrak.

Gizarte Segurantzako Sistemaren osaera:

Complementary Content
${loading}