Langile Autonomoen Erregimen Berezia

Aplikazio alorra

Erregimen Bereziaren arabera, bere konturako langilea edo langile autonomoa hauxe izango da: dirua egiteko jarduera ekonomiko zuzena, ohikoa eta pertsonala burutzen duena, nahiz eta lan kontraturik ez izan eta beste pertsona batzuen zerbitzu ordaindua erabili, enpresa indibiduala edo familiarraren jabe izan edo ez.

Kontrakoa frogatzen ez bada, interesduna bere konturako langiletzat edo langile autonomotzat hartuta izango da, honek jabe , errentari, usufruktu gisa edo antzeko beste era batetan establezimendu baten titulartasuna badu.

Uztailaren 4ko 18/2007 Legeak , Bere Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Erregimen Bereziaren barne, eta 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera, Bere Konturako Nekazal Langileentzako Sistema Berezia ezartzen du; honen barne, honako baldintzak betetzen dituzten 18 urtetik gorako bere konturako nekazal langileak izango dira:

    • Nekazaritzako ustiategi baten jabe izan eta, gutxienez, bere irabazi osoen 100eko 50 nekazal jardueren burutzetik edo osagarrizko beste batzuetatik jasotzea, bere ustiategian burututako nekazal jardueratik zuzenean eratorritako irabaziak, bere irabazi osoen 100eko 25 baino handiagoak diren bitartean, eta nekazal jarduerei zuzendutako lanorduak edo hauen osagarrizkoak, bere lanordu osoaren erdia baino gehiago izan.
    • Nekazaritzako ustiategitik eratorritako urteko etekin garbiek, honen jabe den bakoitzeko, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean une bakoitzean ezarritako gehinezko kotizazio-oinarriaren zenbatekoaren 100eko 75 ez gainditzea, urtean.
    • Nekazaritzako ustiategi horietan nekazal lanen burutzea, pertsonalki eta zuzenean, besteren konturako langileen bidez egiten bada ere, bi langile finko baino gehiago ez badira edo, iraupen mugatuko lan kontratua duten langileak badira, nekazal aldi baterakoei ordaindutako egun-sariek urtero 546 ez gainditzea, datatik datara zenbatuta.

Zein sartzen dira?

  • Normalean, modu pertsonal eta zuzenean eta lan kontratu bati lotu gabe, irabazizko jarduera ekonomikoa egiten duten 18 urtetik gorako langileak.
  • Langile autonomoarekin normalean, modu pertsonal eta zuzenean, soldatarik gabe lanean aritzen den ezkontidea eta odol-ahaidetasun, ezkontza-ahaidetasun edo adopziozko bigarren mailarainoko senideak barne (Langile Autonomoen Sistema Bereziaren langileen kasuan, hirugarreneraino).
  • Liburu idazleak. 
  • Ekonomikoki menpeko langile autonomoak, uztailaren 11ko 20/2007 Legearen II Izenburuaren III Atalak azaltzen dituena.
  • Espainiako lurraldean bizi eta euren jarduera legalki gauzatzen duten langile autonomo atzerritarrak.  
  • Norbere konturako lan egiten duten profesionalak, euren lanak Langile Autonomoen Erregimen Berezian sartuta dagoen taldearen Profesionalen Elkargoan sartzea eskatzen dietenean. 
  • Norbere konturako lan egiten duten profesionalak, euren lanak Norbere Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Erregimen Berezian sartuta ez dagoen taldearen Profesionalen Elkargoan sartzea eskatzen dietenean, honako berezitasun hauekin:

Elkargoko kide den profesionalak bere jarduera 1995eko azaroaren 10 eta 1998ko abenduaren 31 artean hasi balu, Erregimen Berezi horretan alta emateko 1999ko lehen hiruhilekoan eskatu behar zuen, egun horren aurretik galdarria izan ez balitz, eta ondorioak eskaera egin zen hilabetearen hasieratik izanez. Aipatutako epean eskatu izan balitz, atzeratutako alten ondorioak araudiak ezarritakoak izango dira, jardueraren hasiera data 1999ko urtarrilaren 1ean ezarriz.

Aurreko paragrafoetan ezarritakotik kanpo, Norbere Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Erregimen Berezian ez dute alta eman beharrik, dagokien Profesionalen Elkargoak ezarrita izan zezakeen Aurreikuspen Sozialeko Mutualitatean sartzea aukeratu duten edo zuten elkarteko kideek, beti ere, aipatutako Mutualitatea 1995eko azaroaren 10 baino lehen sortu zenetako bat bada. Eskubidea izan arren, interesaduna Mutualitatean sartzen ez bada, etorkizunean ez du horretarako aukerarik izango.

  • sozietate erregular kolektiboetako eta sozietate komanditarioetako industria-bazkideak.
  • Elkarlanerako Kooperatibetako bazkide langileak, euren estatutuetan erregimen hori hautatzen dutenean. Kasu horretan, Erregimen Berezian sartzeko gutxienez 16 urte izan behar dira. 
  • Erkideak edo ondasun erkidegoetako eta sozietate zibil irregularren bazkideak. 
  • Zuzendari lanak eta kontseilari edo administratzaile karguak betetzeak dakarren gerentzia lanak egiten dituztenak, edo, normalean eta modu pertsonal eta zuzenean, merkataritzako sozietate kapitalista bati irabazizko bestelako zerbitzuak eskaintzen dizkiotenak, beti ere, horren zuzeneko edo zeharkako kontrol eraginkorra dutenean. Egoera hori langilearen jarduerek edo parte hartzeek, gutxienez, kapitalaren erdia ekartzen dutenean ulertuko da.

Aurkako frogarik ez badago, langileak sozietate kontrolatzen duela pentsatuko da hurrengo baldintzetako batzuk betetzen direnean:

- Gutxienez, bere zerbitzuak eskaintzen dizkion sozietatearen kapitalaren erdia, berarekin bizi diren eta ezkontide eta odol-ahaidetasun, ezkontza-ahaidetasun edo adopziozko ahaidetasuna duten bazkideen artean banatuta izatea.

- Bere partaidetza kapital sozialean, horren herenaren parekoa edo handiagoa izatea.

- Zuzendari edo gerentzia lanak egiten baditu, bere partaidetza kapital sozialean horren laurdenaren parekoa edo handiagoa izatea.

Aurreko baldintzak betetzen ez diren kasuetan, Administrazioak, edozein frogabide erabiliz, langileak sozietatearen kontrola duela erakutsi ahal izango du.

  • Lan sozietateetako bazkide langileak, eurekin bizi diren eta ezkontide eta odol-ahaidetasun, ezkontza-ahaidetasun edo adopziozko senideekin, bigarren gradura artekoak, kapital sozialean duten partaidetza, gutxienez, ehuneko berrogeita hamarrera iristen denean, sozietatea kontrolatzeko familiaz kanpoko pertsonen parte hartzea beharrezkoa dela egiaztatzean izan ezik.

Zein ez dira sartzen?

Erregimen Berezi horretan ez dira sartuko norbere konturako langileak edo langile autonomoak euren jarduerek Gizarte Segurantzako beste erregimenetan sartzea dakartenean.

Complementary Content
${loading}