Contenido principal

Irakasleen eremua

Gizarte Segurantzaren Ikasgela, Gizarte Segurantzaren Estatu Idazkaritzaren ekimena da, eta bere helburua da herritarren belaunaldi berriei eta haien prestatzaileei beren eskubide eta betebeharren berri ematea, Ongizate Estatuaren funtzionamendurako oinaarrizko erakunde bat gisa: Gizarte Segurantzaren Sistema.

Helburuak

  • Etorkizuneko herritarrei belaunaldi eta lurralde arteko solidaritate-ideiak sustatzea.
  • Atariaren erabiltzaileak elkarren laguntzaz Gizarte Segurantzaren sistema publiko bati eustearen garrantziaren aurrean sentikor agertzea.
  • Gizartean lankidetzan aritzeko kultura sortzea, betebeharrak betetzeko eta eskubideez baliatzeko.
  • Informazio- eta prestakuntza-plataforma bat eraikitzea, Gizarte Segurantzaren Administrazioa herritarrari hurbiltzeko, eskola-elkarteari bereziki.
  • Mota horretako tresnen erabilera sustatzea gazteen artean, teknologia berrien erabiltzaile nagusiak baitira.
  • Eragin handiko eta komunikazio-osagai indartsua duen prestakuntza- eta hezkuntza-elementu bat sortzea.
  • Gizarte Segurantzaren Administrazioaren Kalitate konpromisoa indartzea.

Norentzat da ataria?

Gizarte Segurantzaren Ikasgelaren xede-publikoa bi segmentu nagusitan bereizita dago:

  • Irakasleak: Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak.
  • Ikasleak: Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleak (10 eta 11 urte artean) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen hiru mialetako ikasleak (12, 13 eta 14 urte).
Contenido complementario
${loading}