Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

2008ko abuztuaren 4ko 2008/5

Errepide bidezko garraio sektorearen arduradunen kuotak ordaintzeko atzerapenari buruzko Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren 2008ko ekainaren 26ko Ebazpena aplikatzeko jarraibideak

Ekainaren 13ko PRE/1664/2008 Aginduak ezagutzera ematen du Ministro Kontseiluaren Akordioa, 2008ko ekainaren 11koa, batetik, Estatuko Administrazio Orokorraren eta, bestetik, Errepide bidezko Garraioaren Batzorde Nazionalaren Merkantzien Garraioaren Sailaren artean. Era berean, ekainaren 20ko PRE/1773/2008 Aginduak ezagutzera ematen du Ministroen Kontseiluaren Akordioa, 2008ko ekainaren 19koa, batetik, Estatuko Administrazio Orokorraren eta, bestetik, Errepide bidezko Garraioaren Batzorde Nazionalaren Bidaiarien Garraio Sailaren artean. Bi Aginduek hau diote 3.1. artikuluetan:

"Enpresako kuotak urtebetez atzeratu ahal izango dira, eta hurrengo 24 hileetan, gehienez, ordaindu beharko dira. Errepide bidezko garraio-sektoreko autonomoen kuotei ere aplikatuko zaie."


Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren 2008ko ekainaren 26ko Ebazpenak, errepidezko garraioan lan egiten duten langile arduradunek Gizarte Segurantzarekiko ordaindu behar dituzten enpresa-kuotak atzeratzeari buruzkoak, hauxe ezartzen du Lehen artikuluan:

"Errepide bidezko garraioaren sektorean lan egiten duten enpresa guztiei ematen zaie baimena, CNAE60212, 60213, 60230, 60241, 60242 eta 60243, Gizarte Segurantzan kotizatu behar duten langileak altan dituztenean eta hala eskatzen dutenean, 24 hilez atzeratzeko 2008ko ekainetik 2009ko maiatzera arte ordaindu beharreko aldiei dagozkien Gizarte Segurantzaren kuoten ordainketa, eta hilean behin, ordaindu beharko dituzte haiek 2010eko uztailetik 2011ko ekainera arte.

Horrek guztiak ez du eraginik enpresak langileei dagokien ekarpena kendu eta atxikitzeko duten betebeharrarekin eta araututako aldian zenbatekoa ordaintzearekin."


Aldi berean, Bigarren artikuluak baimena ematen du norbere konturako langileen edo autonomoen kuotak atzeratzeko:

"Errepide bidezko garraioaren sektorean lan egiten duten norbere konturako langileei edo autonomoei ematen zaie baimena, CNAE60212, 60213, 60230, 60241, 60242 eta 60243, Gizarte Segurantzan kotizatu behar duten langileak altan dituztenean eta hala eskatzen dutenean, 24 hilez atzeratzeko 2008ko ekainetik 2009ko maiatzera arte ordaindu beharreko aldiei dagozkien Gizarte Segurantzaren kuoten ordainketa, eta hilean behin, ordaindu beharko dituzte haiek 2010eko ekainetik 2011ko maiatzera arte.

EBAZPENA APLIKATZEKO JARRAIBIDEAK

  1. KUOTAK ATZERATZEKO ESKAEREN AURKEZPENA

    Dagokion Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Zuzendaritza Probintzialaren egoitzan aurkeztu beharko da eskaera.

    Ebazpena indarrean sartu denetik (2008ko uztailak 4) atzera daitekeen azken ordainketaren arauzko azken egunera arte atzeratzea eskatu ahal izango da, hau da, 2009ko ekainaren 30era arte, enpresen kasuan, edo 2009ko maiatzaren 31ra arte, langile autonomoen kasuan.

    Baimen hori ordaintzeko arauzko epe barruan eskaera aurkeztu den likidazio-alditik 2009ko maiatzera arteko kuotetarako baino ez da. 
  2. KOTIZAZIO-DOKUMENTUEN AURKEZPENA RED SISTEMAREN BIDEZ 

    Enpresa-kuotak atzeratzeko baimena duten garraio-enpresek kotizazio-dokumentuak aurkeztu beharko dituzte ondorengo jarraibideen arabera:
    1. FAN fitxategia inolako aldaketarik gabe. Langileen izen-zerrenda aurkeztu beharko da, oinarrien, hobarien eta murrizketen osotasunarekiko. Osotasun segmentuak (EDTTT), zor diren kuota guztiak kalkulatuz bete beharko dira (laneko kuota eta enpresakoa). Beraz, FAN fitxategian kuotak guztira adieraziko dira, enpresa-kuotaren atzerapena kontuan hartu gabe.
    2. Kontuan ordaintzea edo ordainketa elektronikoa eskatzen duten enpresentzako, Sistemak automatikoki kalkulatuko du langileen ekarpenari dagozkion Kotizazioen Likidazioko Ordainagiria. Kotizazioen Likidazioko Ordainagiri hau ordaintzeko araututako epean ordaindu beharko da (atzerapena kontuan izan gabe, enpresa-kuotan bakarrik baitu eragina).
    3. Ez zaio atzerapena aplikatuko eta, ondorioz, kuoten totala kalkulatuko da (lanekoa gehi enpresakoa) saldo hartzekoduna kitatzean, eta sartzeko totala direnetan, enpresa kuotaren zenbatekoa jasotzeko denean.
    4. Ordaintzeko modu hori aukeratzen ez duten enpresek laneko kuota TC1 kotizazio-buletinaren bitartez ordaintzen badute, "Kitatze-mota eta Kontrol-gakoa" laukian 1-08 kodea markatu beharko dute (CLCC).
    5. Batean zein bestean, laneko kuota ordaintzeko modalitateen bidez egin zuten enpresentzako, zein TC1 kotizazio-buletinaren bidez ordaindu zutenentzako, enpresaren kuota dirua sartzeko araututako epearen hurrengo 24 hileetan ordaindu beharko dute, TC1 kotizazio-buletinaren bitartez; buletin horrek atzeratutako enpresa-kuotak eta atzeratutako ordainketen, hobarien eta murrizketen konpentsazioak edukiko ditu. Buletina 2-08 likidazio mota eta kontrol kodearekin kodifikatu beharko da.

      Enpresa-kuotari (2-08) dagokion TC1 hau EZ da Langileen Izenen Zerrendarekin (TC2) batera aurkeztu behar.

      Enpresa-kuota atzeratuari dagozkion Kotizazioen Likidazioko Ordainagiriak lortzeko zerbitzu bat nola ezarri aztertzen ari gara (diru-sarreraren lehen hilabetea 2010eko uztaila, 2008ko urriko likidazioei dagokiena). Behin sistema inplementatuta, RED Berrien Buletinaren bitartez jakinaraziko da.
    6. Hasieran, likidazio arruntetan (L00) kuotak atzeratzea (langilearen kuotaren kalkulua) bakarrik kalkulatuko da automatikoki. Hala ere, baimendutako enpresek likidazio osagarrien kuotak atzeratu nahi dituztenean likidazio osagarrietan, baldin eta araututako epean aurkeztu eta atzera daitezkeen likidazio-aldiak kontuan hartzen badituzte (2008ko ekainaren eta 2009ko maiatzaren artean), langileen kuota ordaindu ahal izango dute TC1 kotizazio-buletinaren bitartez, likidazio-motari dagokion likidazio-mota eta kontrol-gakoarekin, hau da, 4-00 L02 eta L03 likidazioetarako eta 4- 15 L13 likidazioetarako.

      Likidazio osagarrietan langileen kuota automatikoki kalkulatzeko sistema ezartzen denean, RED Albiste Aldizkarian jakinaraziko da.
    7. Langileen kuota automatikoki kalkulatzeko beharrezkoak izango diren aldaketak irailak 1etik aurrera erabili ahal izango dira (2008ko abuztuari dagokion likidazio-aldia).
  3. LIKIDAZIOEN AURKEZPENA RED DIRECTO SISTEMAREN BIDEZ

    Merkantzien eta Bidaiarien Garraioari buruzko Akordioetan, RED Directo programa aplikatzea espero da, zeinaren bitartez enpresei zuzenean fakturatuko zaizkien Gizarte Segurantzarekiko kotizazioak, eta horrela, kudeaketa-gastuak aurreztuko dituzten.

    Akordio horietan zehaztutakoa betetzeko, garraiatzeko baimena duten enpresentzako langileen kuota RED Directo Sistemaren bidez kalkulatzeko beharrezkoak diren aldaketak egingo dira. Era berean, zerbitzu berria ezarriko da atzeratutako enpresa-kuotei dagozkien Kotizazioen Likidazioko Ordainagiriak eskatzeko.

    Oraindik ez dira ezarri RED Directo Sisteman aldaketa horiek. Ezartzen direnean behar bezala jakinaraziko dira.
  4. RED SISTEMA BIDEZ LANGILEEN IZEN-ZERRENDA AURKEZTEN EZ DUTEN ENPRESAK 

    Enpresa-kuotak atzeratzeko baimena duten garraio enpresek, Langileen Izen Zerrenda RED Sistemaren bitartez aurkezten ez dutenean, nahitaez aurkeztu beharko dute Gizarte Segurantzako Administrazioaren aurrean Langileen Izen Zerrenda (TC2) eta bi TC1, bata langileen kuotena eta bestea enpresa-kuotarena.

    Administrazioak zigilatuko eta kodeatuko ditu TC1ak 1-08 (langileen kuota) eta 2-08 (patronalaren kuota) gakoekin.

    Enpresak TC1 ordaindu beharko du dagokion Finantza Erakundean, Langileen Izen Zerrendarik gabe (TC2).

2008/5 RED Albiste Aldizkaria


En la siguiente tabla podrá descargarse los siguientes Documentos.
Documentos Descarga Fecha
2008/5 RED Berrien buletina Descargar documento 2008/5 RED Berrien buletina. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento 2008/5 RED Berrien buletina. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,37 KB) 12/08/2010
Complementary Content
${loading}