Afiliazioa
TGSS sistemari atxikitako enpresen eta langileen errolda osoa eta eguneratua mantentzeaz arduratzen da. Afiliazio Fitxategi Orokorra (FGA) da euskarri informatikoa.
Behin RED Sisteman baimena duenean, erabiltzaileak FGArako sarbidea izango du. Bertan, langileen datu-basea garbitu ahal izango du, izan ere aukera izango du TGSSk dituen datuekin alderatzeko.
Hona hemen afiliazioa medio egin daitezkeen jarduerak:
AFILIATUAK
Enpresa bateko afiliatuen esparruan egin beharreko jarduerei esker, enpresak dituen Kotizazio Kontuaren Kodeei atxikitako banako langileen afiliazioa transmiti eta bidera daiteke. Hauek dira esparru honetan egin daitezkeen jarduerak:
- Langileen Izapideak
- Aurrerantzeko Altak eta Bajak
- Kotizazio taldez Aldatu
- Aurretiazko Mugimenduak Aldatu / Ezabatu
- Kontratua Aldatu (Mota/Koefizientea)
- Aldaketa LIaren Okupazioan.
- Egonkortutako Altak Kendu
- Egonkortutako Bajak Kendu
- EO.0132 Sistema Berezia (Barazkiak) Aldatu
- Benetako Lanegunen Idazketa
- Altako Data Aldatu (ERREG. 0613)
- Lanbide Kategoria Aldatu
- Afiliazioaren Egoera Gehigarriak
- Erretirorako Adinaren Koefiziente Murriztailea Aldatu
- Langile Azpikontratatuak edo Lagatakoak
- Lanaldi partzialeko kontratuetan lan egindako egunak
- Hitzarmen Kolektiboaren Idazketa
- Modalitatea edo 5JR Hitzarmenaren Araberako Astea Zuzendu
- Iraupen Laburreko Prestazioengatiko Etenak
- Kontsultak
- Enpresan Afiliatutakoaren Egoera Kontsultatu
- Enpresaren Egoera Kontsultatu
- Enpresako Langileen Inguruko Kontsulta
- Afiliazio Zenbakia Kontsultatu
- NAFa kontsultatzea PFIaren Arabera
- Langileen altak Beste Enpresetan Kontsultatzea
- Txostenak
- Afiliatuen Lan-bizitza
- C.C.C. batean Alta egina duten Afiliatuaren Txostena.
- Gaixotasun Arruntagatiko ABEren Txostena
- Batez besteko Langile kopuruaren Txostena
- Afiliatuen Aurretiazko Mugimenduen Txostena
- Aurretiaz C.C.C. batean Mugimenduak egin dituzten Langileen Txostena
- TAko Dokumentuen Kopiak
- C.C.C. baten Egoera Txostena
- C.C.C. baten Lan-bizitza
- Benetako Lanegunen Txostena
- Kotizazio-datuen txostena-Besteren Konturako Langileak
- Kotizazio-datuak/Likidazio epearen araberako txostena - CCC
- Kotizazio-datuak/Likidazio epearen araberako txostena GSZ
- Alta emanda duten Langileen Batez Bestekoari buruzko Txostena
- Kotizazio-datuak/Lan-harremanaren araberako Txostena-GSZ
- C.C.C. Izapideak
- Hitzarmen Kolektiboaren Idazketa (Enpresa)
- Banako Enpresariari C.C.C.-an Izena Eman
- Enpresari Kolektiboari Bigarren Mailako C.C.C.-a Esleitu
- CCCaren helbidea Aldatu
- Laguntza Ekonomikoaren Eskaera ABEri dagokionez
- ABEren inguruan Lankidetza Ekonomikoari Uko Egitea
- ABEren inguruko Lankidetzaren Eskaera/Ukatzea Baliogabetzea
- Langile Autonomoen Sistema berezia
- RETAn Alta egiteko Eskaera
- RETAn Baja egiteko Eskaera
- RETAn helbidea aldatzeko Eskaera
Zure enpresak zentralizatu gabe egiten baditu afiliazio-mugimenduak, hau da, egintza ezberdinetatik, RED Sistemak kudeaketa eredu berarekin jarraitzeko aukera ematen du. Baimen zenbakia eta bigarren mailako erabiltzaileak eskatu besterik ez da egin behar, bakoitzak RED Sistemarako sarbidea izateko.
RED Sistemak afiliazioaren esparruan bi eratara jardutea baimentzen du, benetako denboran (On-line bidezko Afiliazioa) eta fitxategi bidez (Erremesen Afiliazioa):
DENBORA ERREALEAN: ON-LINE BIDEZKO AFILIAZIOA
TGSSren ordenagailu zentraleko datuen gainean jardutean datza, zure ordenagailua terminaltzat erabiltzen delarik, bitartekaririk gabe.
Bidaia-agentzia bateko terminal bat hegaldi-zerbitzu baten erreserba zentroarekin harremanetan jartzen den bezala, eta unean bertan egin, zeuk ere Gizarte Segurantzaren ordenagailuekin konektatzeko aukera izango duzu, eta datuak une berean izango dira indarrean.
Hori egiteko, erabiltzailea Gizarte Segurantzaren Webgunera (www.seg-social.es) konektatu behar da eta bertan "RED online Sistemarako Sarbidea" aukeran sakatu. "Klik bat" atalean aurkituko duzu, pantailaren eskuinaldean. Behin SILCON ziurtagiriaren pasahitza baliozkotuta, "RED Zerbitzuak" aukeraren bidez, INTERNET bidez Afiliazio Fitxategi Orokorrerako sarbidea izango du erabiltzaileak, baita kontsultak, txostenak eta informazio eguneraketak bezalako mugimenduak egiteko aukera ere.
Aukera hau eskuragarri dago astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara (penintsulako ordutegia).
Azpimarratu nahi da aukera dagoela on-line eskatutako informazioa zuzenean inprimatzeko
BIDALKETENGATIKO AFILIAZIOA
Egokitutako pertsonalaren nomina eta kudeaketa programaren bidez fitxategi elektronikoak sortzen dira, TGSSk eskatutako formatuaren zehaztapen teknikoak beteaz, eta edukia burutu nahi den ekintzaren arabera aldatuko da.
Zure nominen programak afiliazio fitxategiak ezin baditu sortu, horiek WinSuite32-tik beharrezkoak diren datuak zuzen beteta sor daitezke.
Kotizaziorako zehaztutako prozeduraren antzera, fitxategi horiek TGSSra bidaliko dira Internet bidezko mezu bezala. Ondoren, fitxategi horiek TGSSan erabiliko dira eta erabiltzaileak igorri zituen mugimenduen aplikazioaren inguruko jakinarazpena jasoko du. Jakinarazpen horretara sartu ahalko da "Jasotako mezuak ikusi" aukeraren bitartez, WinSuite32-ren "Jakinarazpenak" atalean.
Aukera hau eskuragarri dago eguneko 24 orduetan.