Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Eskola asegurua

Prozedura

Eskola Aseguruaren Prozedura

Informazio Orokorra


Helburua:

Ikasleak babesten dituen asegurua da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasketa ofizialeko  3. mailatik , unibertsitateko 3. zikloaren amaiera bitartean dauden 28 urtetik beherako ikasleak.  Gaixotasunen , eskola istripuen  eta familiako ezbeharren kasuan, osasun prestazioaren eta prestazio ekonomikoaren bitartez emango da babes hori.

Kausatzaileak:

Ikaslea.

Prestazioak:
  • Eskola istripua: Farmazia eta osasun-laguntza, ehorzketa gastuak eta ezgaitasuna direla-eta, kalte-ordain ekonomikoak.
  • Gaixotasuna: Laguntza medikoa, asistentzia farmazeutikoa eta ehorzketa-gastuak. Kirurgia orokorraren, neuropsikiatriaren, tokologiaren, biriketako tuberkulosiaren eta hezur-kirurgiaren gastuak hartzen ditu barnean. Kasu jakin batzuetan fisioterapia, kimioterapia, erradioterapia eta kobaltoterapiarako prestazioak eman daitezke.
  • Familiako ezbeharra: Famili buruaren heriotzagatiko edo  familiaren txirotasun egoeragatiko prestazio ekonomikoa.
Onuradunak:

Eskola Aseguruaren prestazioen onuraduna ikaslea da, gaixotasun, istripu edo heriotzagatiko kalte-ordainen kasuan izan ezik. Kasu horretan familiakoak izango dira onuradunak.

Informazio gehiago onuradunei buruz

Baldintzak:
  • 28 urtetik beherakoa izatea, Espainiakoa izatea edo Espainian egoitza legala duen atzerritarra izatea.
  • Aseguruak hartzen dituen ikasketetan matrikulatuta egotea eta kuota ordainduta edukitzea.
  • Aseguruaren urte bat egiaztatzea.

    Azken baldintza hori ez da beharrezkoa, eskola asegurutik, familia ezbeharretatik eta tokologiatik sortutako prestazioetarako, ezta aurreko urtean DBH-ko 2. maila, heziketa berezia edo ikasketak atzerrian jarraitu dituzten ikasleentzat ere.

Informazio gehiago betekizunei buruz 

Zenbatekoak / Ordainketak / Ondorioak:

Zenbateko  desberdinak, prestazioaren arabera.

Prestazio ekonomikoen ordainketa honela egin daiteke: ordainketa zuzena GSINaren Zuzendaritza Probintzialaren finantza erakundeari esleitutako finantza erakundean edo transferentzia bidez eskarian aukeratutako finantza erakundean.

Iraupena:

Prestazio motaren arabera,  iraupena desberdina izango da.

Epeak:

Eskolako istriputik eratorritako prestazioak eskatzeko  epea urte batekoa da .

Ehorzketa-gastuak,  familiako ezbeharrak eta   bestelako prestazio ekonomikoak eskatzeko  epea  bost urtekoa da.

 90 eguneko gehieneko epean erabakiko eta jakinaraziko da eskola aseguruko prestazioak onartu edo ukatu diren.

Ukatzea / Iraungitzea:

GSINeko Zuzendari Probintzialak emango du prestazioa onartzearen edo ukatzearen erabakia.

Inprimakiak:

Eskola Aseguruaren prestazioa eskatzea.

Dokumentazioa:
  • NAN  edo familia liburua. Nortasuna egiaztatzen duen dokumentua,  atzerritarren kasuan 
  • Unibertsitateko ikasleak ez direnak: Ikastetxeko egiaztagiria
  • Unibertsitateko ikasleak: Matrikula-inprimakiaren frogagiria
  •  Prestazio bakoitzerako agiri zehatzak  

Informazio gehiago dokumentazioari buruz

Non izapidetu:

Gizarte Segurantzako Arreta eta Informazio Zentroetako edozeinetan.

Erakunde eskuduna:

Eskubidea onartzea eta prestazioak ordaintzea eskaria egin den tokiko  Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko (GSIN)  Zuzendaritza Probintzialaren eskumena da. Osasun-prestazioen kasuan, prestazio horiek eman diren probintziako GSINeko Zuzendaritza Probintzialaren eskumena dira.

Beste datu interesgarri batzuk:

Ohiko galderak.

Complementary Content
${loading}