Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Desde el pasado 1 de octubre los trabajadores autónomos están obligados a realizar sus trámites por vía electrónica, incluida la recepción y firma de notificaciones

Martxoaren 1eko ESS/214/2018 Ministerio Aginduak, hots, Gizarte Segurantzako Datuen Igorpen Elektronikoaren Sistema (RED Sistema) arautzen duen ESS/484/2013 Agindua  aldatzen duenak, ezartzen du norbere konturako langileak edo autonomoak aipatu Sisteman barne hartu behar direla derrigor. Hala ere, betebehar hori betetzeko, langileak aukera du Sistema honetan barne hartu eta RED baimendu baten bidez kudeatzeko bere izapideak  edo  zuzenean Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoak (SEDESS) eskaintzen dituen zerbitzu elektronikoak erabiltzeko. Jakinarazpenak jasotzea ere derrigorrezkoa da; eta, horiek kontsultatzeko eta sinatzeko SEDESSen zerbitzura sartu beharko da.

Administrazio Elektronikoaren eta Jakinarazpen Telematikoen triptikoa. Zerbitzu Elektronikoak Autonomoentzat


En la siguiente tabla podrá descargarse los siguientes Documentos.
Documentos Descarga Fecha
Administrazio Elektronikoaren eta Jakinarazpen Telematikoen triptikoa. Zerbitzu Elektronikoak Autonomoentzat Descargar documento Administrazio Elektronikoaren eta Jakinarazpen Telematikoen triptikoa. Zerbitzu Elektronikoak Autonomoentzat. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Administrazio Elektronikoaren eta Jakinarazpen Telematikoen triptikoa. Zerbitzu Elektronikoak Autonomoentzat. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,809 KB) 23/01/2020
Administrazio Elektronikoa eta Jakinarazpen Telematikoak. Itsasoko Langileen Erregimen Bereziko Norberaren Konturako Langileak Descargar documento Administrazio Elektronikoa eta Jakinarazpen Telematikoak. Itsasoko Langileen Erregimen Bereziko Norberaren Konturako Langileak. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Administrazio Elektronikoa eta Jakinarazpen Telematikoak. Itsasoko Langileen Erregimen Bereziko Norberaren Konturako Langileak. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,535 KB) 13/09/2018

Nori eragiten dio 2018ko martxoaren 1eko ESS/214/2018 Aginduak?

Ministerioaren Aginduan xedatzen denak hauei eragiten die:

  • Norbere konturako langileei edo autonomoei.
  • Nekazaritzako Langileen Sistema Bereziko Langileei (SETA)
  • Itsasoko Langileen Erregimen Bereziko I. taldeko langileei.

Autonomoa banaiz, zeintzuk dira nire betebeharrak 2018ko martxoaren 1eko ESS/214/2018 Ministerio Aginduaren arabera?

Ministerio Aginduak ezartzen du bide elektronikoaren bidez kudeatu behar direla afiliazio, kotizazio eta kuoten bilketen inguruko izapide guztiak. Jakinarazpenak, SEDESSen aurkeztuta, eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren komunikazioak jasotzea barne.

Zein unetatik aurrera du eragina betebehar honek?

Langile autonomoek Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak eskaintzen dituen bide elektronikoak erabili behar dituzte, bai SEDESSen bidez, bai RED Sistemaren bidez, pasa den 2018ko urriaren 1az gero. Gogoratu aipatu dataz gero jakinarazpenak Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan kontsultatu eta sinatu behar direla baita ere, Jakinarazpen telematikoen kontsulta eta sinadura zerbitzuaren bidez.

Betebehar hau ez da aurrez jakinaraziko posta elektroniko bidez.

Non kudea ditzaket Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekiko ditudan nire izapideak?

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak (TGSS) bi kanal elektroniko ditu langile autonomoak kudeaketak egin ditzan:

Zein baldintza tekniko izan behar ditu nire ekipoak SEDESSen zerbitzuetara sartzeko?

SEDESSen zerbitzuak bateragarriak dira Baldintza teknikoak izeneko atalean adierazten diren sistema eragileekin, Internet nabigatzaileekin eta makina birtualekin.

Zer behar dut SEDESSeko zerbitzuetara sartzeko?

SEDESSen zerbitzuetara sartzeko, autonomoak bere nortasuna bermatzen duen autentifikazio-sistema bat izan behar du.

SEDESSen sartzeko, eta bertako  zerbitzuak erabiltzeko,  hainbat autentifikazio-sistema onartzen dira.

  1. Gizarte Segurantzak onartutako Ziurtagiri digitala.

    Autonomoentzako zerbitzu guztietara sartzeko autentifikazio-bide hori erabil daiteke, baita   Jakinarazpen Telematikoen Kontsulta eta Sinadurarako zerbitzura sartzeko ere. Gainera, eskaerak aurkeztu daitezke Erregistro Elektronikoaren bidez.

  2. DNI elektronikoa

    Autonomoentzako zerbitzu guztietara sartzeko autentifikazio-bide hori erabil daiteke, baita Jakinarazpen Telematikoen Kontsulta eta Sinadurarako zerbitzura sartzeko ere. Gainera, eskaerak aurkeztu daitezke Erregistro Elektronikoaren bidez.

  3. Cl@ve Sistema

    Autonomoentzako zerbitzuetara autentifikazio-sistema honen bidez sar daiteke. Sistema erabiltzeko bi modaliate daude: PIN Cl@ve-a eta Cl@ve Permanente.

    Sistema honi esker, Jakinarazpen Telematikoen Kontsulta eta Sinadurarako zerbitzura sar daiteke Cl@ve Permanente delakoaren bidez (erregistro aurreratuarekin). Horrez gainera, behin bakarrik erabiliko diren pasahitzak ere beharko dira; Gizarte Segurantzak bidaliko ditu SMS bidez herritarraren mugikorrera. Sistema honek, halaber, aukera ematen die herritarrei sinadura hodeian atzitzeko.

Lortu dezaket Ziurtagiri digital bat Gizarte Segurantzaren Bulegoetan?

Gizarte Segurantzak aukera ematen dio herritarrari, aurrez entitatearen webgunean eskatuta, hau da, https://www.sede.fnmt.gob.es/ orrian, FNMTaren ziurtagiri pertsonala eskuratzea kudeatzeko.  Horretarako, bulego-sare zabala eskaintzen da, zure nortasuna egiaztatu ahal izateko, ezinbesteko urratsa izaki halakoak lortzeko prozesuetan.

Gizarte Segurantzak Interneten dituen zerbitzuetara nola sartu jakiteko Ziurtagiri digitalak lortzeko prozesuaren gida deskarga dezakezu.

Zer da Cl@ve Sistema eta nola erregistra naiteke?

Cl@ve Administrazio Publiko guztietarako identifikazio, autentifikazio eta sinadura elektronikorako sistema bat da, eta herritarra erregistratu ostean ematen zaizkion pasahitzak erabiltzen dira.

Sistema honen abantaila handiena da duen eraginkortasuna, izan ere, Internet konexioa duen edozein gailuren  bidez sar daiteke: ordenagailuetatik, mugikorretatik, tabletetatik, etab. Horretarako, Ziurtagiri Digitala edo DNI elektronikoa eskatzen da, baita sistema aurrez instalatzea ere eta/edo hardware espezifiko bat izatea txartel elektronikoetan instalatutako ziurtagiriak irakurri ahal izateko.

Hauek dira SEDESSen Cl@ve erabiltzeko urratsak:

  1. Cl@ve sisteman erregistratzea

    1. Bide elektronikotik Ziurtagiri digital edo DNI elektronikoarekin,Cl@ve webgunearen bidez.

    2. Aurrez aurre Cl@ve Sisteman Erregistro Zerbitzua duten Gizarte Segurantzaren Bulegoetan aurkeztuz.

      Bi kasuetan, erregistro aurreratua egingo da Cl@ve Sisteman.

      Internet bidez ziurtagiri digitalik gabe edo DNI elektroniko gabe egiten bada Erregistro eskaera, oinarrizkoa izango da erregistroa Cl@ve Sisteman.

  2. Erregistro-prozesuan zehar sortutako kodea aktibatzea:

    Cl@ve Sisteman alta eman eta Cl@ve Permanente-a lortzeko prozesua burutzeko, erregistratzerakoan emandako kodea aktibatu behar da. SEDESSen aktibatu daiteke: Cl@ve: pasahitzen kudeaketa / Erabiltzaile-izena aktibatzea.

    Hauek dira Cl@ve Sisteman sartzeko bi modalitateak:

    • PIN Cl@ve-a. Aldi baterako pasahitza da, SMS bidez bidaliko dena eta denbora jakin baterako baino ez du balio. Zerbitzuak noizbehinka erabiltzen dituzten herritarrentzako da.
    • Cl@ve Permanente. Erabiltzaileak berak aukeratzen du pasahitza eta denboran luze irauten du, baina ez mugagabe. Zerbitzuak ohiz erabiltzen dituzten herritarrentzako da. Batzuetan, sartzen den zerbitzuaren arabera, SMS baten bidez bidaliko zaizu pasahitza.

Zein zerbitzu eskaintzen ditu TGSSak langile autonomoentzat SEDESSen?

Langile autonomoek zerbitzu ugari dituzte SEDESSen Gizarte Segurantzaren afiliazioari eta kotizazioari dagozkien izapideak kudeatzeko.

Gainera, SEDESSetik langile autonomoek txosten eta ziurtagiri jakin batzuk eskatu ahal izango dituzte:

SEDESSek langile autonomoentzat interesgarriak izan daitezkeen beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu:

Zer dira Jakinarazpen Telematikoak?

Jakinarazpen Telematikoen Kontsulta eta Sinadurarako zerbitzuaren bidez, langile autonomoak Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren (TGSS) jarduera administratiboen jakinarazpenak kontsultatu eta sinatu ahal izango ditu. Zure baimendunak ere zure RED sistemara sartu eta jakinarazpenak kudeatu ahal izango ditu, eta, hala balegokio, baita zure ahaldunak ere.

Jakinarazpen Telematikoen Zerbitzuaren bidez, honako hauen berri emango da:

  • Zerga-bilketako prozedurak: zor-erreklamazioak eta premiamendu-probidentziak; premiamendu prozedurako ekintzak kuotengatik, zerga-bilketa bateratua kontzeptuengatik eta beste errekurtso batzuengatik, horiei dagozkien errekargu eta interesekin; Gizarte Segurantzari ordaintzeko zorren atzeratze administrazio-prozeduren jarduerak, eta Gizarte Segurantzari gaizki egindako diru-sarrerak itzultzeko prozeduren jarduerak.

  • Luzamendu eta atzerapenei buruzko prozeduren jarduerak.

  • Diruzaintza Nagusiaren ebazpenak likidazio-aktei, zigorrak ezartzeari eta aurkaratzeari buruz.

Jakinarazpen Telematikoen Kontsulta eta Sinadurarako zerbitzuan barne hartuko dira pixkanaka TGSSarekin lotutako beste prozedura batzuen jakinarazpenak.

Kontuan izan behar da baita ere:

  • Interesdunari gehienez 10 eguneko epean helaraziko zaiola jakinarazpena. Epe horren ostean jakinarazpena ez bada kontsultatu, kontsultatu dela ulertuko dela.
  • TGSSak mezu elektroniko bat bidaliko du autonomoak emandako helbidera, jakinarazteko SEDESSen jakinarazpen telematiko bat argitaratu duela. Helbide elektronikoa SEDESSen Telefonoaren eta helbide elektronikoaren jakinarazpena Zerbitzuaren bidez jakinarazi daiteke.
  • Langile autonomoak RED baimendun bat izanez gero, baimendun horri ere bidaliko zaio oharra. RED baimendunak, langile autonomoak bezalaxe, jakinarazpen elektronikoa kontsultatu eta sinatu ahal izango du.
  • Langile autonomoak baita ere Jakinarazpen Telematikoak jasotzeko ahaldun bat izendatu dezake. Izapide hori egiteko, langile autonomoa SEDESSen Ahalduntzen Erregistro Elektronikoa Zerbitzura sar daiteke.

Jakinarazpen Telematikoak kontsultatzeko eta sinatzeko zein sistema onartzen da?

SEDESSen Jakinarazpen Telematikoen Zerbitzura sartzeko, langile autonomoak honetarako balio duen autentifikazio-sistema bat behar du: Gizarte Segurantzak onartutako Ziurtagiri digitala, DNI elektronikoa edo Cl@ve Permanente-a (erregistro aurreratuarekin).

Itsasoko Langileak (norbere kontura)

Itsasoko autonomoa banaiz, zer-nolako eragina du ESS/214/2018 Aginduak nigan?

Norbere konturako autonomoek, nahiz lehenengo kotizazio-taldekoek, nahiz bestelako langile autonomoek, beren izapide guztiak, baita jakinarazpenak jasotzea ere, bide elektronikoaren bidez kudeatu behar dituzte derrigor 2018ko urriaren 1etik aurrera. Bigarren edo hirugarren kotizazio-taldeko norbere konturako langileek, berriz, ez dituzte zertan baliabide elektronikoak erabili, baina zerbitzu berdinak erabiltzeko aukera dute.

Non kudeatu behar ditut nire izapideak?

2018ko urriaren 1etik aurrera, zerbitzu guztiak erabili ahal izango dira RED Sisteman. RED Sistema (Datuen Igorpen Elektronikoa) erabiltzeko, baimena izan behar da. Zure kudeaketak errazago egiteko, RED baimendu batek Itsasoko langile autonomo baten izenean jardun ahal izango du sistema honetan. Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan (SEDESS) aurkituko dituzu Langile autonomoak RED baimendun bati Afiliazio Zenbakia (NAF) esleitzeko edo desesleitzeko kudeaketak egiteko zerbitzuak.

Egun, Egoitza Elektronikoan dauden zerbitzuen bidez.

Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan (SEDESS), Itsasoko langile autonomoak zuzenean egin ahal izango ditu bere izapideak dauden zerbitzu elektronikoen bidez, Erregistro Elektronikoan (EE) eskaerak aurkeztuz. Erregistro Elektronikora sartzeko, Ziurtagiri digitala eta DNI elektronikoa erabil daitezke.

Laster, Itsasoko Langileen Erregimen Bereziko norbere konturako langileek aukera izango dute egun beste langile autonomoentzat dauden online zerbitzu antzekoak erabiltzeko.


Nola sar naiteke nire jakinarazpenetara?

Gizarte Segurantzako Administrazioak igorritako jakinarazpenak jasotzeko eta sinatzeko, SEDESSen Jakinarazpen Telematikoen Zerbitzuak daude. Balio duen autentifikazio-sistema bat behar da: Gizarte Segurantzak onartutako Ziurtagiri digitala, DNI Elektronikoa edo Cl@ve Permanente delakoa (erregistro aurreratuarekin). Horiez gainera, behin bakarrik erabiliko diren pasahitzak ere beharko dira; Gizarte Segurantzak bidaliko ditu SMS bidez herritarraren mugikorrera. Sistema honek, halaber, aukera ematen die herritarrei sinadura hodeian atzitzeko.

Jakinarazpen Telematikoen Kontsulta eta Sinadurarako Zerbitzuaren bidez, Itsasoko norbere konturako langileak,  baita RED sistemara sartzeko bere baimendunak, edo, ahaldunak, jakinarazpenak kontsultatu eta sinatu ahal izango ditu.

Laguntza eta arreta

Complementary Content
${loading}