Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Eskubidearen hasiera, iraupena, baliogabetzea, bukaera eta berriro hastea

Eskubidearen hasiera

  • Legezko langabezia-egoeraren hurrengo egunetik, beti ere egoera horren hurrengo 15 egunetan eskatu bada. Eskaera egiteko ezinbestekoa da lan eskatzaile gisa erregistratzea, aurrez eginda ez badago. Halaber, eskaera egiten den egunean, Enpleguari buruzko otsailaren 28ko 3/2023 Legearen 3. artikuluak adierazten duen jarduera-akordioa sinatu beharko da.

  • Epez kanpo eskatzen bada, eskaera egin denetik hasiko da eskubidea, eskaera denbora eta modu egokian egin balitz bezala, eta eskubidea hasiko zen egunaren eta eskaera egin denaren artean igarotako egunak galduko dira.

  • Lan harremana edota aldizkako langile finkoen sasoiko edo kanpainako jarduera bukatu aurretik, urteroko ordaindutako oporraldiari dagokion denbora erabili ez den kasuetan, legezko langabezia-egoera eta laguntzak jasotzeko eskubidearen hasiera oporraldia bete ondoren hasiko dira, beti ere, bukatu eta hamabost egunen barruan eskatzen denean. Horretarako, denbora hori enpresako agirian zehaztu beharko da.

Iraupena

PRESTAZIOAREN IRAUPENA
Azken 6 urteetan kotizatutako lan-denbora Prestazioaren iraupena
360 eta 539 egun bitartean 120 egun
540 eta 719 egun bitartean 180 egun
720 eta 899 egun bitartean 240 egun
900 eta 1.079 egun bitartean 300 egun
1.080 eta 1.259 egun bitartean 360 egun
1.260 eta 1.439 egun bitartean 420 egun
1.440 eta 1.619 egun bitartean 480 egun
1.620 eta 1.799 egun bitartean 540 egun
1.800 eta 1.979 egun bitartean 600 egun
1.980 eta 2.159 egun bitartean 660 egun
2.160 egun baino gehiago 720 egun


Etenaldia

Eskubidearen etenaldiak prestazioen ordainketa eta Gizarte Segurantzaren kotizazioa etetea ekarriko du, eta ez dio jasotzeko epealdiari eragingo, zehapenik ez bada. Horretarako arrazoiak honako hauek dira:

  • Atzerrira joatea, jarraikako hamabi hilabetetik beherako eperako, lana bilatzeko, lan egiteko, lan-hobekuntzarako edo nazioarteko lankidetzarako, baldin eta entitate kudeatzaileari aldez aurretik atzerrirako irteera jakinarazi bazaio eta horrek baimena eman badu.
  • Urte natural bakoitzean gehienez ere laurogeita hamar egun naturaleko egonaldia egin bada atzerrian, etengabe edo ez, baldin eta entitate kudeatzaileari aldez aurretik jakinarazi bazaio eta horrek baimena eman badu.
  • Ez da egonalditzat eta bizileku-aldaketatzat hartuko, urtean behin 15 egun natural baino gutxiagoan atzerrira joatea, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateginaren 231.1 artikuluan ezarritako betebeharrak betetzearen kalterik gabe, eta komenigarria da, bidaiatu aurretik, irteera entitate kudeatzaileari jakinaraztea. Atzerritik itzulitakoan, itzuli eta hurrengo egun baliodunean bertaratu beharko du entitate kudeatzailean. .
  • Askatasuna galtzea dakarren zigorra betetzea, honako kasu honetan izan ezik: bere ardurapean familiartekoak izan eta, aparteko ordainsariari dagokion zatia kendu ondoren, hileroko zenbatekoak lanbide arteko gutxieneko soldata gainditzen duen inolako familia errentarik ez duenean; izan ere, horrelakoetan prestazioa jasotzen jarraituko du aurretiaz hala eskatzen badu.
  • Hamabi hilabete baino gutxiago irauten duen besteren konturako lan bat egitea, edo hirurogei hilabete baino gutxiago irauten duen norbere konturako lan bat egitea, norberaren konturako langileen kasuan, Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian edo Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian alta egoeran badaude.
  • Lege-hauste arinak eta larriak direla-eta zigorrak izateagatik, Lege-Hausteei eta Zigorrei buruzko ordena sozialean ezarritakoaren arabera dagokion denbora-tartean.
  • Enpresaburuak nahita, langileak bere lana betetzen edo betetzen ez duenean, berriz onartzea erabaki delako bidegabeko kaleratzetzat jo duen epaiaren aurka edo kaleratzea baliorik gabe utzi edota lan harremana etetea erabakitzen duen epaiaren aurkako helegitea bideratzen den bitartean.
  • Jaiotzagatiko baimenaren kontingentziagatik prestazioa jasotzen den bitartean.

Iraungitzea

Langabeziagatik laguntza jasotzeko eskubidea honako arrazoiengatik galduko da:

  • Prestazioaren iraunaldia bukatzea.
  • Langilea atzerrira bidaiatzea edo hara bizilekua aldatzea, salbu eta aurreko atalean etenalditzat hartzen diren kasuetan.
  • Onuraduna hiltzea
  • Onuraduna pentsioa jasotzen hastea, erretiroarengatik edota ezintasun iraunkorragatik (erabatekoa, absolutua edota ezintasun handia); ezintasunaren kasuan, prestazio hoberena aukera daiteke.
  • Hamabi hilabete edo gehiago irauten duen besteren konturako lan bat egitea, edo hirurogei hilabete edo gehiago irauten duen norbere konturako lan bat egitea, norberaren konturako langileen kasuan, Norbere Konturako Langileen edo Autonomoen Erregimen Berezian edo Itsasoko Langileen Erregimen Berezian alta egoeran badaude.
  • Onuradunak erretirorako ohiko adina betetzea, arrazoi horregatik pentsioa kobratzeko eskubidea ez dutenak eta balizko lan harremana etena dutenak, edo, administrazioak erabakita, lanaldia murriztua dutenak izan ezik.
  • Eskubideari borondatez uko egitea.
  • Ordena Sozialeko Lege-hausteen eta Zigorren Legearen araberako zigorrak ezartzea.

Berrabiaraztea

Etenaldi kasu guztietan, zigorragatik izan ezik, langileak eskubidea berriro abiaraztea eskatu beharko du dagokion Itsasoko Gizarte Institutuaren bulegoan, etenaldiaren arrazoia bukatutakoan.

Berriro abiaraztean, gelditzen zaion aldian langabeziagatik laguntza jasotzen jarraitzeko eskubidea izango du, etetearen unean zegokion oinarri arautzaile eta horren ehunekoarekin; beti ere, etetearen arrazoia amaitu dela ziurtatzen duenean eta, zehazki, kasu horretan, legezko langabezia egoeran dagoela, norbere konturako langileen kasuan langile eskatzaile gisa izena emana duela, edo errentarik ezaren baldintzak edo senitartekoen ardurak direla. Norbere konturako langileei dagokienez, Norbere Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Erregimen Berezian edo Itsasoko Langileen Erregimen Berezian alta egoeran badaude, langabeziagatiko prestazioa berriro abiarazi ahal izango da, norbere konturako lana hirurogei hilabetetik beherakoa denean.

Langabezia-prestazioa edo -sorospena etenaldia hasi eta hogeita lau hilabete igaro ondoren norbere konturako langileek berrabiaraztea eskatzen badute, honako egoeraren bat egiaztatu beharko dute: norbere konturako jarduera uzteko arrazoiak arrazoi ekonomikoak, teknikoak, produktiboak edo antolaketakoak direla, jarduera-uztea ezinbesteko egoeraren ondorio dela, administrazio-lizentzia galdu dela, genero-indarkeria, sexu-indarkeria, dibortzioa edo ezkontza-banantzea gertatu dela, edo borondaterik gabe sozietateko kontseilari edo administratzaileak kargua utzi duela edo hari zerbitzuak emateari utzi diola, eta ekonomikoki mendeko langile autonomoaren eta haren bezeroaren artean sinatutako kontratua amaitu dela, hori guztia erregelamenduz aurreikusitako moduan.

Norbere konturako lana utzi ondoren langileak jarduera uzteagatik babesa jasotzeko eskubidea badu, bi aukera izanen ditu: babes hori jasotzea edo etendako langabezia-babeserako eskubidea berrabiaraztea. Langileak aurreko prestazioa aukeratzen badu, aukeratu ez duen prestazioa sortu duten kotizazioak ez dira kontuan hartuko etorkizuneko eskubide bat onartzeko. 

Zigorragatik eteten denean, eskubidea dagokion prestazioaren ehunekoarekin abiaraziko da, jasotako aldia eta etenaldia, eta langilea lan eskatzaile bezala erregistratuta dagoela kontuan hartuta.

Berriro laguntzak jasotzeko eskubidea zigorraren arrazoia amaitzean hasiko da, beti ere, 15 egunen barruan eskatzen denean, eta, aurrez egin ez bada, eskaerarekin batera beharrezkoa da langilea lan eskatzaile gisa erregistratzea; orduan jarduera-akordioa berrabiarazitzat joko da, Enpleguari buruzko otsailaren 28ko 3/2023 Legearen 3. artikuluak aipatzen duenaren arabera, erakunde kudeatzaileak beste akordio bat sinatzea eskatzen duen kasuetan izan ezik.

Eskaera epez kanpo eskatzen bada, eskaera egin denetik abiaraziko da eskubidea, eskaera denbora eta modu egokian egin balitz bezala, eta eskubidea hasteko egunaren eta eskaera egin denaren artean igarotako egunak galduko dira.

Ordaindutako oporraldirik erabili ez bada, legezko langabezia egoera eta beste laguntzak jasotzeko eskubidea aldi hori bukatutakoan abiaraziko dira, beti ere, bukatu eta 15 egunen buruan eskatzen denean.

Complementary Content
${loading}