Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Kotizazioa eta dokumentazioa

Kotizazioa


Entitate kudeatzaileak berrogeita hamabi urtetik gorako langileen alde kotizatuko du erretiro-kontingentziagatik, langabezia-sorospena jasotzen duen bitartean; horretarako, kotizazio-oinarritzat hartuko du une bakoitzean indarrean dagoen gutxieneko kotizazio-mugaren ehuneko 125.

Aurreko lerroaldean ezarritakoaren arabera egiten diren kotizazioek balioko dute erretiro-pentsioaren oinarri arautzailea kalkulatzeko eta erretiro-pentsioari dagokion edozein modalitatetan aplikatu beharreko portzentajea kalkulatzeko, bai eta erretiro aurreratua hartzeko behar den kotizazio-denbora osatzeko ere.

Kotizazio horiek ez dute inola ere balioko eta eraginkortasun juridikorik izango Gizarte Segurantzaren sisteman erretiroko kotizaziopeko edozein pentsio eskuratzeko eskatzen den gutxieneko kotizazio-aldia egiaztatzeko; izan ere, egoera hori frogatu beharko baita berrogeita hamabi urtetik gorakoentzako sorospena eskatzeko unean.


Dokumentazioa


Sorospena onartzeko aurkeztu beharrezko dokumentazioa:

  • Sorospenaren eskaera eredu normalizatuan.
  • Eskatzailearen, ezkontidearen eta eskaeran agertzen diren seme-alaben identifikazioa jatorrizko eta indarreko dokumentazioaren bidez.

    • Espainiarrek: Nortasun Agiri Nazionala (NAN).
    • Espainian bizi diren atzerritarrak: Identifikaziorako: Atzerritarraren Nortasun Txartela edo bere jatorri herrialdeko nortasun agiria, baldin eta Europako Esparru Ekonomikoko kide den herrialde batekoa edo Suitzakoa bada. Edozein kasutan, Atzerritarren Identifikazio Zenbakia (AIZ).
    • Familia-liburua, edo agiri baliokidea atzerritarren kasuan.
    • Nagusien eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak edo dagokion Autonomia erkidegoak igorritako minusbaliotasun maila, edo Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren ebazpena, Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerio edo Defentsa Ministeriokoa, etengabeko ezintasun totala, absolutua edo ezintasun handia egiaztatzen duena, edo zerbitzurako ezintasunarengatik erretirokoa.
    • Harreraren formalizazioari dagokion ebazpen judiziala edo idatzia, lurralde bakoitzean adin txikikoen babesari dagokion eskuordetza duen Erakunde Publikoaren baimena eta harreraren indarraldiaren hasiera-data adierazita.
    • Epaia edota hitzarmen arautzailea, banaketa edo dibortzio kasuan.
  • Bestelakoek:

    • Eskakizunaren 3.3 paragrafoan agertzen diren eskatzaile, ezkontide eta seme-alabek eskaera aurreko hilabetean izandako diru-sarreren egiaztagiria, halakorik izanez gero.
    • Hobekuntza-berrikuste espedientearen ebazpenaren fotokopia.
    • Lan egin dueneko enpresaren/enpresen sinatu eta zigilatutako ziurtagiriak.
    • Gobernuaren Ordezkaritzak edo Ordezkariordetzak igorritako ziurtagiria, itzulera-data eta emigrazio-herrialdean lan egindako epea adierazita.
    • E-301/U1 inprimakia, Europako Esparru Ekonomikoko herrialde batetik itzuli bada, edo langabezia egoeratik babesteko hitzarmena duen herrialderen batean egin lanaldiak biltzen dituen esteka-inprimakia (Australia, edo Suitza).
    • Espetxeko Zuzendariaren ziurtagiria, espetxeko sarrera-data eta irteera-data nahiz espetxeratzearen arrazoiak adierazita.
  • Bestelako edozein agiri, indarrean dagoen araudiaren arabera Itsasoko Gizarte Institutuak langabeziagatiko prestazioa aitortzeko beharrezkoa jotzen duena.
Complementary Content
${loading}