Aviso Cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga una mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies. Las cookies no se utilizan para recoger información de carácter personal.


Itsasoko Osasuna

Itsasoko Osasun Programak Itsasoko Institutu Sozialaren betekizunak eta funtzioak, berezkoak eta espezifikoak biltzen ditu, itsasoratuta edo atzerrian dauden itsas-gizonen osasun arretarekin zerikusia dutenak, hain zuzen ere. Programa hori lantzeko, itsas-gizonaren osasunaren ideia orokorretik abiatzen da, Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) dioenaren arabera, gaixotasun ezaz gain, buruaren zein gizarteko egoeraren ongizate hobezina ere dena.

Bestalde, gainerako langileek baino "arrisku faktore" gehiago dituzten itsasoko langileen inguru soziolaboralak, ontziratuta eta atzerrian dauden itsasgizon guztientzat Osasun Programa Bereziaren beharra arrazoitzen du, itsasoko langileen osasunean eta haien lan istripu tasen indizean modu erabakigarrian eragiten duten faktoreak txikiagotzeko Osasun Programaren beharra.

Azken finean, Itsasoko Osasun Programaren helburu orokor eta lehentasun handiagokoa eredu praktikoa martxan jartzea da, modu integratu eta planifikatu batean haien jarduera burutzeko sektoreak behar dituen laguntza eta osasun baliabideak eskaintzen eta hurbiltzen dituzten laguntzarako eta prebentziorako mekanismoetan oinarrituta.

Arreta integraleko programa hori ongi bereizitako eta elkarrekin lotuta dauden arretako bi zutabetan dago oinarrituta: prebentziozko maila eta asistentzia maila.

Complementary Content
${loading}