Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Onuradunak

Hildako kausatzailearen seme-alaba bakoitza, filiazioa edozein dela ere (naturala edo adoptatua):

  • Emakumearen aurkako biolentziagatiko heriotza denean, legeak edo Espainiak berretsitako nazioarteko tresnek ezarritakoaren arabera.
  • Erabateko zurztasunaren pareko egoeran dagoenean:

    • Emakumearen heriotzaren kausatzailea zurtzen aita izatea.
    • Emakumearen heriotzaren kausatzailea hirugarren bat izatea eta hildakoa guraso alarguna izatea, guraso bakarra izatea edo beste gurasoak etxea utzi izana egiaztatzea.
  • Zurztasunagatiko pentsioa izateko beharrezko baldintzak betetzen ez dituenean.
  • Espainian legez bizi denean. Hildako amak ez zuen zertan Espainian bizi.

Adina:

  • 21 urtetik beherakoak izatea edo, adinekoak izatekotan, lanerako gaitasuna murriztuta izatea, ezintasun iraunkor absolutuan edo elbarritasun handian baloratutako portzentajean.      

  • 21 urte baino gehiago eta 25 urte baino gutxiago izatea, eta beti ere, kausatzailearen heriotzaren egunean 25 urte baino gutxiago bazituen eta bere konturako  edo besteren konturako lanik egiten ez badu, edo egiten badu, urtean dituen diru-sarrerak Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarako indarreko zenbatekoa baino txikiagoak badira, aparteko bi ordainsariak barne.

Zurtza ikasketetan badabil eta ikasturtean zehar 25 urte beteko balitu zurztasun-prestazioa mantendu egingo da, hurrengo ikasturtea hasi eta hurrengo hilabeteko lehenengo egunera arte.


Complementary Content
${loading}