Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Zenbatekoa / Ordainketa

Zenbatekoa

Prestazioaren onuradun  bakarra  dagoen kasuetan.

  1. Prestazio honen zenbatekoa oinarri arautzailearen %70 izango da, baldin eta hurrengo baldintza betetzen bada: elkarbizitzako familia-unitatearen diru-sarrerek, zurtzarenaz gain, osatzen duten kideen zenbatekoarekin zatituta, ez gainditzea, urteroko kopuruan, indarrean den lanbide arteko gutxieneko soldataren %75, aparteko bi ordainsariren zati proportzionala kontuan izan gabe. 

  2. Aurreko baldintza betetzen ez bada, prestazioaren zenbatekoa oinarri arautzailearen %20 izango da.

Prestazioaren onuradun  bat baino gehiago dauden kasuetan.

Aurreko ataleko a) eta b) hizkiak aplikatuko dira eta kontuan hartuko da, gainera, aplikatu beharreko portzentajea kontuan izan gabe, onuradunen portzentajearen baturak ez gainditzea oinarri arautzailearen %118.

Portzentajeen batura %118tik gorakoa bada, berme gisa aplikatuko da gertaera eragilearen unean indarrean dagoen guztien arteko gutxieneko kotizazio-oinarriaren %118.

Portzentajeen batura %118tik beherakoa bada, eta, diru-sarreren muga gainditzeagatik, portzentajeen batura %118ko mugatik beherakoa bada, berme gisa aplikatuko da gutxieneko alarguntasunagatiko pentsioaren zenbatekoa, familia kargarekin.

 


Ordainketa

Zurztasun-prestazioa erregelamenduen arabera onuradunen kargua duenari ordainduko zaio, 14 ordainsaritan.


Complementary Content
${loading}