Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Bateragarritasunak/Bateraezintasunak

  • Alarguntzagatiko pentsioa, onuradunaren beste edozein lan errentarekin bateragarri da, baita jubilazioko edo ezgaitasun iraunkorreko pentsioarekin ere, hauetarako eskubidea izango balu.
  • Alarguntzagatiko pentsioa, hildakoa ez balego alta egoeran edo altara asimilatutako egoeran heriotza datan, bateraezina izango da beste alarguntzagatiko pentsio bat aitortzearekin, edozein dela ere Gizarte Segurantzako erregimena; erregimen bakoitzean akreditatutako kotizazioak gutxienez 15 urtez gainjartzen badira salbu.
  • Sistemaren alarguntzagatiko pentsioak bateragarriak dira SOVIren pentsioekin. Alarguntzagatiko pentsioa eta SOVIren elkarrekin lehian daudenean, beren batura ezin izango da alarguntzagatiko pentsioaren gutxieneko zenbatekoaren bikoitza izan 65 urtetik gorako onuradunentzat aldioro ezarrita. Muga hori gaindituz gero, SOVIren kopurua gehieneko muga ez gainditzeko beste murriztuko da.
  • Alarguntzagatiko pentsioa jasotzeari eutsi bazaio, berriz ere ezkondu edo izatezko bikotea osatu arren, derrigorrezko eskakizunak betetzeagatik, ezkontide edo izatezko bikotekide berria hilez gero sor litekeen alarguntzagatiko pentsioa eta jasotzen duen pentsioa edota alarguntzagatiko pentsioa ez dira bateragarriak izango, eta horietariko bat hautatu beharko du.
Complementary Content
${loading}