Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Lanbide-talde edo lan-jarduerak eragindako erretiro aurreratua


Erretiroa hartzeko ohiko adina murriztu edo aurreratu egin daiteke, lan nekagarriak, arriskutsuak, toxikoak edo osasungaitzak egiten dituzten eta gaixotasun edo heriotza tasa altuak dituzten talde edo jarduera profesionaletan, betiere, eraginpeko langileek dagokien lanean ezarritako gutxieneko lan jarduna egin izana egiaztatzen badute, altan edo antzeko egoeran badaude eta gainerako baldintza orokorrak betetzen badituzte.

Koefiziente murriztaileak aplikatzeak ezin du interesdunak erretiro pentsioa 52 urte bete baino lehen izatea ekarri. Muga horrek ez die Erregimen Berezietako (Ikatz Meatzaritza eta Itsasoko Langileak) langileei eragingo, 08-01-01ean erretiroa hartzeko adinaren koefiziente murriztaileak aitortuak bazituzten. Horiei aurreko araudia aplikatuko zaie.

2008-01-01etik aurrera, koefiziente murriztaileak ez dira kontuan hartuko honakoetarako eskatutako adina egiaztatzeko orduan: erretiro partziala, erretiro aurreratua mutualistentzat eta erretiro aurreratuaren beste edozein modalitate, ezta ohiko erretiro adinaren ondoren  erretiroa hartzen dutenentzat ehuneko gehigarria kalkulatzeko ere .

Erretiroa hartzeko adina murrizteko jarraitu behar den prozedura orokorra erregelamenduz ezarriko da. Bertan aurreikusiko da sektorean lan baldintzen istripu tasari, nekagarritasunari, arriskuari eta toxikotasunari buruz aldez aurreko azterlanak egitea, baita horiek langileei eragindako lanerako ezintasun prozesuen maiztasunari eta lan jarduerak egiteko behar diren baldintza fisikoei buruz ere.

 

Mehatzarien Estatutuan dauden langileak

  • Une bakoitzean dagokion ohiko adinaren azpitik erretiro pentsioa aitor dakieke Meatzarien Estatutuan sartzen diren besteren konturako langileei (Ikatz Meatzaritzaren Erregimen Berezian sartu gabe badaude), erretiro adinaren koefiziente murriztaileak aplikatuz, baldin eta onartutako eskalan ezarritako neke, toxikotasun, arrisku edo osasungaiztasun baldintzak betetzen badira.
  • Eskatutako gutxieneko adina ezarritako kategoria edo espezialitate bakoitzean "benetan lan egindako" aldiari dagokion koefizientea aplikatuta ateratzen den aldia kenduta murriztuko da. Kontuan hartu beharreko aldiari lanerako hutsegite guztiak kenduko zaizkio, medikuaren bajak eta baimendutako hutsegiteak (soldata jasotzeko eskubidearekin) izan ezik. Koefizientea kalkulatzeko, ekainaren 26ko 2366/1984 EDan  ezarritako eskala aplikatuko da.
  • Erretiro adina murrizten den denbora aldia kotizatutzat jotzen da, oinarri arautzaileari aplika dakiokeen portzentajea zehazteko bakarrik.
  • Portzentajea kalkulatzeko adin murriztapena eta aldi horren zenbaketa aplikagarriak izango dira, baita pentsioa erregimen orokorra ez den beste edozein erregimenetan sortzen bada ere.
  • Erretiroak "aldi berean" beste jarduera batzuk (Gizarte Segurantzaren beste erregimen batean egotea ahalbidetzen dietenak) gauzatzen ari diren langileei eragiten badie; alegia, jarduera aniztasun kasuetan, murrizketa adinari dagokionez bakarrik aplikatuko da.

Aireko hegaldietako langileak

  • Une bakoitzean dagokion ohiko adinaren azpitik erretiro pentsioa aitortu ahal izango zaie aireko lanen konpainietako langileentzako lan ordenantzan sartzen diren hegaldi tripulatzaile teknikoei, erretiro adinari koefiziente murriztaileak aplikatuz.
  • Eskatutako gutxieneko adina kategoria bakoitzean "benetan lan egindako" aldiari dagokion koefizientea aplikatuta ateratzen den aldia kenduta murriztuko da. Kontuan hartu beharreko aldiari lanerako hutsegite guztiak kenduko zaizkio, medikuaren bajak eta baimendutako hutsegiteak (soldata jasotzeko eskubidearekin) izan ezik. Koefizientea kalkulatzeko, ekainaren 28ko 1559/1986 EDan  ezarritako eskala aplikatuko da:
    • 0,40 pilotuen eta bigarren pilotuen kasuan.
    • 0,30 aireontziko mekanikarien, aireko argazkigintzarako operadore nabigatzaileen, bitarteko teknologikoen operadoreen, aireko argazkilarien eta aireko kameren operadoreen kasuan.
  • Erretiro adina murrizten den denbora aldia kotizatutzat jotzen da, oinarri arautzaileari aplika dakiokeen portzentajea zehazteko bakarrik.
  • Portzentajea kalkulatzeko adin murriztapena eta denboraldi horren zenbaketa aplikagarriak izango dira, baita pentsioa erregimen orokorra ez den beste edozein erregimenetan sortzen bada ere.
  • Erretiroak "aldi berean" beste jarduera batzuk (Gizarte Segurantzaren beste erregimen batean egotea ahalbidetzen dietenak) gauzatzen ari diren langileei eragiten badie; alegia, jarduera aniztasun kasuetan, murrizketa adinari dagokionez bakarrik aplikatuko da.

Treneko langileak

  •  Une bakoitzean eskatutako gutxieneko adina murriztu egingo da lanbide talde edo jarduera profesional arriskutsuetan edo neketsuetan aritu diren trenbideetako langileentzat, dagokion koefizientea (0,15 edo 0,10) aplikatzetik ateratzen den urte kopuruaren aldi berdinean, abenduaren 24ko 2621/1986 EDaren 3. |art.-an  (ED ) ezarritakoaren arabera. Koefiziente hori lanbide talde edo jarduera profesional horietan "benetan lan egindako" denbora aldiari aplikatuko zaio, eta lanera egindako hutsegite guztiak zenbatuko dira, medikuaren bajaren ondoriozkoak eta arau aplikagarrien arabera baimendutakoak (soldata jasotzeko eskubidearekin) izan ezik.
  • Helburu horretarako zenbatutako benetan lan egindako aldia urte osotan zenbatuko da (zatirik gabe). Horretarako, aldi horretan urte zatiak badaude, sei hilabete baino gehiagokoak urtebete bezala zenbatuko dira, eta sei hilabete baino gutxiagokoak ez dira zenbatuko.
  • Era berean, jarduera arriskutsuei dagozkien koefiziente desberdineko urte zatiak zenbatzeko, zati luzeenari dagokion jardueran igarotako urtebete bezala zenbatuko dira; baldin eta, zati horien batura sei hilabete baino gehiagokoa bada.
  • Erretiro adin murriztuaren eta gutxieneko adin orokorraren artean igarotzen den aldiak hala dagokionean aplika daitekeen koefiziente murriztailea zehazteko balio izango du, eta kotizatutzat joko da, aplika daitekeen pentsioaren portzentajea areagotzeko bakarrik.
  • Portzentajea kalkulatzeko adin murriztapena eta denboraldi horren zenbaketa aplikagarriak izango dira, baita pentsioa erregimen orokorra ez den beste edozein erregimenetan sortzen bada ere.
  • Erretiroak "aldi berean" beste jarduera batzuk (Gizarte Segurantzaren beste erregimen batean egotea ahalbidetzen dietenak) gauzatzen ari diren langileei eragiten badie; alegia, jarduera aniztasun kasuetan, murrizketa adinari dagokionez bakarrik aplikatuko da.

Artistak

  • Abeslariek, dantzariek eta trapezistek erretiro pentsiorako eskubidea izan dezakete 60 urtetik aurrera, koefiziente murriztaileak aplikatu gabe, erretiroaren aurreko 21 urteetan gutxienez 8 urtez espezialitate horretan lan egin badute.
  • Gainerako artistek 60 urtetik aurrera hartu ahal izango dute erretiroa, pentsioaren portzentajea une bakoitzean ezarritako ohiko adina betetzeko falta den urte bakoitzeko % 8 murriztuta.
  • Aurreikusitako bi kasuetan, erretiroa hartu ahal izateko ezinbesteko baldintza izango da gertaera eragilearen datan altan edo altarekin bateragarri den egoera batean egon izana.

Zezenketako profesionalak

  • 55 urte zezen-hiltzaile, burtzikari, nobillero, banderillero, pikatzaile eta toreatzaile komikoentzat, betiere, gertaera eragilearen datan altan edo altarekin bateragarria den egoera batean egon izana eta zezen ikuskizun kopuru jakin batean jardun izana egiaztatzen badute:
    • Zezen-hiltzaileak, burtzikariak eta nobilleroak 150 jaitan, edozein kategoriatan.
    • Banderilleroak, pikatzaileak eta toreatzaile komikoak 200 jaitan, kategoria hauetako edozeinetan edo aurreko paragrafoan adierazitako kategoriaren batean.
  • 60 urte puntilleroentzat, betiere, gertaera eragilearen unean altan edo altarekin bateragarria den egoera batean egon izana eta kategoria profesionalen batean 250 jaitan jardun izana egiaztatzen badute.
  • 65 urte edo une bakoitzean ezarritako ohiko adina, ezpatarientzat eta burtzilarientzat eta haien laguntzaileentzat.

    Hala ere, 60 urtetik aurrera erretiroa hartu ahal izango dute aurrerapen urte bakoitzeko % 8ko koefiziente murriztailea aplikatuta, betiere, gertaera eragilearen unean altan edo altarekin bateragarri den egoera batean egon izana eta edozein kategoria profesionaletan 250 jaitan jardun izana egiaztatzen badute.

Administrazio eta organismo publikoen zerbitzura suhiltzaileak

Martxoaren 14ko 383/2008 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera, erretiro pentsioa aitortu ahal izango da Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean barne hartutako besteren konturako langileei eta langile publikoei une bakoitzean ezarritako ohiko adinetik beherakoentzat, suhiltzaile gisa jarduten dutenentzat (eskala, kategoria edo espezialitate desberdinetan), toki korporazioetan, autonomia erkidegoetan, Defentsa Ministerioan, Espainiako Aireportuen eta Aire Nabigazioaren (AENA) erakundean eta adierazitako administrazioek eratuta izan ditzaketen partzuergo edo elkarteetan.

Une bakoitzean erretiroagatiko pentsioa jasotzeko ezarritako ohiko adinari suhiltzaile gisa lanean egindako urte osoei 0,20ko koefiziente murriztailea aplikatzearen ondoriozko aldi baliokidea murriztuko zaio.

Erretiro adinaren murrizketa aplikatzeak ez dio inola ere interesdunari 60 urte bete aurretik edo 59 urterekin, 35 urte edo gehiago kotizatuta izatea egiaztatuta, erretiroagatiko pentsioa jasotzeko aukerarik emango, suhiltzaile gisa eginiko jarduerarengatiko aparteko ordainsariengatik dagokion zati proportzionala zenbatu gabe. 

Lanean egindako denbora zenbatzeko, laneko falta guztiak deskontatuko dira, honako hauek izan ezik:

  • Gaixotasun arrunt, gaixotasun profesional edo laneko zein bestelako istripu baten ondoriozko baja medikoak eragindakoak.
  • Amatasun, aitatasun, adopzio, harrera, haurdunaldiko edo edoskitzaro naturaleko arriskuagatiko lan kontratuaren etenak eragindakoak.
  • Dagozkion lan xedapenetan ordainsari eskubidearekin baimendutakoak.

Erretiro adina murrizten den denboraldia kotizatutakotzat hartzen da, soilik oinarri arautzaileari aplikagarri zaion portzentajea zehazteko.

Adin murrizketa eta aldi horren zenbaketa aplikatuko dira portzentajearen ondorioetarako, pentsioa Erregimen Orokorraz bestelako edozein erregimenetan eragiten bada ere.

Ertzaintzako Kidea

  • Erretiro pentsiorako eskubidea izateko une bakoitzean ezarritako ohiko adinari Ertzaintzako kide gisa edo bertan barne hartuta geratutako kolektiboetako kide gisa lanean egindako urte osoei 0,20ko koefiziente murriztailea aplikatzearen ondoriozko aldi baliokidea murriztuko zaio.

Aurreko paragrafoan aurreikusitako erretiro adinaren murrizketa aplikatzeak ez dio interesdunari 60 urtetik beherako adinarekin erretiroagatiko pentsioa jasotzeko eskubiderik emango, ezta 59 urterekin ere 35 urtetan edo gehiagotan Ertzaintzako kide gisa edo Ertzaintzan barne hartutako kolektiboetako kide gisa jardun eta kotizatu izana egiaztatu arren, aurreko paragrafoan aipatu jarduera gauzatzeagatiko aparteko ordainsariengatik dagokion zati proportzionala zenbatu gabe.

  • Aurreko atalean ezarritakoaren arabera langilearen erretiro adina murrizten den denboraldia, kotizatutako alditzat zenbatuko da soilik erretiroagatiko pentsioaren zenbatekoa kalkulatzeko dagokion oinarri arautzaileari aplikagarri zaion portzentajea zehazteko.

Aurreko atalean ezarritako adinaren murrizketa eta, kotizazio ondorioetarako, murriztutako denboraldiaren zenbaketa aplikatuko zaizkie erretiroagatiko pentsioaren gertaera eragilea gertatu arte beren jardueran alta egoeran egon diren Ertzaintzako kideei.

Halaber, onura horietarako eskubidea izango dute lehenengo bi paragrafoetan ezarritakoaren aplikaziotik kasu bakoitzean ondorioztatzen den erretirorako adina beteta izanik Ertzaintzako kide gisa duten jarduera eten arren beste lan jarduera bat betetzeagatik altan jarraitzen dutenek, Gizarte Segurantzaren edozein erregimenetan egon arren.

  • Kolektibo honi dagokionez, enpresentzako nahiz langileentzako kontingentzia komunengatiko kotizazio oinarriari kotizazio tasa gehigarri bat aplikatuko zaio. 
  • LGSSren 20. xedapen gehigarrian ezarritako sistema aplikatuko da Kupoaren Batzorde Mistoan Estatuak erretiro adina aurreratzeagatik eta erretiroa aurreratzen den urteetako prestazio gehikuntzarengatik kotizazio galeraren ondorioz ezarri beharreko kotizazio errekargatuei dagokien urteko zenbatekoaren finantziazio akordio bat eraginkor egin ondoren, Estatuko Administrazioak Klase Pasiboen Erregimenean Estatuko Segurtasun Kidego eta Indarretako kideen aurreratutako erretiro kasuetan ordaintzen duenaren pareko zenbatekoan.

Udaltzainak

HOBARIA UDALTZAIN GISA LAN EGITEAGATIK (1449/2018 Errege Dekretua, abenduaren 14koa)  

  • 2019ko urtarrilaren 2tik aurrera, une bakoitzean eskatzen den ohiko adina baino adin txikiagoko erretiro-pentsioa aitortu ahal izango zaie karrerako funtzionarioei, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartuta daudenei eta toki-entitateen zerbitzura dauden udaltzaingoetako kideei, eskala, kategoria edo espezialitate guztietan.
  • Erretiratzeko ohiko adina denbora tarte baliokidean murriztuko da, hain zuzen ere, toki entitateen zerbitzuko udaltzain gisa, eskala, kategoria edo espezialitate ezberdinetan, benetan lan egindako urte osoei 0,20ko koefiziente murriztailea aplikatzearen ondoriozkoa den aldian.
  • Adierazitako erretiro-adinaren murrizketa aplikatzeak ez du inola ere ekarriko interesdunak erretiro-pentsioa eskuratzea ohiko erretiro-adina baino 5 urte gutxiagorekin, edo 6 urte baino gutxiagorekin, baldin eta 37 urteko benetako jarduera eta kotizazioa egiaztatzen bada, aparteko ordainsariei dagokien zati proportzionala zenbatu gabe, Udaltzaingoko kide gisa jarduteagatik.
  • Udaltzaingo gisa benetan kotizatutako 37 urteak progresiboki eskatuko dira erretiro-adina 6 urte aurreratzeko dagokion ohiko adinarekiko, jarraian ezarritakoaren arabera:

Urtea

Kotizazioa

2019

35 urte eta 6 hilabeteko benetako kotizazioa udaltzain gisa

2020, 2021, 2022

36 urteko kotizazio eraginkorra udaltzain gisa

2023, 2024, 2025, 2026

36 urte eta sei hilabeteko kotizazio eraginkorra udaltzain gisa

2027

37 urteko kotizazio eraginkorra udaltzain gisa

  • Koefiziente murriztaileak aplikatzearen ondorioz erretiro-adina aurreratzeko baldintza izango da prestazio hori eskuratzeko eskatzen den 15 urteko gabealdia beteta izatea, bai eta koefizientea aplikatu ahal izateko udaltzaingo gisa kotizatutako 15 urteak beteta izatea ere.

Koefiziente murriztailea aplikatzearen ondorioetarako, benetan lan egindako denboratzat hartuko da dagokion toki-erakundearen zerbitzura dauden udaltzaingoko kidegoetako lanpostuetan emandako benetako jarduera- eta kotizazio-denbora.

Lanera egindako falta guztiak deskontatuko dira, honako hauek izan ezik:

    1. Gaixotasun arruntagatik edo lanbide-gaixotasunagatik edo istripuagatik (lanekoa izan edo ez) aldi baterako ezintasuna dutenak.

    2. Amatasunagatik, aitatasunagatik, adopzioagatik, harreragatik, haurdunaldiko arriskuagatik edo edoskitzaro naturaleko arriskuagatik zerbitzu-prestazioa etetea xede dutenak.

    3. Dagozkien arau-xedapenen edo xedapen konbentzionalen arabera hartutako baimen eta lizentzia ordainduak.
  • Adinaren murrizketa eta, kotizazioaren ondorioetarako, adin hori murrizten den denboraren zenbaketa aplikatuko zaizkie jarduera horretan alta-egoeran egon diren Udaltzaingoko kideei, harik eta erretiro-pentsioaren gertaera eragilea gertatu den egunera arte.
  • Langilearen erretiro-adina murrizten den aldia kotizatutakotzat hartuko da soilik erretiro-pentsioaren zenbatekoa kalkulatzeko dagokion oinarri arautzaileari aplikatu beharreko ehunekoa zehazteko.
  • Onura horiek berak jasotzeko eskubideari eutsiko diote, erretiroa hartzeko adinera iritsi eta esleitutako koefiziente murriztailea aplikatzetik ondorioztatzen den adinera iritsi ondoren, Udaltzaingoko kide gisa jarduteari uzten diotenek, baldin eta beste lan-jarduera batean aritzeagatik altan badaude, Gizarte Segurantzaren edozein erregimenetan sartuta daudela ere.
  • Kolektibo horri dagokionez, gertakari arruntengatiko kotizazio-oinarriari kotizazio-tasa gehigarri bat aplikatuko zaio, bai enpresarentzat, bai langilearentzat. 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 6/2018 Legearen 164. xedapen gehigarriak % 10,6ko kotizazio-tasa gehigarria ezarri du jarduneko polizia guztientzat. Kuota horretatik, udalerriek % 8,84 finantzatu beharko dute, eta funtzionarioek berek gainerako % 1,76.

Mossos d’Escuadrako Kideak

  • Erretiroagatiko pentsiorako eskubidea izateko une bakoitzean ezarritako ohiko adinari Mossos d’Escuadrako kide gisa lanean egindako urte osoei 0,20ko koefiziente murriztailea aplikatzearen ondoriozko aldi baliokidea murriztuko zaio.

Murrizketa hori aplikatzeak ez du inola ere aukerarik emango interesdunak 60 urtetik beherako erretiroagatiko pentsioa edo 59 urtekoa eskuratzeko, 35 urteko edo gehiagoko benetako jarduera eta Mossos d’Escuadrako kotizazioa frogatzen baditu, aparteko ordainketen zati proportzionala kontuan hartu gabe.

  • Erretiro-adina murrizten den aldia kotizatutakotzat hartuko da soilik erretiroagatiko pentsioaren zenbatekoa kalkulatzeko dagokion oinarri arautzaileari aplikatu beharreko ehunekoa zehazteko.

Aurreko paragrafoan ezarritako adinaren murrizketa eta, kotizatutzat kontatzeko, murriztutako denboraldiaren zenbaketa aplikatuko zaizkie erretiroagatiko pentsioaren gertaera eragilea gertatu arte beren jardueran alta egoeran egon diren Mossos d’Escuadrako kideei.

Halaber, onura horietarako eskubidea izango dute lehenengo bi paragrafoetan ezarritakoaren aplikaziotik kasu bakoitzean ondorioztatzen den erretirorako adina beteta izanik Mossos d’Escuadrako kide gisa duten jarduera eten arren beste lan jarduera bat betetzeagatik altan jarraitzen dutenek, Gizarte Segurantzaren edozein erregimenetan egon arren.

  • Kolektibo horri dagokionez, gertakari arruntengatiko kotizazio-oinarriari kotizazio-tasa gehigarri bat aplikatuko zaio, bai enpresarentzat, bai langilearentzat.
  • Sistema hori, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren hogeigarren bis xedapen gehigarrian ezarritakoa, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera eta, hurrengo ekitaldietan aplikatuko da, eta Generalitatea-Estatua Aldebiko Batzordearen esparruan kotizazio-tasak doitu egingo dira, eta Estatuaren Administrazioak Kataluniako Generalitateari Poliziaren erretiro aurreratuaren kostua finantzatzeko erabiliko duen transferentzia izendunaren kalkulua eguneratuko da.
Complementary Content
${loading}