Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Onuradunak

Inoren konturako langileak, enpresak berak hitzarmen kolektibo edo itunen bidez, erretiroagatik beste batzuek ordezkatzen dituztenean, betiere eskatutako baldintzak eta betekizunak betetzen direnean:

Langileei dagokienean:

  • 64 urteko adin erreala.
    2008-01-01 osteko ekintza-eragileetarako, abenduaren 4ko 40/2007 Legea indarrean sartu zeneko data, Gizarte Segurantzako neurriei buruzkoa, adina erreala izan behar da, lan neketsu edo ezintasunagatiko hobariak kontuan hartu gabe (Iart.  161 bis GSLO n agertzen den kasua batengatik gertatu bada).
  • Ohiko erretirorako eskubidea izateko baldintza orokorrak betetzea: altan edo pareko  egoeran izatea dagokion erregimenean eta  kotizazioren gutxieneko epea egiaztatzea.
  • Hitzarmen edo itunen bidez, aldi berean, erretiroa hartzen duen langilea dagokion Enplegu Bulegoan langabezian izena emanda duen beste batez ordezkatzera behartuta dagoen enpresako langilea denean.

Enpresari dagokionean, erretiroa hartzen duen langilea ordezkatzeko kontratua:

  • Aukeratutako kontratazioaren araudi espezifikoak eskatutako baldintzak eta betekizunak betetzea, legalki aurreikusitako edozein, merkatuaren egoeragatik, lan-gehiegi izateagatik edo eskabide handiegiagatik lanaldi partzialeko kontratazioak eta behin-behineko kontratazioak izan ezik.
  • Gutxienez ere, urte beteko epea izan behar du:
  • Beti idatziz formalizatuko da eta ordezkatzen duen langilearen izena agertu beharko da.
  • Dagokion Enplegu Bulegoan erregistratuko da, eta bertan ale bat gordeko da; beste ale bat erretiroa hartzen duen langileari emango zaio erretiro-pentsioa eskatzen duenean Erakunde kudeatzailean aurkezteko.

Enpresen betebeharrak:

  • Kontratuaren idarraldia bitartean langilearen uztea bada, enpresariak ordezkatu egin beharko du, gehienez ere 15 eguneko epean, langabezian den langileagatik eta kontratuaren gutxieneko epea lortzeko geratzen den epealdirako, aparteko kasuetan izan ezik.
  • Betetzen ez denean, enpresariak Erakunde kudeatzaileari erretiro-prestazioaren zenbatekoa ordaindu beharko dio kontratatutako langilearen uzte unetik eta gutxienez ere urte beteko epea lortu arte, lehen kontrataziotik edo ez betetze horrek irauten duen biratean.
      Complementary Content
      ${loading}