Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Enpresaren betebeharrak

Kontratuen inguruko betebeharrak

  • Errelebo kontratuaren indarraldian zehar, ordezkatutako langileak ohiko erretiroa edo erretiro aurreratua hartu ahal izateko adina bete aurretik errelebo-langileak jarduera etenez gero, enpresaburuak:
    • Beste langile bat jarri beharko du, langabe dagoena edo enpresarekin iraupen mugatuko kontratu bat duena.

    • Langile horrekin errelebo kontratu berri bat hitzartuko du jarduera etena gertatu ondorengo 15 egun naturaleko epean.

    • Kontratu berrian hitzartutako lanaldia, gutxienez, langileak bere kontratua iraungitzeko unean egiten zuen berdina izango da.

  • Erretiro partziala hartu duen langilea bidegabeki kaleratuz gero ohiko erretiroa edo erretiro aurreratua hartu ahal izateko adina bete aurretik, eta berriro onartzen ez bada, enpresak:
    • Errelebo-langileari lanaldia handitzea eskainiko dio. Errelebo-langilearen lanaldia hutsik geratutako lanaldia baino handiagoa bada, handitze horrek aplikagarri den hitzarmen kolektiboan ezarritako lanaldi osoko jardunaldia edo, bestela, legez ezarritako gehienezko ohiko lanaldia izango du muga.

    • Lanaldia handitzea onartu ezean, langabezian dagoen edo enpresarekin iraupen mugatuko kontratu bat hitzartua duen beste langile bat kontratatu beharko du. Kontratazio berria errelebo kontratu modalitatean egin beharko da, kaleratze bidegabea izan dela aitortu ondoren berriro ez onartzeko erabakia hartu ondorengo 15 egun naturaleko epean.

    • Kontratu berrian hitzartutako lanaldia, gutxienez, langileak bere kontratua iraungitzeko unean egiten zuen berdina izango da. 

  •  Aurreko paragrafoetan ezarritako betebeharrak bete ezean ,  enpresaburuak kontratuaren iraungitze datatik hasita erretiro partziala hartu duenak ohiko erretiroa edo erretiro aurreratua hartu bitartean sortutako erretiro partzialeko prestazioaren zenbatekoa ordaindu beharko dio dagokion Erakunde kudeatzaileari.

Dokumentazioa aurkeztea abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen 12.2 azken xedapenean aurreikusitako ondorioetarako.

  • 2013-01-01aren aurreko indarreko erretiroagatiko pentsioaren erregulazioa aplikatzearen ondorioetarako, abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen 12.2 azken xedapenean jasotako kasuetan, eraginpeko langileek, ordezkari unitario eta sindikalek edo enpresek 2013-04-15era arteko epea izango dute INSSren edo ISMren zuzendaritza probintzialei ondorengoen berri eman eta kopiak helarazteko: 2013-04-01 baino lehen onartutako enplegu erregulazio espedienteak, edozein esparrutako hitzarmen kolektiboak eta enpresa akordio kolektiboak, data horren aurretik sinatuak, edo aipatu data baino lehen emandako konkurtso prozeduretan hartutako erabakiak, lan harremana iraungitzeari edo eteteari buruzkoak, berdin dio lan harremana 2013-04-01aren aurretik edo ondoren iraungi den.

    Bestalde, 2013-04-15era arteko epea izango dute INSSren edo ISMren zuzendaritza probintzialei honakoak jakinarazi eta helarazteko: erretiro partzialeko planak, edozein esparrutako hitzarmen kolektiboetan edo enpresa akordio kolektiboetan jasotakoak, 2013-04-01a baino lehen sinatutakoak, berdin dio erretiro partziala 2013-04-01aren aurretik edo ondoren hartu den. Aipatu dokumentazioarekin batera, 2013-04-01a baino lehen Erretiro Partzialeko Planean sartutako langileen nortasuna egiaztatzen duen enpresaren ziurtagiria aurkeztuko da.

  • Adierazitako edozein kasutan enplegu erregulazioko espedienteak, edozein esparrutako hitzarmen kolektiboak edo enpresaren akordio kolektiboak, edo konkurtso prozeduran hartutako erabakiak probintziaz haratagoko lurralde eremu bati eragiten dionean, enpresak bere egoitza nagusia duen probintzian egingo da komunikazioa. Ondorio horietarako, egoitza nagusiak bat etorri beharko du enpresaren helbide sozialarekin, betiere, administrazio kudeaketa eta negozioen zuzendaritza bertan zentralizatuta baldin badauka; bestela, kudeaketa eta zuzendaritza jarduera horiek errotzen diren lekura joan beharko da.

  • Edozein esparrutako hitzarmen kolektiboen edo enpresaren akordio kolektiboen kasuan, horien kopiarekin batera, honako alderdi hauek jasotzen dituen idazki bat aurkeztuko da: hitzarmenaren edo akordioaren denbora eremua, aplikazio eremua, jada aipatu hitzarmen edo akordioetan jasota ez badaude, eta hitzarmenaren edo akordioaren eraginpeko kotizazio kontuaren kodeak.

  • Atal honetan aipatutako edozein esparrutako hitzarmen kolektiboen edo enpresaren akordio kolektiboen jakinarazpen epea amaitu eta hilabeteko epean, aipatu zuzendaritza probintzialek INSSren edo ISMren Zuzendaritza Nagusira bidaliko dute hitzarmen edo akordio horiek sinatu dituzten enpresen izen zerrenda, enplegu erregulazioko espedienteei eta konkurtso prozeduretan hartutako erabakiei buruzko informazioarekin batera.

  • INSSren edo ISMren Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpen bidez, 12.2 azken xedapeneko aurreikuspenak aplikagarri dituzten enplegu erregulazioko espedienteen, edozein esparrutako hitzarmen kolektiboen edo enpresaren akordio kolektiboen edo konkurtso prozeduretan hartutako erabakien eraginpeko enpresen zerrenda egingo da.

  • Behartutako subjektuek aipaturiko epe horretan ez badute hitzarmen kolektiboen, enplegu erregulazioko espedienteen edo konkurtso prozeduretan hartutako erabakien jakinarazpenik egiten eta ez badituzte aurkezten , eta Gizarte Segurantzaren Administrazioak beste bideren batetik 12.2 azken xedapenean aurreikusitako baldintzen konkurrentziaren berri izaten badu, erretiroagatiko pentsioaren eskatzaileari 2013-01-01a baino lehenagoko legeria aplikatuko dio, hala dagokionean. Bestela, enpresaren akordio kolektiboen kasuan, nahitaezkoa izango da INSSri edo, hala badagokio, ISMri jakinaraztea, adierazitako epean.

Complementary Content
${loading}