Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Zenbatekoa

  • Pentsioaren zenbatekoa, gertaera eragilearen datan langileak egiaztatzen dituen kotizazio urteen arabera legokiokeen pentsioaren zenbatekoari lanaldi murrizketaren portzentajea aplikatzearen ondoriozkoa da , Gizarte Segurantzako dagokion Erregimeneko arau orokorren arabera kalkulatuta, baina dagokion koefiziente gehigarria aplikatu gabe.

Horrela kalkulatutako pentsioaren zenbatekoa ezin izango da inola ere 65 urtetik gorako erretirodunentzat, erretirodunaren familia inguruabarren arabera, une bakoitzean indarrean dagoen gutxieneko pentsioaren zenbatekoari portzentaje hori bera aplikatuta ondorioztatzen den zenbatekoa baino txikiagoa izan.

Erretiro partzialeko pentsioaren oinarri arautzaileari aplikagarri zaion portzentajea zehazte aldera, erretiro partziala kasu bakoitzean ezarritako ohiko adina bete aurretik hartzen denean, ez dira adinaren araberako koefiziente murriztaileak aplikatuko.

  • Erretiro partziala hartu duenak eskatutako lanaldiaren murrizketa portzentajea handitzea bidezkoa den kasuetan , enpresaburuaren adostasunarekin:
    • Pentsioaren zenbatekoa aldatuko da, hasieran aitortutakoari lanaldi murrizketa berriaren arabera dagokion portzentajea aplikatuta.
    • Pentsio berria eguneratu egingo da erretiro partzialaren hasierako pentsioaren ondorio datatik hasita pentsioaren zenbateko berriaren ondorio datara bitartean izandako pentsio goratzeekin.

Pentsioaren zenbatekoa adierazitako baldintzetan handitu ahal izateko , erretiro partzialeko pentsioa jasotzeko errelebo kontratu bat mantentzea beharrezkoa denean , enpresak:

    • Errelebo-langileari lanaldia handitzea eskainiko dio, erretiro partziala hartu duenaren lanaldi murrizketan proportzioan. Errelebo-langilearen lanaldia hutsik geratutako lanaldia baino handiagoa bada, handitze horrek aplikagarri den hitzarmen kolektiboan ezarritako lanaldi osoko jardunaldia edo, bestela, legez ezarritako gehienezko ohiko lanaldia izango du muga.
    • Errelebo-langileak ez badu bere lanaldia handitzerik onartzen, langabezian dagoen edo enpresarekin iraupen mugatuko kontratu bat hitzartuta duen beste langile bat kontratatu beharko du, erretiro partziala hartu duenaren lanaldi murrizturako.
  • Enplegu-aniztasuneko kasuetan, oinarri arautzailea kalkulatzeko, une horretara bitartean egindako lanari eta lanaldi murrizketaren xede den lanari dagozkion kotizazio oinarriak bakarrik hartuko dira kontuan.
  • Erretiro partzialeko pentsioak goratu egingo dira ordaindutakoaren araberako gainerako pentsioen baldintza berberetan.
Complementary Content
${loading}