Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Zenbatekoa

Pentsioaren zenbatekoa lortzen da kotizatutako urteen arabera sortzen den ehunekoaren  oinarri arautzailea aplikatuz, horretarako ezarritako eskalari jarraiki.

Portzentaia / koefiziente murriztatzaileak

Dagokion oinarri arautzailearen portzentajea , kotizazio urteen arabera , honako koefiziente murriztaile hauek aplikatuta txikituko da:

  • Langileak bere borondatez lana utzita pentsioa jasotzen badu, pentsioaren zenbatekoa % 8 murriztuko da, gertaera eragilearen unean, 65 urteko adina betetzeko falta zaion urte bakoitzeko edo urte zati bakoitzeko, honako eskala honen arabera:

- 60 urterekin: 0,60.
- 61 urterekin: 0,68.
- 62 urterekin: 0,76.
- 63 urterekin: 0,84.
- 64 urterekin: 0,92.

  • Langileak 30 urte oso kotizatu izana egiaztatzen badu eta lana eten ondoren pentsio bat jasotzen badu , langileari egotzi ezin zaion kausa batengatik (nahitaezko etena), pentsioaren zenbatekoa murrizteko portzentajeak, kotizatutako urte osoen arabera, honako hauek izango dira:

    - 30 eta 34 urte artean kotizatu izana egiaztatuz gero: % 7,5. 
    - 35 eta 37 urte artean kotizatu izana egiaztatuz gero: % 7,0.
    - 38 eta 39 urte artean kotizatu izana egiaztatuz gero: % 6,5.
    - 40 urte edo gehiago kotizatu izana egiaztatuz gero: % 6,0.

    Ondorio horietarako, langilearen borondate asketzat hartuko da lan harremanarekin jarraitzeko aukera izan eta hori eragozten duen arrazoi objektiborik gabe lan harreman horri amaiera ematea erabakitzen duen pertsonaren borondate adierazpen argia. Nolanahi ere , lan harremanaren etena nahitaezkoa izan dela ulertuko da lan harremanaren iraungitzea Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren (LGSS) 208.1.1 artikuluan aurreikusitako kausaren batek eragin badu.

    Aplikagarri izango dira portzentaje hauek ere, betiere, lan harremana aurrez adierazitako kausaren batengatik iraungi bada:

    • Langabeziagatiko prestazioaren onuradunei, prestazioa dagokion iraupen epea agortu delako iraungitzen bada edo erretiroagatiko pentsiodun izatera igarotzeagatik iraungitzen bada, LGSSren 213. artikuluaren 1. ataleko a) eta f) letretan adierazitakoaren arabera.
    • Langabeziagatiko sorospenaren onuradunei (laguntza maila), 52/55 urtetik gorakoei.

    • Adin horretatik gorakoen langabeziagatiko sorospena jasotzeko baldintzak betetzen ez dituzten 55 urtetik gorako langileei, langabeziagatiko prestazioa agortu ondoren, eta enplegu zerbitzu publikoko bulegoetan izena emanda jarraitzen dutenei.

    Aipatutako kasu desberdinetan egiaztatu beharreko 30 kotizazio urteak edo gehiago zenbatzeko, ohiko erretiroagatiko pentsioaren zenbatekoa zehazteko ezarritako arauak aplikatuko dira. 

2002ko urtarrilaren 1a baino lehen sortutako aurreratutako erretiro pentsioen hobekuntza. Horrela, 2002ko urtarrilaren 1a baino lehen mutualistak diren eta aurreratutako erretiroagatiko pentsioa jasotzeko eskubidea sortu duten langileek, Erregimen Orokorrean nahiz Erregimen Berezietan, kasu bakoitzean dagozkien koefiziente murriztaileak aplikatzeko kontuan hartutako adina hirurogeita hamar eta hirurogeita hamalau artekoa bada, biak barne, beren pentsioa hobetzeko eskubidea izango dute, 2007ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, betiere, Gizarte Segurantzaren Administrazioak daukan dokumentaziotik honako baldintza hauek betetzen direla ondorioztatzen bada:

  • Gutxienez hogeita hamabost urte kotizatu izana egiaztatzea.
  • Erretiro aurreratua hartzea ekarri duen lan kontratuaren iraungitzea langilearen borondate askeari egotzi ezin zaion kausa batengatik gertatu izana, LGSSren 208.1 artikuluan jasotako kasuen arteko batengatik, alegia.

Pentsioaren hobekuntza hileroko zenbateko osoa gehitzea izango da, eta gehikuntza hori aldakorra izango da pentsioaren oinarri arautzaileari aplikagarri zaion portzentajearen koefiziente murriztailea zehazteko kontuan hartutako langilearen adinaren arabera, honako tarte hauen arabera:

  • Hirurogei urte, hilean 63 €
  • Hirurogeita bat urte, hilean 54 €
  • Hirurogeita bi urte, hilean 45 €
  • Hirurogeita hiru urte, hilean 36 €
  • Hirurogeita lau urte, hilean 18 €

Dagokion zenbatekoa, hamalau ordainsaritan ordainduko dena, erretiroagatiko pentsioaren zenbatekoaren aldakuntza gisa hartuko da eta bertan barneratuko da ondorio guztietarako, baita gehienezko muga aplikatzeko eta, hala badagokio, jasotzen dituen gutxienekoengatiko osagarria xurgatzeko. Nazioarteko arauen babesean aitortutako pentsioak direnean, hileroko gehikuntzaren zenbatekoa finkatzeko, pentsioen zenbatekoa zehazteko eta kalkulatzeko arau horien erregelak aplikatuko dira.


 Erakunde kudeatzaileak ofizioz edo alderdi batek hala eskatuta aitortuko du hobekuntza honetarako eskubidea, hiru hilabeteko epean, Gizarte Segurantzaren Neurriei buruzko Legea BOEn argitaratzen denetik zenbatuta (2007ko abenduaren 6a), Gizarte Segurantzaren prestazioen datu basean jasotako informazioaren arabera, eta afiliazio fitxategi orokorrean, hurrenez hurren, betetako kotizazio urteak eta laneko etena nahitaezkoa izan dela egiaztatuta.

 
Complementary Content
${loading}