Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

% 45 edo gehiagoko ezintasuna duten langileen erretiro aurreratua

Une bakoitzean ezarritako ohiko adina murriztu ahal izango da ehuneko 45eko edo gehiagoko minusbaliotasun maila duten langileen kasuan , betiere, arauz ezarritako minusbaliotasunak badira, eta pertsona horien bizi itxaropena oro har eta nabarmen murriztu dela erakusten duten frogak baldin badaude.

Onuradunak / baldintzak

Gizarte Segurantzaren Sistema osatzen duten araubideetako edozeinetan sartuta dauden besteren konturako eta norberaren konturako langileak, honako hau egiaztatzen badute:

  • Gertaera eragilearen datan altan edo altarekin parekatutako egoeran egotea.
  • Beren lan-bizitzan zehar, erretiro-pentsioa eskuratu ahal izateko eskatzen den gutxieneko kotizazio-aldiaren baliokidea den benetako denbora lan egin dutela, gutxienez, eta aldi horretan hurrengo zenbakian zerrendatutako desgaitasuna sortzen duen patologiaren baten eraginpean egon direla, eta aldi horretan gutxienez bost urtez ehuneko 45eko desgaitasun-maila edo handiagoa izan dutela, patologia berberen ondorioz.

Erretiro-adina murriztea eragin dezaketen desgaitasunak

Abenduaren 4ko 1851/2009 Errege Dekretuak 161 bis artikulua garatzen du (gaur egun, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 206 bis artikulua, ehuneko 45eko desgaitasuna edo handiagoa duten langileen erretiroa aurreratzeari dagokionez), eta eranskin horretan zerrendatzen diren desgaitasunetan, ebidentzia egiaztatuak daude, zeinak bizi-itxaropena orokorrean eta nabarmen murrizten duten eta erretiro-adina murriztea eragin dezaketen.

Erretiratzeko gutxieneko adina

Ehuneko 45eko ezintasuna edo handiagoa duten pertsonen erretiro-adina, aurreko atalean aipaturiko ezintasunengatik bada, 56 urtekoa (12-01-01etik aurrera) izango da.

Lan egindako denbora

Para el cómputo del tiempo efectivo trabajado, se descontarán todas las ausencias al trabajo, excepto las siguientes:

  • Mediku baja baten ondorioz gertatutakoak, gaixotasun arrunta edo profesionalagatik edo laneko edo lan kanpoko instripuagatik sortuta.
  • Amatasun, aitatasun, adopzioa, harrera, haurdunaldian zehar arriskua edo edoskitze naturalean zehar arriskuagatik kontratu etetean jatorria dutenak.
  • Dirua jasotzeko eskubidearekin lan uzteak.

Pentsioaren kalkulua

Langilearen erretiro-adina jaitsiko den aldia, kotizatutakotzat emango da erretiro-pentsioaren zenbatekoa kalkulatzeko aplikatuko den oinarri arautzailearen portzentajea zehazteko.

Aukeratzeko eskubidea

Ehuneko 45eko edo gehiagoko desgaitasuna duten langileen erretiroa aurreratzeari dagokionez, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 161 bis artikulua (egungo 206 bis artikulua) garatzen duen abenduaren 4ko 1851/2009 Errege Dekretuan eta Desgaitasun-maila handia egiaztatzen duten langileen alde erretiro-adinaren koefiziente murriztaileak ezartzen dituen abenduaren 5eko 1539/2003 Errege Dekretuan ezarritakora biltzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten langileek mesedegarriena iruditzen zaiena aplikatzeko aukera izango dute.

Desgaitasuna egiaztatzea

Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 161 bis artikulua (egungo 206 bis artikulua) garatzen duen abenduaren 4ko 1851/2009 Errege Dekretuaren eranskinean aipatzen diren desgaitasuna sortzen duten patologietako batek eragiten badio langileari, ehuneko 45eko desgaitasuna edo handiagoa duten langileen erretiroa aurreratzeari dagokionez, medikuaren txosten baten bidez egiaztatu beharko da, eta txosten horretan adierazi beharko da, betiere, patologia noiz hasi edo agertu den, jaioteguna edo ondorengoa izan.

Desgaitasuna eranskinean zerrendatutako patologietako baten ondorio dela eta desgaitasun-maila gutxienez bost urtez ehuneko 45ekoa edo hortik gorakoa izan dela egiaztatzeko, Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak edo haren eginkizunen eta zerbitzuen transferentzia jaso duen autonomia-erkidegoko dagokion organoak egindako ziurtagiria aurkeztu beharko da. Nolanahi ere, desgaitasuna noiz hasi edo adierazi den ere adierazi beharko da.

Aurreko paragrafoan adierazitako ziurtagirien arabera, honako baldintza hauek batera egiaztatzen diren kasuetan, % 45eko edo gehiagoko desgaitasun-maila dagoela ulertuko da:

a) Ziurtagirian agertzen diren gaitzetan lortutako desgaitasun-portzentajeen baturatik eta «baremo osagarriei» dagokien ehunekotik, hala badagokio, guztizko desgaitasunaren ehunekoa ehuneko 45 edo handiagoa izatea.

b) Desgaitasun-ziurtagirian jasotako gaitzetako bat, gutxienez, eranskinean zerrendatutakoetako bat izatea, eta aipatutako eranskinean zerrendatutako patologia horrek edo horiek eragindako desgaitasun-mailaren ehuneko 33 izatea, gutxienez.


Complementary Content
${loading}