Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Zenbatekoa / Ordainketa

Zenbatekoa

Baliaezintasun handiagatiko pentsioaren zenbatekoa ezgaitasun iraunkorragatiko pentsioaren zenbatekoari (osoa edo absolutua), onuradunari arreta emango dion pertsonari ordaintzeko osagarria gehituz kalkulatuko da.

  • Osagarriaren  zenbatekoa:

    Gertaera eragilearen unean   Erregimen Orokorrean indarrean dagoen gutxieneko kotizazio-oinarriaren % 45 izango da, pentsioa onartzen den erregimena edozein dela ere, eta ezgaitasun iraunkorreko egoera eragin duen gertakizunari dagokion langilearen azken kotizazio oinarriaren % 30 gehituz lortzen da. Inola ere ez, zenbateko hori ezingo da izan langileak jasotako pentsioaren -osagarririk gabe- % 45 baino txikiagoa.

  • Lan istripu edo lanbide gaixotasunen kasuetan:

    Pentsioak areagotu egingo dira, hobenaren larritasunaren arabera, % 30etik % 50era, lesioa mutilazio edo itxuragabetasuna makina, artefaktu edo arauzko neurriak ez dituzten edo gauzeztatuta edo baldintza txarretan dauden instalazio, zentro edo lantokietan gertatu denean edo lanean segurtasun eta higiene neurriak edo osasungarritasun edo lan bakoitzerako egokitze neurriak (langilearen berezitasun, adin, sexu eta gainontzeko baldintzak kontuan hartuz) erreparatu ez direnean.

    Errekargua kalkulatzeko, ezindua zainduko duenari ordaintzeko baliaezintasun handiko osagarria ez da kontuan hartuko. Errekargu hori enpresari arau-hauslearen ardura izango da.

    Etxeko langileei ez zaie prestazio ekonomikoen errekargurik aplikatuko laneko arriskuak prebenitzeko neurrien faltagatik gertatzen diren LIeta LG en kasuan. 

  • Kontingentzia arruntek eraginda, baliaezintasun handiagatiko pentsioa jasotzeko aukera duen 65 urte edo gehiagoko langileak, erretiroagatiko pentsioa jasotzeko baldintzak betetzen ez dituelako:

    Aplikatuko den ehunekoa momentu bakoitzean erretiroagatiko pentsioa jasotzeko ezarrita dagoen gutxieneko kotizazio epeari dagokiona izango da.

    Egun, portzentaje hori % 50 da, eta pentsioaren oinarri arautzaileari aplikatuko zaio, ez osagarriari.

Amatasunagatiko osagarriaren mantentze iragankorra

2021/02/04an ekarpen demografikoagatik amatasunagatiko osagarria jasotzen ari diren pertsonek hori jasotzen jarraituko dute.

Amatasunagatiko osagarria jasotzea bateraezina izanen da genero arrakala murrizteko kotizaziopeko pentsioen osagarri berriarekin. Beraz, interesdunek bi aukera izanen dituzte.

Amatasunagatiko osagarriaren eskubidea izateko seme-alabaren beste gurasoak kotizaziopeko pentsioen osagarria eskatzen badu eta jasotzea badagokio, onartzen den hileko zenbatekoa amatasunagatiko osagarriari kenduko zaio, eta ondorio ekonomikoak ebazpena eman eta hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik hasiko dira, baldin eta laguntza eskatu eta hurrengo sei hilabeteen barruan ebazpena ematen bada, edo, hala badagokio, pentsioaren hurrengo egunetik zenbatzen hasita; epe hori iraganik, ondorioak hurrengo zazpigarren hilabeteko lehenengo egunetik aurrera izango dira.

Genero-arrakala murrizteko osagarria

Genero-arrakala murrizteko kotizaziopeko pentsioen osagarriak ekarpen demografikoagatiko amatasun-osagarria ordezkatu du, eta, horren ordez, genero-arrakala murrizteko osagarri bat ezarri du. Osagarri horren helburua da  emakumeek beren ibilbide profesionalean jasan duten kaltea zuzentzea, seme-alaben zaintzari dagokionez zeregin nagusia beren gain hartzeagatik, eta pentsioen esparruan proiektatzen dena.

Complementary Content
${loading}