Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Zenbatekoa / Ordainketa

Erretiro pentsioa oinarri arautzaileari dagokion ehunekoa aplikatuz lortzen da.

Ehunekoa

  • Oinarri arautzailearen %100.
  • Lan istripu edo lanbide gaixotasunen kasuetan:

    Pentsioak areagotu egingo dira, hobenaren larritasunaren arabera, % 30etik % 50era, lesioa mutilazio edo itxuragabetasuna makina, artefaktu edo arauzko neurriak ez dituzten edo gauzeztatuta edo baldintza txarretan dauden instalazio, zentro edo lantokietan gertatu denean edo lanean segurtasun eta higiene neurriak edo osasungarritasun edo lan bakoitzerako egokitze neurriak (langilearen berezitasun, adin, sexu eta gainontzeko baldintzak kontuan hartuz) erreparatu ez direnean.

    Errekargu hori enpresari arau-hauslearen ardura izango da.

    Etxeko langileei ez zaie prestazio ekonomikoen errekargurik aplikatuko laneko arriskuak prebenitzeko neurrien faltagatik gertatzen diren LIetaLGen kasuan.
  • Langilea erretiroaren ohiko adinera heltzen bada eta kontingentzia arrunten ondoriozko ezgaitasun iraunkorragatiko pentsioa jasotzen badu, erretiroagatiko pentsioa jasotzeko baldintzak betetzen ez dituelako:

    Aplikatuko den ehunekoa momentu bakoitzean erretiroagatiko pentsioa jasotzeko ezarrita dagoen gutxieneko kotizazio epeari dagokiona izango da. Gaur egun, ehuneko hori %50ekoa da, eta dagokion oinarri arautzaileari aplikatuko zaio.

Amatasunagatiko osagarriaren mantentze iragankorra

2021/02/04an ekarpen demografikoagatik amatasunagatiko osagarria jasotzen ari diren pertsonek hori jasotzen jarraituko dute.

Amatasunagatiko osagarria jasotzea bateraezina izanen da genero arrakala murrizteko kotizaziopeko pentsioen osagarri berriarekin. Beraz, interesdunek bi aukera izanen dituzte.

Amatasunagatiko osagarriaren eskubidea izateko seme-alabaren beste gurasoak kotizaziopeko pentsioen osagarria eskatzen badu eta jasotzea badagokio, onartzen den hileko zenbatekoa amatasunagatiko osagarriari kenduko zaio, eta ondorio ekonomikoak ebazpena eman eta hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik hasiko dira, baldin eta laguntza eskatu eta hurrengo sei hilabeteen barruan ebazpena ematen bada, edo, hala badagokio, pentsioaren hurrengo egunetik zenbatzen hasita; epe hori iraganik, ondorioak hurrengo zazpigarren hilabeteko lehenengo egunetik aurrera izango dira.

Genero-arrakala murrizteko osagarria

Genero-arrakala murrizteko kotizaziopeko pentsioen osagarriak ekarpen demografikoagatiko amatasun-osagarria ordezkatu du, eta, horren ordez, genero-arrakala murrizteko osagarri bat ezarri du. Osagarri horren helburua da  emakumeek beren ibilbide profesionalean jasan duten kaltea zuzentzea, seme-alaben zaintzari dagokionez zeregin nagusia beren gain hartzeagatik, eta pentsioen esparruan proiektatzen dena.

Oinarri-arautzailea

Ezintasuna gaixotasun arruntak eragindakoa bada:

  • Altan edo altaren pareko egoeran edo alta ez den egoeran diren onuradunak:

    gaixotasun arruntaren ondoriozko ezintasun iraunkor osorako ezarritako arau guztiak aplikatuta kalkulatuko da.

Ezintasuna lanez kanpoko istripuak eragindakoa bada:

  • Altan edo altarekin parekatutako egoeran dauden onuradunak:

    Lanekoa ez den istripuaren ondoriozko ezintasun iraunkor osorako adierazitako arau berberak aplikatuz kalkulatuko da.
  • "Alta ez den" egoeran den onuraduna:

    Egintza-eragilea izan aurreko 96 hilabeteetako interesdunaren kotizazio-oinarria zati 112 eginda lortutako koefizentea izango da. Oinarri horien zenbaketa ondoko eran egingo da:
    • Egintza-eragilea aurreko 24 hilabeteetako oinarriak balore nominalean zenbatuko dira.
    • Gainerako kotizazio-oinarriak Kontsumorako Prezioen Indizearen eboluzioaren arabera eguneratuko dira haiei dagozkien hiletik aurreko paragrafean aipatu den aldiaren hasieraren aurreko hilera arte.

    Hutsuneak sartzea

    Kalkulatzeko kontuan hartu behar den aldian zenbait hiletan kotizatu beharrik ez bada egon, kotizazio-hutsuneak, 18 urtetik gora langileentzat une bakoitzean dagoen gutxieneko oinarriarekin integratuko dira. Kotizatu behar den hilabeteren batean, hilaren zati batean bakarrik kotizatu behar da, aurreko paragrafoan adierazitako integrazioa egingo da, kotizatu beharrik ez dagoen hilaren zatiarengatik; betiere, lehen aldiko kotizazio-oinarria, adierazitako hileko gutxieneko oinarriaren zenbatekora ez bada heltzen. Kasu horretan, integrazioa zenbateko hori arte helduko da. 

    Etxeo langileen Sistema berezian barne hartutako langileak, 2012. urtetik 2018. urtera arte, kontingentzia arruntek eragindako ezintasun iraunkorreko pentsioaren OA kalkulatzeko, benetan kotizatutako aldiak bakarrik kontuan hartuko dira (ez da aplikatuko hutsuneen integrazioa).

    Besteren konturako nekazaritzako langileen Sistema berezian barne hartutako langileen kasuan, 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera, OA kalkulatzeko, benetan kotizatutako aldiak bakarrik kontuan hartuko dira (ez da aplikatuko hutsuneen integraziorik).

    Lanaldi partzialeko kontratuen, txandakoen eta aldizkako kontratu finkoen kasuan:
    • Kotizatzeko betebeharrik egon ez den aldien integrazioa une bakoitzean aplikatzea dagokion, kotizatzeko betebeharra eten edo iraungi zueneko datan kontratatutako orduei dagokien kotizazioko gutxieneko oinarriarekin burutuko da.  Hilaren zati batean bakarrik badago kotizatzeko betebeharra, integrazioa kotizatzeko betebeharrik ez duen hilaren zatiarengatik izando da, beti ere, hari dagokion kotizazio-oinarriak gutxieneko oinarrira iristen ez denean. 
    • Aldizkako kontratu finkoak dituzten langileen denboraldi edo kanpaina arteko epeetan izan ezik, inola ere ez dira kotizazio-hutsunetzat joko lan egiten ez diren ordu edo egunak lanaldi partzialeko kontratuak eragindako zerbitzuak betetzearen ondorioz.

Ezintasuna lan-istripuak edo laneko gaixotasunak eragindakoa bada:


Oinarri arautzaileak soldata errealetan oinarrituta kalkulatuko da, kontingentzia horien ondoriozko ezintasun iraunkor osoarentzat adierazitako arau berberak aplikatuz.

Ordainketa

  • Gaixotasun arrunt eta lanez kanpoko istripuetatik eratorritako pentsioak 14 ordainsaritan ordainduko dira, urteko hilabete bakoitzeko bat eta ekaineko eta azaroko hilekoekin dirutan ordainduko diren bi aparteko ordainsari urtero. Azken hauen zenbatekoa hilabete horiei dagozkien hileko arrunten zenbatekoaren berdina izango da.
  • Lan istripu eta lan gaixotasunetik eratorritako pentsioak 12 ordainsaritan ordainduko dira aparteko ordainsariak hileko arruntetan proportzionalki zatituta daudelako eta pentsioaren oinarri arautzailearen kalkulua egiteko kontuan hartu direlako.

  • Hileko gutxieneko zenbatekoak bermatuko dira eta hauen zenbatekoa onuradunak bere ardurapean ezkontiderik edukitzearen arabera aldatuko da.

  • Ezintasun iraunkor absolutuagatiko eta elbarritasun handiagatiko pentsioak eta onuradunak 65 urte betetzean izen aldaketa dela-eta eratorritako erretiro pentsioak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) atxikipenetik salbu geldituko dira. 

Complementary Content
${loading}