Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Onuradunak / Gertaera eragilea / Ondorio ekonomikoak

Onuradunak / baldintzak

Erregimen Orokorrean sartutako pertsonak, ezintasun iraunkor totaleko egoeran aitortuak, ezintasuna eragin duen gertakizuna edozein dela ere, baldin eta hurrengo betekizunak betetzen badituzte:

  • Gertaera eragilearen egunean LGSSren 205 artikuluko 1.a) atalean zehaztutako adina ez izatea, edo Sistemaren ordaindutakoaren araberako erretiroagatiko pentsioa jaso ahal izateko baldintzak ez betetzea, baldin eta ezgaitasuna gaixotasun arrunt batek edo lanekoa ez den istripu batek eragin badu.
    .
  • Afiliatuta eta altan edota altarekin parekatutako egoeran egotea.

    Ezintasuna lan-istripuak edota gaixotasun profesionalak eragin duenean, langileak eskubide osoko afiliatutzat eta alta-egoeran joko dira, enpresaburuak betekizunak ez beteta ere.

    Alta-egoera berezitzat jotzen da legezko greba zein ugazaben itxiera.

    Merkataritza-ordezkarien, artisten eta zezenketa-profesionalen kasuan, gertakizunaren datan kuoten ordainketan egunean egotea ere eskatzen da. Egunean egon ezean, baldin eta zor diren kuotek gabezia-aldian eraginik ez badute, egunean jarri beharra ohartaraziko da eta betebehar hori betetzea baldintza izango da prestazioaren ordainketarako.
  • Aldez aurretiko kotizazio-aldi bat beteta edukitzea, ezintasunak gaixotasun arruntean sorburua badu. Eskatutako kotizazio-aldia interesdunaren adinaren araberakoa da:

    31 urte baino gutxiago baditu:

    • Kotizazio-aldi generikoa: 16 urte bete zituen datatik gertaera eragilea gertatu zen datara igarotako denboraren herena.
    • Berariazko kotizazio-aldia: ez da halakorik eskatzen.

    31 urte edo gehiago baditu:

    • Kotizazio-aldi generikoa: 20 urte bete zituen datatik gertaera eragilea gertatu zeneko datara igarotako denboraren laurdena, edozelan ere, 5 urteko gutxienekoa izanda.
    • Berariazko kotizazio-aldia: Eska daitekeen kotizazio-aldiaren bostena barruan eduki behar da:
      • Gertakizun eragilearen aurreko 10 urteetan edota
      • Kotizatzeko betebeharra amaitu zen dataren aurreko 10 urteetan, pentsiora alta-egoera batetik zein altarekin parekatutako batetik heltzen bada, kotizatu beharrik gabe. Paragrafo horretan adierazitakoa ezarriko zaie, era berean, eska daitekeen berariazko aldia osatu gabe, pentsioa jasotzeko eskubidea alta-egoera batetik lortzen dutenei eta esandako egoera kotizatu beharrik ez duen aurreko alta-egoera batetik zein altarekin parekatutako batetik datorrenean kotizatu beharra edukiko dute.
    Xede horietarako, ez dira aintzat hartuko 6 hilabete baino gutxiagoko adin-zatikiak; handiagoak izanez gero, urte-erdiaren baliokidetzat jotzen dira. Ondoriozko kotizazio-aldiak biribildu egingo dira eta ez dira aintzat hartuko hilabeteko zatikiak, horrela dagokionean.

    Lanaldi partzialeko kontratuak dituzten langileen kasuan, eskatutako kotizazio-aldia egiaztatzeko, 2013-08-04tik aurrera, abuztuaren 2ko 11/2013 Errege Lege Dekretuan xedatutako arauak aplikatuko dira.

    Xede horietarako, Etxeko langileen sistema berezian barne hartzen diren langileen kasuan, 2012. urtetik 2018. urtera arte, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateginaren 16. xedapen iragankorrak adierazten dituen kotizazio-oinarrien arabera ezarriko dira sistema horren barruan benetan lan egindako orduak, eta aipatu ekitaldi bakoitzerako LPGEk Erregimen Orokorreko orduko gutxieneko oinarrirako ezarri duen zenbatekoaren artean zatituko dira.

Gertaera eragilea / Ondorio ekonomikoak

  • Ezintasun iraunkorra jatorrian duen aldi baterako ezintasuna iraungi ostean sortzen bada, bai epea agortzeagatik bai ezintasun iraunkorra proposatzen duen medikuaren altagatik:
    • Gertaera eragilea aldi baterako ezintasunaren iraungipen-datan gertatutzat jotzen da.
    • Ondorio ekonomikoak kalifikazio-unean, hau da, INSSko Probintzia Zuzendariaren ebazpenaren datan ezartzen dira. Hala ere, ezintasun iraunkorragatiko pentsioaren zenbatekoa ordura arte jasotako diru-laguntza baino handiagoa denean, aldi baterako ezintasunagatiko diru-laguntzaren iraungitze datara atzera egin ahalko da.

  • Aldi baterako ezintasuna ezintasun iraunkorraren aurretikoa izan ezean edota aldi baterako ezintasuna iraungi ezean:
    • Gertaera eragilea Ezintasunak Baloratzeko Taldearen (EVI) irizpen-proposamenaren jaulkipen-datan gertatutzat jotzen da.
    • Ondorio ekonomikoak irizpen-proposamenaren jaulkipen-data berean ezartzen dira.

  • Gaitutako ezintasun iraunkor totalaren kasuan %20ko hazkundeak eragin ekonomikoak izango ditu eskaeraren datatik aurrera, gehienez ere 3 hilabeteko atzerako eraginarekin, betiere hazkunde hori jasotzeko baldintzak betetzen direnean.
Complementary Content
${loading}