Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Babestutako egoerak / Onuradunak / Baldintzak

Babestutako egoerak

Aldi baterako ezgaitasun egoeraren eragile izaera dute:
  • Gaixotasunagatikoak, arrunta edo profesionala, eta istripuagatikoak, lanekoa edo lanez kanpokoa, langileak lanik ezin duenean egin eta Gizarte Segurantzaren osasun-laguntza jasotzen duenean.
  • Laneko gaixotasunagatiko behaketa epeak, hauetan laneko baja preskribitzen denean.

 Aldi baterako ezgaitaun egoera bereziak emakumezko langileentzat. Gertakizun arruntengatiko aldi baterako ezgaitasun egoera berezitzat hartuko dira (2023ko ekainaren 1etik aurrera indarrean):

  • Emakumeak bigarren mailako ezgaitasuna eragiten duen hilekoa duenean.
  • Haurdunaldia etetearen ondoriozkoa, etetea borondatezkoa izan ala ez, Osasun Zerbitzu Publikoak osasun-laguntza jasotzen duen bitartean eta lanerako ezinduta dagoen bitartean; hala ere, haurdunaldia lan-istripuaren edo lanbide-gaixotasunaren ondorioz eteten denean, kasu horretan, laneko gertakizunengatiko aldi baterako ezgaitasuntzat hartuko da.
  • Emakume langilearen haurdunaldia, hogeita hemeretzigarren asteko lehen egunetik.

Onuradunak / Baldintzak

Erregimen Orokorreko pertsonak, baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Afiliatuta eta altan edo altaren antzeko egoeran egotea gertaera eragilearen datan, Gizarte Segurantzaren osasun-laguntza jasotzen duten eta lanik egin ezin duten bitartean.

Lan-istripuak edo laneko gaixotasunak eragindakoa bada, langileak eskubide osoko afiliatu eta alta egoeran hartuko dira, nahiz eta enpresariak bere betebeharrak ez bete.

Zezenketetako profesionalentzat, aktiboen-erroldan izatea alta egoeran izatearen parekoa da.

Alta egoera berezitzat joko da legezko greba edo ugazaben itxiera.
Altaren pareko egoeratzat joko dira:

    1. Ekarpenezko langabeziagatiko prestazioa jasotzea.
    2. Enpresak lurralde nazionaletik kanpo lekualdatzea langilea.
    3. Autonomia Erkidegoetako diputatu, senatari, agintari eta parlamentarien hitzarmen berezia.
  • Honelako kotizazio tarte bat beteta edukitzea:
    • 180 egunekoa gertaera eragilea baino lehenagoko bost urteen barruan, gaixotasun arrunta den kasuetan.
    • Ez da eskatzen aldez aurreko kotizazio denborarik istripuen kasuan, lanekoa izan ala ez, eta laneko gaixotasun kasuetan.
    • Ez da gutxieneko kotizazio-aldirik eskatuko haurdunaldia etetearen ondoriozko aldi baterako ezgaitasun egoera berezietan, ez eta hilekoa bigarren mailako ezgaitasuna denean ere.
  • Emakume langilearen haurdunaldiaren egoera berezian, hogeita hemeretzigarren asteko lehen egunetik hasita, gutxieneko kotizazio aldi hauek eskatzen dira:
    • Atsedenaldia hasten den unean langileak hogeita bat urte baino gutxiago baditu, ez da gutxieneko kotizazio eperik eskatuko.
    • Langileak hogeita bat urte beteta baditu eta atsedenaldia hasten denean hogeita sei urte baino gutxiago baditu, gutxieneko kotizazio-aldia laurogeita hamar egunekoa izanen da, atsedenaldia hasi aurreko zazpi urteetan kotizaturik duenaren arabera. Aipatutako baldintza betetzat hartuko da, lan-bizitzean zehar ehun eta laurogei egun kotizatuta egiaztatzen baditu, azken egun horren aurretik.
    • Langileak hogeita sei urte betetzen baditu atsedenaldia hasten den egunean, gutxieneko kotizazio-aldia ehun eta laurogei egunekoa izanen da, atsedenaldia hasi aurreko zazpi urteetan kotizaturik duenaren arabera. Aipatutako baldintza betetzat hartuko da, lan-bizitzean zehar hirurehun eta hirurogeita sei egun kotizatuta egiaztatzen baditu, adierazitako egunaren aurretik.
  • Lanaldi partzialeko kontratatua duten langileen kasuan:

2023/10/01etik aurrera, martxoaren 16ko 2/2023 Errege Lege Dekretuaren 26. artikulu bakarrean ezarritakoaren arabera, erretiroa, ezgaitasun iraunkorra, heriotza eta biziraupena, aldi baterako ezgaitasuna eta adingabearen jaiotza eta zaintzagatiko laguntza jasotzeko eskubidea izateko behar diren kotizazio-aldiak frogatzeko, kontuan hartuko dira langileak lanaldi partzialeko kontratu batean alta emanda egondako aldiak, horietako bakoitzean egindako lanaldiaren iraupena edozein dela ere.

2023/09/30era arte indarrean egongo den araudia: Eskatzen den gutxieneko kotizazio aldia egiaztatzeko, 2013-08-04tik aurrera, abuztuaren 2ko 11/2013 lege Errege Dekretuan ezarritako arauak aplikatuko dira, azken 5 urteetako partzialtasun koefiziente orokorra kalkulatuz.  

Xede horretarako Etxeko langileen sistema berezian dauden langileak, 2012 eta 2018 tarterako, benetan lan egindako orduak Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren Testu Bategineko (TRLGSS) 16. xedapen iragankorrean agertzen diren kotizazio oinarrien arabera finkatuko dira, LPGEk ekitaldi bakoitzerako Erregimen Orokorraren gutxieneko ordutegi-oinarrirako ezarritako zenbatekoaren arabera banatuta.

Aldi baterako ezgaitasun, haurdunaldiko arrisku edo amatasun-atseden denbora tarteek, horiek iraun artean lanaldi partzialeko kontratuak iraunez gero, bai eta mota horretako lan harremana bukatu edo gelditu izanagatik langabeziagatiko prestazioa jasotzekoek ere kontsiderazio bera izango dute medikuaren bajaren aurreko denborarena, atsedenarena, kentzearena edota kontratua bukatzearena, hurrenez hurren.

Lanaldi partzialean lan egindako aldien ondoren, legez parekide diren aldiak lan egindako azken aldian zenbatu bezala zenbatuko dira.

Aldi berean jarduera bat baino gehiago egiten bada lanaldi partzialean, jarduera guztietan ziurtatutako egun teoriko guztiak batuko dira, nola enplegu-aniztasuneko egoeretan hala jardueren aniztasunekoetan, elkarrekiko konputua aplikatu behar denean.

Inola ere ezingo da konputatu zerbitzuak lanaldi osoan egin izan balira legokiokeena baino egun kotizatu gehiago.

Complementary Content
${loading}