Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Nabigatzen jarraituz gero, zure baimena ematen duzu cookieak eta gure cookie-politika onartzen dituzula. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko.


Eskaerak

Eskariarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak

Ondoren aipatuko diren dokumentuen jatorrizkoa aurkeztu beharko da, eta horien kopia bat, parekatu ahal izateko. Ez da kopiarik aurkeztu beharko nortasun-agirietarako;  nahikoa izango da jatorrizkoa aurkeztearekin.

Atzerriko erakundeek igorritako dokumentuak badira, Espainian baliagarriak izateko lege-baldintzak bete beharko dituzte.


 KASU GUZTIETAN:


  • Eskatzailearen, legezko ordezkari eta eskaeran agertzen diren gainerako pertsonen nortasun ziurtagiria, indarrean dagoen ondorengo dokumentazioarekin:

    • Espainiarrak: Nortasun Agiri Nazionala (DNI).
    • Espainian bizi edo bizi ez diren atzerritarrek: Pasaportea edo beren herrialdeetan indarrean den nortasun agiria eta NIE (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia),  AEAT ek eskatzen duena ordainketarako.
  • Legezko ordezkaritzaren dokumentazio akreditatzailea; bestela, adingabeko eskatzailearen emantzipazioarena. Erakundeko tutorea bada, IFK/IFZ Erakundearen tutoretza izendapena azaltzen den dokumentua eta Erakundearen ordezkaritza egiaztatzeko ziurtagiria.  Judizialki ezindua badago, horrela adierazten duen ebazpen judizial bat edo Erregistro zibileko ziurtagiria aurkeztu beharko du. 
  • Hildako kausatzailearen Heriotza Aktaren ziurtagiria.


ALARGUNTZAGATIKO PENTSIOA ESKATZEN BADA:


a) Hildako kausatzailearekin ezkonduta bazegoen:

  • Hildako kausatzailearekin ezkonduta zegoela egiaztatzen duen familia liburua, Erregistro Zibileko akta edota atzerriko dokumentu baliokidea, behar bezala legeztatua, zigilatua eta, beharrezkoa izanez gero, itzulia. Baita eskatzailearen egungo egoera zibila egiaztatzen duen dokumentua ere.


b) Hildako kausatzailearengatik bananduta edo dibortziatua zegoen edo ezkontza balio gabetzat eman bazen:

  • Egoera hori baieztatzen duen sententzia judiziala eta bere Hitzarmen Arauemailea edo konpentsazio-pentsioa edo gaitasun ezagatik kalte-ordaina jasotzeko eskubidea onartzen duen dokumentua. Konpentsazio-pentsioa jasotzeko eskubiderik ez badu: Familia liburua, elkarrekin seme-alabarik izan zuten ikusteko, 2008-01-01 baino lehenago banandu edo dibortziatu zen ikusteko, 50 urte baino gutxiago dituela egiaztatzeko eta genero indarkeria bizi izan zuela akreditatzeko.
  • Konpentsazio-pentsiorako baldintzen konkurrentziaren aitorpen arduratsua, INSSk emandako dokumentuaren bidez, webgunean ere eskura daitekeena.
  • Erregistro Zibilak igorritako Jaiotza Ziurtagiri Literala, eskatzaileak, hildakoarekiko harremana eten ostean, beste pertsona batekin ezkondu ez izana egiaztatzen duena.

 a) eta b) ataletan sartutako pertsonentzat:

  • Kausatzailearen heriotza eragin zuen gaixotasun arruntaren hasiera data azaltzen den mediku-ziurtagiria, betiere ezkontza eta heriotza daten artean urtebete ez bada igaro eta bien artean edukitako seme-alabarik ez balego, edo, behin-behinean, INSSk emandako dokumentu bidezko zinpeko adierazpena, aurrez aipatutako terminoetan. Bien artean izandako seme-alabarik egonez gero, Familia-liburua edo hori ziurtatzen duten jaiotza-aktak soilik.
  • Elkarbizitza egiaztagiria ezkondu aurretik egoera hori eman bazen.

c) Hildako kausatzailearen izatezko bikotea bazen:

  • Bikotea izena emanda egotearen agiria autonomia-erkidegoko erregistroan, edota bikotea osatu izanaren agiria eskritura publiko bitartez. 
  • Erregistro Zibileko aktak, kausatzailea eta eskatzailea ezkonduta edo heriotzaren aurreko azken 2 urteetan beste pertsona batengandik bananduta ez zeudela ziurtatzen dutenak, bikotea eskritura publiko bidez eratu bada.
  • Heriotzaren aurreko 5 urteetan bederen kausatzailearekin bizi izan dela ziurtatzen duen Udaleko erroldaren ziurtagiria edo bestelako edozein froga-baliabide.
  • Eskatzailearen eta kausatzailearen diru-sarrerak egiaztatzea, heriotza gertatu aurreko urteko urte naturalekoak, eskatzailearenak heriotza gertatutako urtekoak ere bai; IRPF bidez. Halakorik izan ezean, soldaten ordainagiekin, banku entitateetako agiriekin, |etab.


ZURZTASUNAGATIKO PENTSIOA ESKATZEN BADA:


  • Familia-liburua edo seme-alaben jaiotza-akta/k edo atzerritarren dokumentu baliokidea.

Soilik emakumeen kontrako genero-indarkeriagatiko heriotza kausatzaileen kasuan:

  • Egoera hori egiaztatzen duten dokumentuak: epai irmoa, ebazpen judiziala (autoak, erabakiak edo epai ez irmoak), non ikertutako delitua emakumearen kontrako indarkeriagatik izan dela adierazten den, edo Ministerio Fiskalaren txostena ildo berean.
  • Espainian bizi diren atzerritarren kasuan, zurztasun-prestazioa eman ahal izateko: Atzerritarren Erregistro Zibilean izena emanda egotearen agiria edo Atzerritarren Identifikazio Txartela.

FAMILIARTEKOEN ALDEKO PRESTAZIOA ESKATZEN BADA:


  • Erregistro Zibileko aktak (edo atzerriko dokumentu baliokidea), hildakoaren eta eskatzailearen arteko lotura egiaztatzen dutenak.
  • Hildakoa hil aurreko bi urteetan eskatzailearekin bizi izan dela egiaztatzen duen udalaren errolda agiria.
  • Gurasoen heriotzaren ziurtagiria, baldin eta prestazioa hildakoaren bilobentzat edota neba-arrebentzat eskatzen bada.
  • Eskatzailearen, berarekin bizi diren familiartekoen eta janaria emateko betebeharra duten pertsonen (aurrekoak, ondorengoak eta bere ezkontideak/izatezko bikoteak) diru-sarrerak egiaztatzea (IRPFren aitorpena, soldaten ordainagiriak edo bestelako bitarteko egokiren bat), eta baita identifikazioa eta eskatzailearen senidetasuna ere (Erregistro Zibilaren aktak).   


GUTXIENEKOAGATIKO OSAGARRI POSIBLE BAT AITORTZEKO


  • Espainian bizi diren atzerritarren kasuan: Atzerritarren Erregistro Zentralean izena emanda egotearen ziurtagiria edo Atzerritarren Identifikazio Txartela 2013-01-01 dataren ondorengo heriotzen kasuetarako.
  • Eskatzailearekiko ahaidetasuna egiaztatzen duten familia-liburua, Erregistro Zibilaren aktak edo ziurtagiri ofiziala.
  • %33ko edo hortik gorako desgaitasunaren ziurtagiria 26 urtetik gorako seme-alaben kasuan.
  • Autonomia Erkidegoak bidalitako auto judiziala edota familiaren harrera ziurtagiria.
  • Desgaitasun ziurtagiria eta onartu den maila, %65eko edo hortik gorako mailan, IMSERSOk, beste eskumendun erakunderen batek edo etorkizuneko titularraren auto judizialak emandakoa.


BESTELAKO EGOERAK EGIAZTATZEKO:


  • Lan istripuaren edo lanbide gaixotasunen administrazio-partea eta egiazko soldataren enpresa-ziurtagiria.    
  • Erregistro Zibilak hiru hilabete lehenago emandako ezkontza akta literala, baldin eta funtzionarioak beharrekotzat jotzen badu.
  • Ezkontidearen heriotza akta, zurztasun absolutua eskatzen bada (batere gurasorik ez duten zurtzentzat).
  • Ofizialki onartutako ikastetxe batean egindako matrikularen ziurtagiria, ikasten ari diren zurtzak 24 urte edo gehiago baditu.
  • Ehorzketa gastuen faktura, eskatzailea ez bada ezkontidea, izatezko bikotea edo adingabeko seme-alaba, ezta hildakoarekin bizitako beste senideren bat ere.
  • Erregistro Zibileko ziurtagiriak edo Familia-liburua, adopzioaren ebazpen judiziala edo harrerako ebazpen administratibo edo judiziala, alegatutako jaiotzak, adopzioak edo harrerak egiaztatzen dituztenak, Atzerriko agintariek emandako nazioarteko adopzioen kasuan, Nazioarteko Adopzioaren Legearen xedapenen arabera Espainian ondorioak izan dituela egiaztatu beharko da.

  • Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetako eta indar armatuetako langileak:

    • Eta hala badagokio, Defentsa edo Barne Ministerioaren eskumeneko erakundearen Ebazpena, heriotza lagundutako zerbitzu-egintza batean gertatu izana adierazten duena, eta soilik Defentsa Ministerioaren kasuan, ebazpen hori oinarritzen den aurrekarien txosten teknikoaren ebazpena eta Langileriaren Zuzendaritza Orokorraren egiaztagiria, heriotzaren egunean Estatuko Klase Pasiboen Erregimenak aplikatu beharko zion aparteko pentsioaren hileko eta urteko zenbatekoari dagokiona.          

Complementary Content
${loading}