Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Nabigatzen jarraituz gero, zure baimena ematen duzu cookieak eta gure cookie-politika onartzen dituzula. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko.


LIaren eta LGaren kalte-ordainak

Lan-istripu edo gaixotasun profesionalak eragindako heriotza bada, oroharreko kalte-ordaina emango zaie onuradun jakin batzuei, dagokien pentsioaz gainera.

Onuradunak

  • Ezkontidea, izatezko bikotean biziraun duena, eta dibortziatutako, banandutako, edota ezkontza deuseztatua duen ezkontide ohia, alarguntza pentsioaren onuradun izango da.

  • Umezurtzak, zurztasun pentsioaren onuradun izango dira.


  • Hildakoaren kargu egiten diren aita eta/edo ama, baldin eta heriotza eta biziraupen pentsioa jasotzeko eskubidedun beste familiartekorik ez badago, eta beraiek ere ez baldin badute kausatzailearen heriotzak eragindako pentsiorik.

Zenbatekoa

  • Ezkontide, izatezko bikote edo ohiko bikote dibortziatua, banandua edo ezkontza deuseztasunarekin:

 

    • Alarguntasuneko pentsioaren oinarri arautzailearen sei hileko ordainketa.
    • Onuradun bat baino gehiago izatekotan, kalte-ordainen banaketa alarguntasuneko pentsioa banatu den bezala burutuko da, bizirik dirauen ezkontidearen aldeko, edo, ezkontide izan gabe, kausatzailearekin bizi zenaren eta alarguntasuneko pentsioaren onuradun zenaren aldeko kalte-ordainaren %40ko bermearekin.
    • Ezkontza deuseztatua duen onuradun bakarra bada, kalte-ordainaren zenbatekoa hildakoarekin ezkonduta bizi izan zen denborarekiko proportzionala izango da.
    • Umezurtzak:

      • Zurztasunagatiko pentsioaren oinarri arautzailearen hileko ordainketa bat.
      • Horrez gain, pentsioaren oinarri arautzailearen sei hileko ordainketak umezurtzen artean banatzetik sortutako kopurua ere gehituko da, baldin eta ezkontiderik, izatezko bikoterik edota kalte-ordaina jasotzeko ezkontide ohirik ez badago. 06-06-22tik aurrera, baldintza hau betetzen dela ulertuko da, hots, ezkontiderik ez dagoela, umezurtzaren gurasoen arteko ezkontzarik ez bada.
    • Aita eta/edo ama:

      • Aurreko ahaide bat bada, oinarri arautzailearen sei hileko ordainketa.
      • Bi aurreko ahaide badira, oinarri arautzailearen hamabi hileko ordainketa.

    Salbuespen gisa, pentsiodunak kontingentzia profesionalek eragindako ezgaitasun iraunkorra dela-eta hilez gero, kalte ordainaren zenbatekoa kausatzaileak hil zen garaian jasotzen zuen pentsioaren zenbatekoarekin kalkulatuko da. 

     

    Bateragarritasunak / Bateraezintasunak

    • Ezkontidearen eta seme-alaben kalte-ordaina bateragarria da horiei aintzatetsi litzaizkiekeen alarguntzagatiko eta zurztasunagatiko pentsioekin.
    • Aurretiko ahaideen kalte-ordainak ez dira bateragarriak beraiei edo beste familiartekoei aintzatetsi lekizkiekeen heriotza eta biziraupenagatiko edonolako pentsiorekin.
    Complementary Content
    ${loading}