Babestutako egoerak
Egoera horiek direla eta hartutako atsedenaldi eta baimenetan, egoera babestutzat hartzen dira honako hauek:
- Seme-alaba baten jaiotza.
- Adopzioa, adoptatzeko helburuarekin egiten den zaintza eta familia-harrera, baldin eta azken kasu horretan, urte bete baino gutxiagokoa ez bada eta haurrak:
- 6 urtetik behera baditu.
- Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari jarraiki (EPOE), adopzioa, adoptatzeko helburuarekin egiten den zaintza eta familia-harrera, bai iraunkorra bai aldi baterakoa, Kode Zibilean edo horiek arautzen dituzten autonomia erkidegoetako lege zibiletan ezartzen direnak izango dira, baldin eta aldi baterako harrera urte bete baino gutxiagokoa ez bada.