Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Nabigatzen jarraituz gero, zure baimena ematen duzu cookieak eta gure cookie-politika onartzen dituzula. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko.


Heriotzagatiko laguntza

Izapideak eta Kudeaketak atalera joan zaitezke bertsio laburtua ikusteko.

Onuradunak

  • Ehorzketa gastuak jasan dituena.
  • Kontrako probarik ez bada, aipatu gastuak pertsona hauek ordaindu dituztela ulertuko da, ordena honetan: bizirik dirauenaren ezkontidea, bizirik dirauenaren izatezko bikotea, hildakoaren seme-alabak eta normalean berarekin bizi ziren senideak.

Zenbatekoa

  • 46,50 euro.

Kausatzailea: Baldintzak

Hildakoa, heriotza-datan, honako hauetako egoeraren batean egon behar izan da:

  1.  Altan edo altarekin parekatutako egoeran.
  2.  Erretiroagatiko pentsioduna edo ordaindutakoaren araberako ezgaitasun iraunkorragatiko pentsioduna izatea.

Gabezia behar ez denean ere, hildakoa kotizazioak ordaintzearen arduraduna zen kasuetan, kuoten ordainketaren berri izan beharko du.

Eskubide hau ez da egongo:

  •  Hildakoak heriotza-datan alta egina ez zuenean.
  •  Desagertutako langileak direnean (istripuz, lanekoa zein ez, edo beste edozein arrazoirengatik desagertua) eta hiltzat jo direnean.
  •  SOVIa duten pentsiodunak direnean, Erregimen horretako ekintza babesleak ez baitzuen heriotzagatiko sorospenerako prestazioa barne hartzen.

Eskariarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak

Ondoren aipatzen diren agirien jatorrizkoa, konpultsatzeko kopia batekin batera, edo jada konpultsatutako fotokopian aurkeztu beharko dira, 1 puntuan adierazten diren nortasun-agirietarako izan ezik; azken hauetarako nahikoa izango da jatorrizkoa erakustea.

1. Eskatzailearen nortasunaren akreditazioa indarrean den ondoko dokumentazioaren bitartez:

  • Espainiarrak: Nortasun Agiri Nazionala (DNI).
  • Espainian bizi diren edota bizi ez diren atzerritarrak: Pasaportea eta, hala badagokio, beren herrialdeetan indarrean den nortasun agiria eta NIE (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia). Zenbaki hori AEATk eskatzen du ordainketarako.

2. Hildakoaren Heriotza-aktaren ziurtagiria.

3. Eskatzailearen eta hildakoaren artean senidetasuna badago, Familia Liburu eguneratua edo senidetasuna ziurtatzen duten Aktak, Erregistro Zibilak edo autonomia-erkidegoko edo bizi den herriko izatezko bikoteen erregistroak eginak.

4. Izatezko bikotea hildakoarekin bizi zela dioen Udalak igorritako ziurtagiria, eta ezkontideak eta seme-alaba adingabeak ez diren senideena.

5. Eskatzailearen eta hildakoaren artean familia loturarik edo bizikidetasunik ez baldin badago, ehorzketa gastuak ordaindu izana egiaztatzen duen dokumentua.

 

Complementary Content
${loading}